Elkarrizketaren abiadura

Elkarrizketaren abiadura

Toba sumendiaren hondamendiaren teoriaren arabera, ez omen ziren inolaz ere hamar milara iristen gure garaiaz aurretiko 70.000. urteko lur planetako biztanle guztiak. Garai hartan kokatzen dute ikerlari batzuek ahozko hizkuntzaren jaiotza ere. To, teknologia berritzaileena elkarrekin hitz egitea zuen hamar mila pertsonako mundu bat.

Ordutik, berrikuntzak geroz eta bizkorrago zabaldu dira mundu geroz eta jendetsuagoan. Azterketa genetikoek berresten dute talde txiki horren ondorengoek 55 milurteko eman zituztela jatorrizko Afrikatik hasi eta gainontzeko kontinente habitagarri guztiak populatzen. Nekazaritza lanek eta idazketak milurteko gutxi batzuk baino ez zituzten hartu Europara iristeko K.a. 10.000. urte inguruan Ekialde Ertainean neolitoa hasi zenetik. Romulo eta Remoren kondairatik bederatzi mendetan zehar hirurogei milioi biztanlera zabaldu arte hedatu zen Erromatar zibilizazioa. Inprentari esker berriz, erreforma protestanteak dozenaka milioi pertsona erakarri zituen XVI. mendean hasi eta ehunurteko eskasean. Aro gaikidearekin batera, lastertasunaren neurketa zehatzagoa daukagu: hirurogeita hamabost urte behar izan zituen telefono finkoak ehun milioi erabiltzaile lortzeko; berrogei urte, ostera, irratiak; hamasei, telefono mugikorrak; internetek, zazpi urte; Facebookek, lau; eta Candy Chrashek, urtebete eskas. Aurten, Youtube bitartez 1.000 milioi ikuskatze lortu ditu Adele kantariaren “Hello” pop-kantuak 87 egunetan.

Berehalako berrikuntza-zabaltze masibo hauek lilura bi, gutxienez, sortzen dituzte. Bata, arrakastaren tamaina milioietan neurtzearena. Bestea, gizartearen aldaketa-abiadura berrikuntzenen parekoa dela pentsatzearena.

Lilularik ez; pop musika ixilarazi. Aplikazioak desinstalatu, interneta kendu eta sakelekoa itzali. Telebista, irratia, bestelako telefonoak, prentsa eta liburuak etxean utzi. Lana eta bidaiatzea bizitzaren ardatzetik desplazatu. Herriko plazara irten eta berbaldi gordin baten jauzira dago hamar mila pertsonako mundu bat. Ez alperrik, berehalakoen eta masibotasunen garaian ere, arrakastek eta aldaketek gozatutako konbertsazioen abiaduran egiten dutelako aurrera oraindik.

Goienako Puntua astekarian ere argitaratutako idatzia

Donostiako haur onkologikoa.

Gaurkua oso esperientzia gogorra izan da, baina aldin berian politxa, gogoratzekua.
Tia Isak kantzerra zeukanian, onkologikora juten zan ta beretzat oso gogorra zan baina hara jutian ikusten zeban haurrak be bere berdiñetik pasatzen zihardutela eta behin bere gaixotasuna pasautakuan telazko panpiñak hasi zan itxen han zeren umiei eruateko, behintzat momentu txarretan jolasteko zerbait eukitzeko. Bera hiltzanian, eskatu zozkun bera hasi zan lan bolondres horrekin jarraitzia, oin bergarako katxalin taldiak halako panpiñak itxen jarraitzen dau. Gaurkuan neri tokau jat jutia onkologikora umiei panpiñak banatzera, gurekin porrotx etorri da, mirestekua dan pertsona bat. Heldutakuan zenbait ume zeren gela baten porrotxek bere ikuskizun txikixa itxen zeban bitartian, gero berakin dantza ein dou ta umiei panpiñak banatu dotzeu, asko gustau jat eren aurpegixetan irrifar bat ikustia, benetan eguna alaitzeko modukuak diela. Gero logeletan zeren umiengana jun ga porrotxekin ta panpiñak ta liburuak banatu dotzeu, hau esperientziaik gogorrena izan da, umiak eren familiekin ikusten ditxuzulako, oheetan darenian, zelako alaitxasuna sartzen jakuen beste pertsona berri bat ikustian, halako batian gela batera sartu ta mutiko batek ta bere amamak atenziñua deitxu doste, Ondarruko Kerman eta bere amama, Kerman 8 urteko mutiko bat da, daukan gaixotasuna eukitziaz gain soberako energia dauka, beregana jun naiz ta izena galdetu dotsat, ta pixkatian berakin berbetan egon naiz, bere arrebataz ein dost berba eta pultsera bat eman dotsat berai emateko, Kerman oso pozik jarri da ta bere aurpegixak benetako poza islatzen zeban, eztot sekula ahaztuko Kerman.
Bukatzen gendenian konturatu naiz haurren logelak zeren pasillotan argazki asko zerela, idatzixak eta abar, idatzi bat irakurtzen hasi naiz, konkurtso baterako medikuko haur batek idatzitako gutun bat; haurrak bere esperientzia kontatzen zeban, han esnatu zala eta gela baten zeuala medikuek pintxatzen zotzela esnatu zala, bere gurasuak kanpuan zerela esaten zotzen bitartian, irakurtzen neuanian historixia imaginatzen nenguan, benetako historixa bat dalako, eta nere burua imaginau dot hor, negarguria sartu jat, baina eusteko erreza zan, gero pentsau dot hori ni baino gaztiaua dan norbaitek bizi dabela eta hor sentitu dotena.. pf.. hitzekin azaldu ezina da.. horregatik eskerrak bizitzari, eskerrak haurrei, duten gaixotasuna eta gero indartsuak direla erakusten doskuelako. Oso arro gaude zuotaz!

