Abenduak 30 gure buruhandien estrenoa! eta auzokoekin munduko jolasak!
Zibergara, Urtarrilak 2: Gabonetako Bilera Berezia
Urtero bezala, gabonetako bilera berezia deitzen dugu ahalik eta Bergarako ziberlagun gehien elkarrekin izan gaitezen. Bilera eguna Urtarrilaren 2a izango da (Larunbata) eta goizeko 11:00an elkartuko gara Kartzela Zaharreko atean.
Bilera bat baino katxarreo egun polit bat izango da, horren ostean batera bazkaltzeko aukerarekin gainera.
Hemen egun handi honetarako agenda proposamena:
Aurrez etortzeko asmoa kontsolidatu nahi baduzu idatziguzu kontaktua@zibergara.net email helbidera etorriko zarela esaten.
Animatu eta gerturatu Bergarosferara!
ELENA LETE IZANGO DA BERGARAKO ALKATETZAN JUANJE ALBERDIREN LEKUKOA HARTUKO DUEN ZINEGOTZIA
- Atzo egindako Batzarrean aho batez erabaki zuen Bergarako EAJk Elena Lete Alberdiren ordezko izendatzea
- Uri Buru Batzarreko lehendakariak azpimarratu du, ordezko ezin hobea dela bere formakuntzagatik, lan eskarmentuagatik, administrazioaz duen ezagutza zabalagatik eta taldean lan egiten ohituta dagoen pertsona izateagatik
Elena Lete Garcia, 50 urteko emakumea, bergararra, egun Bergarako Udaleko Hirigintza Batzordeburu eta 2013. Urtetik Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintzaren eta Hirigintzaren Zuzendaria, aurkeztu du EAJ-PNVk Bergarako alkatetzan Juanje Alberdiren ordezko gisa.
Mikel Lete, Bergarako Uri Buru Batzarreko lehendakariak aurkeztu du Elena Lete. “EAJ-PNVren asanblean aho batez hautatua izan ondoren, Alberdiren lekukoa nork hartuko duen jakinarazi nahi dizuegu” zioen Letek aurkezpenari hasiera emanaz.
Elena Lete Garcia, lanbidez aparejadorea, Arrasateko Udaletxean 22 urtetan lan egina da, hirigintzako teknikari bezala, obretako teknikari bezala eta mantenu eta zerbitzu buru bezala. Aipatu modura, egun Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolakuntza eta Hirigintza Zuzendaria da. Ezkondua da, hiru seme alaben ama eta euskaldun berria.
“Bergarako alkate izateko profil egokia duela uste dugu”, jarraitu du Bergarako UBBko lehendakariak. “Ikusten duzuen bezala, emakume prestatua da Elena eta sarritan esan dugun bezala, talde oso ona dago jada Udaletxean eta alkate postua betetzeko beste aukerarik bazegoen arren, Elena bereziki egokia dela uste dugu, oso pertsona prestatua izateaz gain, administrazioaz ezagutza zabala duelako, lan eskarmentu handia duelako eta baita taldean lan egiten dakien emakumea delako”, bukatu du Mikel Letek.
Bergarako EAJ-PNVren lehendakariak hitza eman dio ondoren hautatu berri duten alkategaiari, bere onarpena eskertuz.
Hona Elena Leteren hitzak:
“Eskerrik asko, Mikel, zure hitzengatik eta Bergarako alkatetzan Juanjeren lekukoa hartzeko niregan jarri duzuen konfiantzagatik. Esan duzun bezala, zinegotzi talde bikaina dugu eta badakit denen laguntza izango dudala egin beharreko lan hau aurrera eramaten jarraitzeko.
Ilusioz eta indarrez ekingo diot ardura berri honi, norberaren herriko alkatea izatea baino ohore handiagorik ez bai dago.
Erantzukizun handia dakarren ohorea da halere, beraz ez da erabaki erraza izan.
Ezagutzen ditut nire bizitzan sortuko dituen aldaketak, bizitza nahiko pribatu batetik bizitza publiko batera pasatzea adibidez.
25 urtetan herri administrazioan lan egin ondoren gainera, ondo dakit alkate izateak berarekin dakartzan ardura eta lanak ez direla nolanahikoak.
