Munduko LoL txapelketa 2015 – Final Laurdenak

Aurrekoan aurkeztu genuen 2015eko Munduko LoL txapelketa martxan dabil, eta iada taldeen fasea amaitua da. Azkenean Taiwanetik, bi taldeak pasa dira. Amerika osotik talde bakar bat ere ez da sailkatu (Ez TSM, CLG, Cloud9 eta ezta Brasileko Pain Gaming). Koreako talde guztiak daude final laurdenetan eta Europako Origen eta Fnatic baita. Txinatik berriz, Edward Gaming bakarrik pasa da.

Pantaila-argazkia 2015-10-15 14:29:24Laburbilduz: Koreatik 3, Europatik 2, Taiwanetik 2 eta Txinatik bakarra. Esan daiteke benetako sorpresa Europak eman duela, izan ere maila bikaina erakutsi du aurreko urteetakoarekin alderatuz, hala ere, Korearen aurka itxaropena besterik ez duela esan genezake. Taiwanek bikain egin du berriz eta sorpresa, baina nahiko txarrera Estatu batuetako TSM (Team Solo Mid) taldeak eman du. Izan ere batzuen ustetan aukera onak zituen finalera iristeko.

Gaur atsaldeko 18:00tan izango da lehen aurrez-aurrekoa Taiwaneko Flash Wolves eta Europako ORIGEN taldeen artean. HEMEN ikus dezakezue nahi izanez gero.

Pantaila-argazkia 2015-10-15 14:26:52Hurrengo final laurdenetako partidak bihar 18.00tan, larunbatean 15.00tan eta igandean 15.00tan izango dira. Zuzenean London-eko Wembley-tik.

Hortik pasatzen diren taldeek urriaren 24 eta 25-ean Final-erdiak jokatuko dituzte Bruselan, eta garaileak final handia jokatuko dute Berlin-en urriaren 31-an.

Zer gertatuko dela uste duzu zuk?

Munduko txapelketa 2015 – League of Legends

am.leagueoflegends.comGaur atsaldeko 16.00tan (GMT+1) hasiko da ofizialki League of Lengends-eko (LOL) Munduko 5. Txapelketa. Ez dakit zuek baina niri hitz horiek entzutean burura datorkidana hauxe da:

Askok asmatuko zenuten irudi hau ze telesail kuttunetan ikusia geneukan. Eta ez da gutxiagorako! Izan ere, 2009an jaio zen LoL-a, baina ez zen lehenengo Munduko Txapelketa jolastu 2011. urterarte. Suediako Jönköping hirian jokatu zen eta Fnatic-ek eraman zuen kopa etxera.

Pantaila-argazkia 2015-10-01 12:06:55Aurten berriz Europan jokatuko da. Gaur hasiko den taldeen zatia Parisen jokatuko da urriaren 1-tik 4-ra eta 8-tik 11-ra bitartean. Urriaren 15-tik 18-ra berriz, final-laurdenak Londonen jokatuko dira. Final-erdiak Bruselan jokatuko dira urriaren 24 eta 25-ean. Eta final handia urriaren 30-ean izango da Berlin-en.

Pantaila-argazkia 2015-10-01 13:13:49Bertan parte hartzeko sailkatutako taldeak 16 dira guztira, 3 europatik, 3 txinatik, 3 korearrak, 3 ipar-amerikatik, 2 Taiwan, Hong-kong eta Macau-ko lurraldeetatik eta 2 talde munduko beste lekutatik (LoL-eko txapelketatako lurralde jakin baten parte izan gabe: Turkia eta Chile).

Pantaila-argazkia 2015-10-01 13:24:25Pantaila-argazkia 2015-10-01 12:08:36Hortik 8 talde sailkatuko dira eta orduan hasiko dira final-laurdenak, final-erdiak eta final handia:

Pantaila-argazkia 2015-10-01 13:29:33Eta hortik aterako da aurtengo Munduko Txapelduna!

league-of-legfaker-of-skt-t1-atlol-world-championship-at-the-staples-center-lol-world-championshipends-world-championshipsHau behar den bezala jarraitzerik nahi edo ahal baduzue, egutegia LOL-eko web ofizialean begiratzea da onena. Eguneroko partida guztien ordutegiak ikus daitezke bertan:

Pantaila-argazkia 2015-10-01 13:34:42Gainera, partidak zuzenean beraien VODS zerbitzutik ikusi badaitezke ere, badira hainbat interneteko zerbitzu bai ingelesez naiz gazteleraz iruzkinduta erakusten dizkigutenak. Hemen gomendio batzuk:

Informazio gehiagorako: http://worlds.lolesports.com/es_ES/worlds

Guzti honek txapelketaren nondik-norakoak eta zela eta non ikusteko balio izango zizuelakoan, gozatu txapelketaz!