Iluntzean

Ez zaizue sekula gertatu aireko usaina desberdina dela? Beste momentu batekoaren berdina?
Gaurkoan, iluntzean usai desberdin bat nabari dut, ez zen bestetan bezalakoa, pentsatzen jarri naiz eta udalekuetako gaur beroak etorri zaizkit burura, bertan lagunek igarotako momentuak gogoratu ditut, eta aireko usaina berdina zela konturatu naiz, eta udalekutan abesten genuen kanta baten zati bat  bururatu zait, kantuan ala zioen: "Sentitu dut bihotzean gaua ere iritsiko dela ta piztu zait barne-kandela". Egia da, barne kandela piztu zaidala jakitean une hauek ezingo ditugula berriz ere bizi, agian leku bera izango da baina jendea ez da berdiña izango.
Honekin batera erreflexionatu dut zenbat pertsona sartu ziren nire bizitzan, batzuk oraindik jarraitzen dute, eta lagun minak bihurtu dira, beste batzuk ostera udalekuetatik bueltatzean atera ziren.
Ikaragarria da 15 egunetan zenbateraino ezagutu dezakezun pertsona bat.
Benetan, eskerrik asko amets hontako ameslari bakoitzari.

Erakusketa Kulturaten

Maiatzaren 6tik 28ra, Arrasateko Kulturate kultur etxean Beart elkarteko kideen erakusketa ikusteko aukera duzue.

Ordutegia: 17:30-20:30
Helbidea: Azoka, 1 - Arrasate

Del 6 al 28 de mayo podéis visitar la exposición de obra de socios de Beart en la casa de cultura Kulturate de Arrasate.

Horario: 17:30-20:30
Dirección: Azoka, 1 - Arrasate/Mondragón

Konputazioa eta Politika

Konputazioa eta Politika

Ordenagailu arruntek argi-indarrak kable bat zeharkatu ala ez egiten dute lan; bat edo zero: sistema bitarra“. Hitz hauek dira Justin Trudeau Kanadako lehen ministroak kazetari batek konputazioari buruz egindako galdera bihurri bat erantzuteko erabilitako lehenak. Politikari batek teknologiaz oinarrizkoak jakin eta komunikatu ahal izate hau izugarri txalotu da azken egunetan, batez ere, ohituta ez gaudelako. Gogoratu bestela kazetari batek Patxi Lopez lehendakariari ea Arkimedesen printzipio ezagutzen zuen galdetzean honek erantzun zuen perla.

Edonola, badatorren politikari belaunaldi berri batentzat teknologia ez da alor arrotz bat izango. Bereziki konputazioa. Eta zehatzago konputazio soziala. Sare sozialetan informazioa da argi-indarra eta erabiltzaileok egiten dugu etengailu lana. Atsegin dut edo ez. Bertxioa edo isiltasuna. Sare-soziala informazioa prozesatzen duen ordenagailu erraldoi bat bihurtuz.

Obamaren bigarren kanpainan, 2012an, sare-sozialetan eragiteak emaitzetan garrantzi erabakitzailea izan zuela inork gutxik jartzen du zalantzan. Gaur egun, pauso bat urrunago joanda, oihartzun geroz eta ozenago batek dio politikariek sare-sozialen analisia erabiltzen dutela programa politikoak osatzeko. Ideiaren erakusgarri izan daiteke fikziozko House of Cards telesaileko azken denboraldian Underwood politikari makiavelikoaren arerio errepublikar berriak bide honen erabilera onartzea.

Horrelakoek, begi bistan uzten dituzte sare-sozialen mugak. Alde batetik, sare hauen datsegitearen kulturak erabiltzailea sinplifikatzea baino ez du bilatzen, erabiltzailea bera konputagarri bilakatzea eztabaida sakonagoen kaltetan. Eta bestetik, sare-sozialetan asimetria izugarri bat dago erabiltzaile arruntaren eta sarearen ikusgarritasun osoa duten Facebook edo Twitter bezalako konpainia berzentralizatzaileen artean. Datu kantitate handiak oparitzen dizkiegu beraiek negozioa egin dezaten. Gu bihurtzen gara beraien ordenagailuko transistorea.

Erantzuna blogak eta sare-sozial propioak direla esaten badaramagu denboratxo bat Euskal Herrian, oihartzun politiko txikiarekin.

