Donostian Sketchcrawl-a

Atzo, urtarrilak 23 Donostian izan ginen beste sketchcrawl bat ospatzen.
Egun berezia izan zen Europar Kultur hiriburua izateko inaugurazioa zelako.
Heldu ginenean danborjole guztiak elkartzen ari ziren eta Easo plazan hainbat talde harrapatu genituen.

Ayer 23 de enero celebramos un nuevo sketchcrawl en Donostia. 
Fue un día especial pues se inician los actos de la capitalidad europea de la cultura.
Cuando llegamos se estaban reuniendo los grupos de danborreros y nos encontramos con algunos grupos en la plaza Easo.





 Taldeko zati bat Tabakalera bisitatzera joan zen bitartean, beste batzuk kanpoaldean gelditu ginen, Urumea aldean batzuk, geltokian beste batzuk eta gu Cristina enean egon ginen.
Hezetasun handia zegoenez, bi marrazki saiatu nintzen egiten, bata paper korrientean, beste akueralako paperean. Hemen biak...

Mientras un grupo hacía la visita guiada de Tabakalera, otros nos quedamos dibujando en el exterior, algunos en la zona del Urumea, otros en la estación y nosotros en Cristina enea.
La humedad era muy grande por lo que hice dos dibujos iguales, uno en papel corriente y otro en papel de acuarela. Aquí los podéis ver...



Bazkaltzeko orduan, kide batzuk saiatu nintzen erretratatzen; baina koadernoan izan zen, mantelak ilunak ziren eta. Ea hurrengorako mantel egokiak eskatzen ditugun!
A la hora de la comida intenté dibujar a otros comensales, pero tuvo que ser en el cuaderno, porque los manteles eran oscuros. Tendremos que pedir que nos pongan los manteles adecuados en la siguiente!

Arratsaldean sakabanatu egin ginen. Batzuk Nautiko inguruan marrazkitxo bat egin genuen jardunaldia bukatzeko.
Por la tarde hubo planes diversos. Algunos fuimos a la zona del Naútico e hicimos algún dibujillo para acabar la jornada



Gure mundua

Sarritan, bakarrik egotea izaten da nahi duguna, gure mundura bidaiatzeko eta mundu realaz ahazteko; gure inguruan dauden pertsona faltsuetaz, amodioaz, irainetaz, piropoetaz, lagunetaz, guztiaz ahazteko eta guk sortutako munduan bakarrik egoteko. Begiak itxi eta infernu honetatik alde egiteko, kontzientziak zigortzen dituzte, berdintasuna lortzen saiatzen denari erasotze diotelako, beraien iritziz gaizki dagoena edo desberdina dena torturatzen dute. Zenbatetan nahi izan dugun ihes egin, errealitatik irtetzeko, zerbait sentitzeagatik gutxiezten ez gaituzten  lekuan egoteko.
Begiak itxi eta amestu, gure munduan aske izan.
"Amestu aske sentitzeko hobe konfeti kolore"

"PRINTZESAK"