Badakit horrek nire familiarentzako denbora ere kenduko didala, eta horregatik familiaren oniritzia jasota hartutako erabakia izan da hau .
Funtzio publikoan itsu sinesten dut, lehen langile moduan eta orain ordezkari publiko bezala eta horrek ere lagundu dit erantzukizun hau onartzeko momentuan.
Eta berriz ere, eskerrak eman nahi dizkiot aukera honengatik, Bergarako EAJ-PNVri eta eskerrak eman nahi dizkiot baita ere nire udal talde den eta izango denari beren babes eta konfiantzagatik. Eta, nola ez, baita oraindik alkatea den Juanjeri, orain arte egindako lanarekin bidea jorratuta uzteagatik.
Guzti hau esanda, ekainetik hasita daukagun lana gogoz jarraitzeko prest naukazue.”
BERGARAKO EAJ-PNV
Bergaran, 2015ko abenduak 3
Udazkena Labegaraietan

EAJ-PNVK 5. EDUKIONTZIAREN ALDEKO APUSTUA BERRETSI DU .
EAJ-PNVK 5. EDUKIONTZIAREN ALDEKO APUSTUA BERRETSI DU SISTEMA ERAGINKORRAGOA, MERKEAGOA, GARBIAGOA ETA EROSOAGOA DELAKO
- Hori dela eta, datorren igandean, hilaren 29an, ospatuko den kontsultan parte hartzera eta 5. edukiontziaren alde bozkatzera animatu dituzte bergarar guztiak
- Halaber, jeltzaleek azpimarratu dute, Mankomunitateak egindako ikerketa lanen arabera, edukiontzi sistemarekin, urtean, 230.000 euro aurreztu ahal izango direla eta sistema berria ezartzeko beharrezkoa den inbertsioa 7 hilabete eta erdian amortizatuko dela
- Azkenik, EAJ-PNVK, herritarren partaidetza sustatu eta bermatzeko, informazio kanpainak eta sentsibilizazio ekintzak egitea beharrezkoa dela nabarmendu du
Bergarako EAJ-PNVk, datorren igandean, azaroaren 29an, Udaletxeak deitu eta antolatu duen kontsultaren harira, 5. edukiontziaren alde egin du, berriz ere, gaurko prentsaurrekoan. Galdeketaren bitartez, inposaketak alde batera utzita, bergararrek erabaki ahal izango dute udalerrian zein hondakin bilketa sistema ezarri. “Hau guztia posible da EAJ-PNV dagoelako udal gobernuan” adierazi dute.
Jeltzaleek, hainbat datu eman dituzte edukiontzi sistemaren alde egiten duten apustua indartzeko eta sistema hau eraginkorragoa eta merkeagoa dela egiaztatzeko. Azaldu dutenez, alde batetik, Udaletxeko txostenek, azken 4 urteetan, hondakinen bilketak 1.335.00 euroko defizita sortu duela frogatzen dute. Bestetik, Mankomunitateak eginiko ikerketa lanen arabera, edukiontzi bidezko bilketa sistemarekin, Bergarak, 230.000 euro inguru aurreztu ditzake urtero. Gainera, txintxilikarioak kendu eta edukiontzi berriak jartzeko egin beharreko inbertsioa 7 hilabete eta erdi inguruan amortizatuko litzateke. Azkenik, Mankomunitateak gaikako bilketa sistemaren inguruan eman dituen datuek frogatu dute edukiontzi sistemaren bitartez atez atekoarekin lortutako emaitza berdinak edo hobeagoak lortu daitezkeela.
Arrazoi horiek guztiak direla eta, EAJ-PNVk beti egin du apustu 5. edukiontziaren alde eta gauza bera egin du gaurkoan ere; emaitza berdinak edota hobeago lortu daitezkeela frogatu delako, horren adibide gabia da Arrasateko kasua eta azken finean, sistema merkeagoa, garbiagoa eta pertsonentzat erosoagoa delako. “Egunetik egunera hobetu daitekeen sistema da, herritarren beharretara egokitzeko aukera eskaintzen du eta gaikako hondakin bilketa emaitza hobeak lortzea ahalbidetzen du”.