 

Elgeta, 51st sketchrawl

Atzo, apirilaren 23an Elgeta egin genuen 51. sketchcrawl topaketa.
Goizeko lehen orduetan eguzkia irten bazan ere, poliki poliki laino beltzak euria botatzen jardun zuten.
Hasieran Emakume erresistenteen plazan jarri nintzen

Ayer, 23 de abril, estuvimos en Elgeta celebrando el 51. sketchcrawl.
A primera hora el sol se animó a saludarnos, pero poco a poco se fué cubriendo con nubarrones y la lluvia nos acompañó durante casi todo el día.
En primer lugar me situé en la "Emakume erresistenteen plaza".



Ondoren Bergarako bailara aldera zegoen argi polita margotzen saiatu nintzen, baina lainoa egiteko denbora bakarrik eduki nuen., euria hasi zen eta.  Eguerdi aldera berriz bueltatu nintzen, argia ez zen berdina eta hau da gelditu zitzaidana.

Más tarde, intenté reflejar la preciosa luz que había sobre el valle de Bergara, pero sólo me dió tiempo a pintar la nube. Y empezó a llover. Antes de la comida volví, la luz había cambiado y esto es lo que me quedó:


Aldi berean, beste koaderno batean, beste ikuspegi bat saiatu nintzen marrazten.

Al mismo tiempo, en otro cuaderno, intenté dibujar otro punto de vista.



En "El rincón de Lola", el restaurante donde comimos, me dediqué a dibujar a algunos compañeros y también el menú.

"El rincón de Lola" bazkaldu genuen jatetxean, kide batzuk eta menua marrazten ibili nintzen.







Apirilak 15

Gaur zure eguna izango zen, apirilak 15. Gaixotasun gaizto batek eraman zintuen gure aldetik. Ez ditut sekula ahaztuko zurekin ditudan oroitzapenak, betirako nire bihotzean barna egongo direnak, nire ondorengoei erakutsiko dizkietenak.
Gogoan dut lehenengo aldiz albondigak egiten irakatsi zenidanean, irinez beteta bukatu genuela, asko gustatzen zitzaidan zure alboan sukaldatzea.
Ikastola bukatzean, Alikantera joaten ginenean udara igarotzera,  gurasoak lan-kontuengatik egun gehiago egiten zutenez lan zurekin eta amamarekin lehenago joaten nintzela ere ez zait ahastu, etxeko pizsina mota guztietako puzgarriz nola betetzen genuen, inguruko herriak ikustera eramaten zenidanean, goizeko 9etan hondartzara abiatzen ginenean lehen lerroan jartzeko uretan nengoenean ez galtzeko... hain oroitzapen onak... sekula ahaztuko ez ditudanak.
Udarak ez dira hain udara egun bero jasanezin haiek igarotzeko limoi-izotzak jaten ez baditut ez baditut, ez zaudenetik halakoak jaten ditudan bakoitzean poz eta ilusio handi batek besarkatzen nau eta une batez haurtzaroan bezala sentitzen naiz, zurekin batera udaraz gozatzen.
Orain guztia aldatu da, ez zaudelako gure artean baina guk oso gogoan zaitugu eta oraindik familiako norbaiten eguna denean betiko legez elkartzen gara eta gogoan izaten zaitugu, beti egon delako eta egongo delako zuretzat txoko bat gure bihotz, mahai inguru, etxe eta bizitzetan.
Hau guztia eta gero, ulertu dut zelako kementsua eta adoretsua izan zaren, inguruko guztiengatik egin duzu borrokan, zure egunik txarrenetan ere besteei irribarre bat ateratzeko prest egon zarelako.
Zeruko izar eder bat zara orain,  gurekin egongo dena betirako, zure presentzia igartzen dugu, ez zaitugu ahasten tia, maite zaitugu.

Gu.

Txikitatik, jaio giñenetik aldatzen gara, gure izana aldatzen da, batzutan onera eta bestetan txarrera, baina, zer da ona eta zer txarra? Ez gara berdinak, ez dugu "onaren" eta "txarraren" kontzeptu bera, batzutan izan egiten da, ez ona ez txarra. Jendeak esaten digu aldatu egin garela baina, zer nahi dute egitea? Ez ditugu mila ostiko jaso? Eta beste mila eman? Ez zaigu besterik geratzen, ikasi egiten dugu azkenerako. Badaude uneak ez dugula bat ere gogorik inorekin hitz egiteko edo inorekin egoteko, gure barruan ezkutatzen gara, gure munduan barrena sartu eta gu izateko, beldurrik gabe, baina sarri gure munduan sartzea oso zaia izaten da mila galdera egiten dizkigutelako; zer gertatzen zaizu? Ondo al zaude?  Hitz egin nahi duzu? Inorekin hasarretu zara? Nik gehienetan ez dut jakiten zer erantzun ez zaidalako ezer gertatzen edo ez dakitelako zer den, bakarrik egotea nahi izaten dut edo liburuak irakurtzea, horrela beste mundu batean sartzen naizelako eta momentutxo batez nire arazoetaz ahazten naizelako.