Urriak 7: Zibergara + SkizopozikS

Eguneraketa: azken eraso matxistak salatzeko kontzentrazioarekin uztargarri izateko SkizopozikS emanaldia 19:37-an izango da (30 minutu beranduago). Bide batez, Bergarako plazan 19:00 egingo den kontzentraziora biltzeko gonbidapena luzatzen dugu.

Urriaren 7an, eguaztena, Zibergarak bere bigarren asanblea egingo du Bergarako kartzela zaharrean. 18:06an: Bergarako teknofilo zein sareratu nahi duten ez-teknofilo guztiak gonbidatu nahi ditugu denona den MokolokoM proiektuaren parte egitera.

Horretaz gain, edo hobe esanda, baina batez ere: euskal blogosferako pertsonai ilustre bat gonbidatu dugu. Iaz Imanol Epelde blogari raperoa gonbidatu genuen bezala, aurten Markos Gimeno Vesga palindromogile asko-fazetikoa izango dugu gurean. Markos ezaguna da, besteak beste, zerorajasoa.com webgunean argitaratutako palindromoengatik edo Puto Amoak Matematiketan musika taldeko partaide gisa. 19:37an: Bere errezitaldi hitzperimental berria aurkeztuko du SkizopozikS.

Animatu!

skizopoziks-742x1024_eguneraketa

 

Baionan

Joan den domekan, abuztuaren 15ean, Baionan elkartu ginen marrazkizale taldetxo bat.
Eguraldiak ez zuen asko lagundu, baina giroa ezin hobea izan zen. Hiriak gainera badu zer marraztu.
Euri zaparradetatik babesaren bila ibili ginen eta aterpeak bilatu behar izan genituen. Ia goiz osoa azokaren aterpean egon ginen hango giroa marrazten.

El pasado domingo, 15 de agosto, un grupo de aficionados al dibujo nos juntamos en Baiona, 
El tiempo no acompañó demasiado, pero el ambiente fue, como siempre, fenomenal. Además la ciudad cuenta con muchísimos motivos para dibujar.
Escapando de los chaparrones, tuvimos que encontrar lugares que nos ofrecieran un mínimo de protección; por eso pasamos la mayor parte de la mañana dibujando el ambiente del mercado.









Bazkaldu ostean, eguzkia agertu zela aprobetxatuz, harresiaren inguruan marrazten ibili ginen.
Tras la comida, aprovechando que el sol se asomó, pudimos dibujar un poco en los alrededores de la muralla.




 

Sanferminetan lagunartean marrazten

Hirugarren urtez sanferminak zirela eta, bertako lagunek lagunduta, autobuskada ederra joan ginen Iruñara egun pasa.
Beti bezala jendez gainezka, aukera aproposa da gizakiak marrazteko. Hemen lagatzen dizkizuet egindako saiakera batzuk.

Por tercer año, con ocasión de los sanfermines y gracias a la organización de nuestras amigas navarricas fuimos un grupo en autobus a pasar el día a Iruña.
A rebosar de gente, como siempre, es una ocasión ideal para intentar dibujar personas. Aquí os dejo algunos de mis intentos de ese día.


Lanean ziharduten batzuk...  / Algunos trabajaban...

48th sketchcrawl48th sketchcrawl48th sketchcrawl48th sketchcrawl48th sketchcrawl48th sketchcrawl48th sketchcrawl48th sketchcrawl

...beste batzuk marrazten ibili ziren. / ...otros dibujaban.

48th sketchcrawl48th sketchcrawl48th sketchcrawl48th sketchcrawl48th sketchcrawl48th sketchcrawl48th sketchcrawl48th sketchcrawl48th sketchcrawl


Ba zegoen jaia ospatzen zuena ... / Había quien celebraba la fiesta...
48th sketchcrawl48th sketchcrawl
48th sketchcrawl48th sketchcrawl48th sketchcrawl
48th sketchcrawl48th sketchcrawl48th sketchcrawl48th sketchcrawl48th sketchcrawl48th sketchcrawl48th sketchcrawl

 ...eta geldirik zegoen bakarra ... /  ...y el único que estaba quieto...48th sketchcrawl


Azkenik mahai gainera etorri ziren jakiak aurkezten dizkizuet (Clara Marta eta dVcC ikastaroaren  omenez).
Por último, os presento los alimentos que "surgieron" en la mesa (en homenaje a Clara Marta y al curso  dVcC)

48th sketchcrawl48th sketchcrawl

#ziberrekin

Berrekin ikastaro trinkoan izan ginen 2030eko ekainaren 24ean:

Gizakiak duen denboraren ikuspegi linealean etorkizuna oraindik gertatu ez diren ekintzek osatzen dute. Errepikatu egingo dut: Gizakiak duen denboraren ikuspegi linealean etorkizuna oraindik gertatu ez diren ekintzek osatzen dute.