Derrigortu zozkuelako.
Txikitatik koroiak jarri zozkuelako, tulezko soñekuak eta jolasten lagatzen ez zozkun erropia zikindu ezin zalako.
Mila aldiz esan zozkuelako "ze neska politxa" azkenian inportazana, politxa izatia sinistu giñuala.
Printzipe urdiñen dosiak "txutatzen" zozkuen egunero, maitasunaren yonkixak bihurtu giñela eta bizitzeko derrigorrezkua bihurtu jakun.
Printzesak politxak dia eta sustauta dare, salbatzen ditxuan lenenguana maitxemintzen diala.
Lenenguana, bigarrenana eta hirugarrenana.
Eta hor geratzen dia, torrian, aber norbaitxek salbatzen dotzen zain, bitartian eren kabuz irtetzeko ahalegiñak itxeke.
Ta gu, erak moduan izaten ikasi giñuan.
Ikasi giñun gure gorputza "politxa" izatera derrigortzen, horrek esan nahi dabela, gure gorputzan dan bezelakua onartu biharrian, bestiek nahi duten bezelakua bihurtzen. Ikasi giñun printze urdiñak gure bizitziai soluziñua topatzen lagatzia, edo beste modu batera esanda, gure bizitzia pareja bat lortzia eta mantentzian inguruan sortzia eta hola bakarrik asetuta garela.
Ikasi giñun bi gauza honek borroka konstante bat ziala, inguruko emakume guztiengaitxik mehatxatuta sentitzia, gu baino "politxauak" ez izateko.
Gutxi maitatzen ikasi giñun ta gañera beste batzuk gu maitatzearen kostura.
Nahibozue geratu nere tulezko soñekuekin, printze urdiñakin, ispilu eta koroiakin.
Geratu nere konplexuekin, beldurrekin,hutsuniekin eta zeluekin.
Inposau doskuzuen guzti horrekin eztotela nahi.
Bota guztientzat lekua biotelako, liburuendako, baso eta hautsontziendako.
Boligrafuendako, argazkixendako, bokadillo eta nere liburuendako.
Dantza itxeko, korrika edo deskantsatzeko, belarretan etzan ta zerua pasatzen ikusteko.
Nere amets, desastre eta desiuentzat.
Nere lagunentzat, maitasunentzat eta miresten ditxuten emakumientzat.
Nere bizitziantzat.

Koloreen jabe

Noizean behin zerua ere kolore alai ta politez janzten da erakusteko ezin dela beti iluntasunean bizi. Gau ilunenak ere amaitzen direla eta hurrengo goizean argitzen duela.
"Goiz batzuetan, esnatzen zara, koloreak desagetu dira, dena da beltza, itzala da dena, gelako zapaiari begira, ez duzu indarrik eta geratzen zara argi izpi nimino baten zai, baina argi hori zu zeu zara, zure barnean piztu behar da. Esaidazu zein izan daitekeen eztaliko zaituen itzala. Esaidazu noiz ikusi duzun zu bezalako beste tipo bat. Zure indarra neurtu nahi duzunean, ez begiratu besteak, atzera bota, indarra hartu, egizu salto eta itxi begiak. Hey, hey! Beldurrik gabe, zure koloreen jabe. Hey, hey! Txuribeltzik ez, zoriontasuna margotzen. Gure bizitzan dagoen argia batzuetan murriztu egiten da, mendi puntatik datorren ura batzutan agortzen den bezala, baina ura ere bukatzen bada, eta lehortzen bada itsasoa, behar ba dugu urarik gabe boga egiten ikastera goaz."

Estereotipoak.

Aski da zure gorputzaz lotsatzeaz! Zure gorputza da, maitatzen ikasi behar duzu, bizi guztia zurekin egongo delako eta ezin duzulako beste batengatik aldatu. Arro sentitzeko ordua da. Nork esaten du zaren modukoa izaten ez zarela polita izango edo inork ez zaituela maitatuko? Aski da! Edertasun ereduetan askatu behar gara eta gure edertasun propioa sortu.
Ez gara perfektuak eta ez gara izango, ez zaitez saiatu perfektua izaten, zuri gustatzen ez zaizkizun inperfekzioak agian beste norbaitek maiteko ditu eta hala ezpada, ezta ezer pasatzen!

Jendea.

Paradoxikoki, askotan bakarrik sentitzen gara jendez inguratuta egon arren. Askok esaten digute danerako hor daudela, onerako eta txarrerako, laguntza eskatzea besterik ez dugula, baina benetan hor daudenak laguntza eskatu gabe edo ezer esan gabe besarkada bat ematera edo hitz egitera hurbiltzen direnak dira, begirada soil batekin etzaudela ondo igartzen dutenak dira, horrelako pertsonak dira behar bezala tratatu behar direnak.
Beste batzutan nahiago izaten dugu jendearen artean murgiltzea eta inor ez izatea, inor ez dela zugan fijatuko dakizunean, lasaitasun horrek barneratzen dizunean sentitzen dena, oso gustuko dugun hori.