Ildo horretatik, Bergarako EAJ-PNVk azpimarratu du, inposaketak albo batera utziz, gaikako hondakin bilketa sistemaren eraginkortasuna eta arrakasta bermatzeko herritarren inplikazio eta partaidetza ezinbestekoak direla. Aipatu guztiagatik, jeltzaleek beharrezkotzat jo dute informazio kanpainak egitea eta sentsibilizazio ekintzak gauzatzea, hondakinen inguruko arazoaren baitan, herritarrek kontzientzia har dezaten eta beren parte hartzea areagotu dezaten.
Azkenik, Bergarako EAJ-PNVk, hondakinak gaika sailkatzen jarraitzeko eskatu diete bergarar guztiei, orain arte egin duten bezala, sistema berriarekin, hondakinak etxean pilatuta izan ordez, zaborra edozein egunetan eta edozein ordutan- dagokion edukiontzian- botatzeko aukera izango dutelako. “Hau horrela izan dadin beharrezkoa da zure botoa, horregatik, bergarar guztiak animatu nahi ditugu datorren igandean, hilaren 29an, ospatuko den kontsultan parte hartzera eta 5. edukiontziaren alde bozkatzera” amaitu dute.
Bergarako EAJ- PNV
2015eko azaroak 25
Amurrio, 49th 1/2 sketchcrawl
Gorkak, antolatzaileak, postalik gabeko herria bezala aurkeztu zigun arren, bazegoen zer marraztu Amurrion.
Hemen lagatzen dizkizuet nik bertan egindakoak.
Ayer, 14 de noviembre celebramos un sketchcrawl en Amurrio.
Gorka, el organizador, nos presentó Amurrio como un pueblo sin postales, pero si que había muchas cosas que dibujar.
Aquí os dejo lo que yo hice.
---
Goizeko saioan, Refor-era inguratu ginen Maite eta biok. Joan-etorriak pentsatzen genuen baino denbora gehiago eman zigunez, ez nuen asko marraztu.
Por la mañana Maite y yo nos acedrcamos hacia el Refor, La caminata nos llevó más tiempo de lo que pensabamos por lo que no dibujamos mucho.



Arratsaldean, eguna bukatzeko, Likorearen museoa bisitatu genuen eta baita bertan, Acha destilerietan, egiten dituztenak dastatu ere!
Por la tarde, para rematar el día, visitamos el museo del Licor. Y también probamos los productos que fabrican en las destilerías Acha.

Atentzioa deitu zidan Vodka beltzak zeukan kolorea. Ez zen beltza berde esmeralda baizik.
Paperean ere oraindik kolore berdea nabaritzen da.
Me llamó la atención el color del vodka negro, que no era negro sino verde esmeralda.
Todavía se nota el tono verde en el papel.
Izkue, Nafarroa
Lekeition
Egun paregabea pasatu genuen Ramonen antolakuntzaren lanari esker.
Goizean pare bat zirriborro egin nituen Abaroa gunean eta Isuntzako hondartza inguruan. Gero nahikoa izan nuen lagunen marrazkiak ikusten eta miresten.
El 24 de octubre celebramos en Lekeitio el 49th. sketchrawl.
Pasamos un día inmejorable gracias al esfuerzo organizativo de Ramón.
Por la mañana hize un par de dibujos en el Abaroa gunea y en los alrededores de la playa de Isuntza. Más tarde me dediqué a ver y admirar los dibujos de los compañeros.
Bazkaltzeko orduan, tradizioa bihurtu da menua marraztea eta hortara dedikatu nintzen...
A la hora de la comida, ya se ha convertido en tradición, dibujé los platos que iban "surgiendo" sobre la mesa...
Bueltarako autobusean, jausitako boligrafoaren taparen bila nenbilela, ezpainetako-barra bat aurkitu nuen. Eta hura erabili nuen nire bidai-lagunak marrazteko.
En el autobus de vuelta, buscando la tapa del bolígrafo que se me había caido, encontré por casualidad una barra de labios, y aproveché para dibujar con ella a mis compañeros de viaje.
Moiua-Barrena jauregia. Atzeko partea.