Ze puntura arte bizi gara oraindik gertatu ez diren ekintzei begira. Bada ariketa bat, hurrengoa dioena: imaginatu ohe bat, edozein ohe, benga imaginatu. Ohearen forma eta izaren koloreak. Gehiengoak imaginazio ariketa honetan ezagutzen duen ohe bat proiektatzen du, memoria da gure etorkizuna. Memoria izan da gure etorkizuna.

Ez gara gure gurasoak bezala biziko. Gizateriaren denbora lerroa ez da behin eta berriro errepikatzen den ibilbide zirkularra. Ez da gauza bera orain 25 urte izatea edo orain dela 25 urte 25 urte izatea. Denbora, erlatibitate bereziak dioenaren aurka, bizkortzen ari da, argiaren abiadura baino bizkorrago. Espiral bat da denbora, errepikatzen denaren ilusioarekin baina gero eta bizkorrago doa. Bizkarrean horrekin bizitzen ikasi behar dugu, barraskiloak bere oskolarekin bezala, etorkizuna egunero presente, geroaren jabe.

Nola biziko gara hemendik 15 urtera? Izango ahal ditugu gaur egungo kuarentoi baten ardura berdinak? Nori hitz egingo diogu gure ardura horien inguruan? Zer egingo dugu gure ardurak, gure zalantzak argitzeko? Ze puntutaraino egongo dira marra berdinaren gainean norberaren ardurak eta batek egiten duena, egiten duen lana?

Zer izango da Bergara hemendik 15 urtera? Bada ariketa bat, hurrengoa dioena: imaginatu herri bat, edozein herri, benga imaginatu. Herriaren forma eta herritarren izaera.

Etorkizuneko elkarrizketa Hirigorrian (bai, gure etorkizuna benetan sinistu dute):


2030eko Bergara irudikatzen txioen bitartez

Goizean aipatutakoen erreferentzia bibliografikoak:

ZAZPI SIETE SEPT SEVEN

Txundigarria eta magikoa omen 7a: 7 bekatuak, munduko 7 gune miragarriak, jakinduriaren 7 zutabeak, 7 itsasoak, Ortzadarraren 7 koloreak…
Bergaran ere baditugu 7: harri eta zur utziko zaituzten 7.
Bergaran baino ezin dituzunak topatu.

1. Laboratorium. Elhuyar anaiek eta Argien Aroak utzitako tradizioaren arrastoan, zientziaren aldarria. Wolframio Bergaran topatu izana ez baita kasualitatea. XIX. mendeko lorategiaren erdian, Errekalde jauregian.

2. Agarreko Garaia. Ez dago Gipuzkoan egurrezko garairik, Bergarako Agarre ez besterik.

3. Jauregi etxeko fatxada. Alferrik zeharkatuko duzu Europa honen parekidearen bila. Bakarra da eta. Ezkutatzen dituen figurak aurkitzen gai al zara?

4. Hilzoriko kristoa. Barroko estiloaren eredu unibertsala dena.

5. Bergarako besarkada. Lehen gerra karlistari amaiera eman ziona, Bergaran sinatuta. Gatazkak gainditzeko bidea erakusten du.

6. Santamainako erretaula. Ez da Bergaran dagoen erretaula bikain bakarra. Bai, ordea, estilo rokoko aitzindaria gurean.

7. Erreilenu eta tostoiak. Toki askotan Bergarako erreilenuak saltzen dituzte. Bergarako erreilenuak, ordea, Bergaran asmatu eta egiten dira. Ehun urte gorako Bergarako hiru labeetan.

Conoces Bergara tan bien como crees?

Traemos de vuelta el juego más dulce sobre Bergara.
Responde correctamente a la pregunta y podrás ganar un lote de rellenos o de tostones.

basta con que respondas: ¿dónde se encuentra la oficina de turismo de Bergara?
tu respuesta a: turismoa@bergara.net o en twitter @bergaraturismo

Tan dulce y tan fácil.

Ezetz asmatu!

Bueltan da gure joko goxoa!
Ezetz asmatu!
Asmatzekotan, erreilenuak (ala tostoiak) irabazteko aukera izango duzu.
Erraza da oso: galderari erantzun zuzena eman.

beraz... non dago Turismo Bulego berria?

erantzunak: turismoa@bergara.eus edi twitteren bidez: @bergaraturismo

Goxoa da Bergara. Gozatu!