U9

Bilbotik idazten dizugu gaur
Presoen aldeko eguna
Harriak mugituz nahi duguna
Da zuen askatasuna
Kilometroak etsai izan arren
Bizirik da maitasuna
Zuen alde borroka egitea
Da gure eginkizuna!

Nahiz eta zuek orain zaudeten
Ilun kartzela zuloan
Milaka herritar ari gara
Elkarlanean kanpoan
Besoak zabalik ditugula
Gaude zuen esperoan
Guri mina baretuko zaigu
Zuek LIBRE izandakoan!

Egileak: 1999ko Bergarako gazte batzuk.

Elena Lete, Bergarako Alkate berri izendatu zuten atzo

Elena Letek, bere izendapenean esandako hitzak:

“Eskerrik asko guztioi,

Ilusioz eta indarrez ekiten diot ardura berri honi, ohore bat delako norberaren herriko alkatea izatea. Baina alkate batek, berak bakarrik, ezin du ezer egin; beraz, nerekin batera udal gobernua hartu duen lantaldeari eskerrak eman nahi dizkiot, bidean topatu dugun egoera berezi honetan azaldu didan babesagatik eta laguntzagatik.

Baina alkate batek eta udal gobernu batek, bera bakarrik, ezin du ezer egin; beraz, udal korporazioko beste taldeen ekarpenak jasotzeko eta elkarrekin eraikitzeko nire prestutasuna erakutsi nahi dizuet, horien bitartez Bergara hobeago eta aniztasunago lortuko dugulakoan.

Baina alkate batek, udal gobernu batek eta udal korporazio batek ezin du ezer egin udal langileen laguntza, kooperazio eta koordinazioa uztartzen ez badugu eta tarte labur honetan laguntza osoa erakutsi didaten moduan aurrerantzean horrela jarraituko dugulakoan nago.

Ez dago ahazterik legealdia hasi zenetik Juanje Alberdik egindako lana nire abiapuntua izango dela, noski bihotzez egindako lana eskertu nahi nion ez bakarrik pertsonalki baizik eta erakunde moduan ere bai, bere laguntza eta babesa ezinbesteko izan da niretako eta.

Egun hauetan askok zoriondu egin didate eta horren ostean beti erantzunkizun handi honen kezka aipatu didate, bai erantzunkizun handi bat dela somatzen dut eta erantzunkizun hau aurrera eramateko zer nolako birtuteak izan beharko nituzkeen inguruan gogoeta egin dut; Aristoteles filosofoak esaten zuen oinarrizko birtuteak templanza, fortaleza eta justicia zirela.

Ziuraski gauregun hauek birtuteak izaten jarraituko direla edo nik horrela usten dut, behintzat, baina   gaur egungo kontzeptuarekin lan egitearren nik uste gobernu berri honi gobernantza bidean pausuak ematea dagokio; hau da, erabakiak hartzeko gizarte eta udal erakundeak lana elkarrekin egin beharko lukete eta gure ekarpena arlo honetan, bai edo bai, partaidetza sendotzeko eta uztartzeko neurriak eta tresnak jorratzea izan beharko da.

Ausnartzeko egun aproposak izan ditut eta gobernantzaren barruan osagai asko sartu beharko direla ikusi dut: partaidetza, legalitatea, gardentasuna, erantzunkizuna, adostasuna, justizia, eraginkortasuna eta sentsibilitatea. Ez da ba erronka makala, baina espero hemen zaudeten guztieen ekarpenekin lortuko dugula, denok interes bakar bat daukagulako “ Bergara herria”

ESKERRIK ASKO”

DSC_0505