ALDE ZAHARRA BERPIZTEKO PLANGINTZA ESKATZEKO MOZIOA

Ekaineko ohiko osoko bilkuran Bergarako EH Bilduk alde zaharra biziberritzeko plangintza eskatzeko mozioa sartu genuen.
Baina Udal Gobernua osatzen duten EAJ eta PSE alderdiek ezezkoa eman zioten eskaera honi. Inolako konpromisorik
hartzen ez duen mozio alternatibo bat onartu zuten.
Gure ustez konpromiso zehatzak hartu behar dira alde zaharra biziberritzea nahi bada, eta ahalik eta azkarren plangintza bat
burutu eta martxan jarri.

ARRAZOIAK

Bergarako bizitza soziala zonalde berrietara bideratzen ari dela esatea ez da gauza berria. Aspaldiko urteetan Alde Zaharra husten ari den eremua dugu eta zonalde eraiki berriak dira herriko bizitza soziala jasotzen ari direnak.

Lehenengo Goenkale, ondoren Artekale eta San Pedro eta azkenaldian Bidekurutzeta eta Barrenakale ere norabide berdinean ari dira garatzen.

Antzeko egoerak ditugu Zubietan ere.

Alde Zaharra gune historiko monumental izendatutako eremua da. Bergarak duen altxor garrantzitsuenetarikoa. Baina zaindu ezean ikusleku baina ez bizileku bihurtuko dena.

Bizileku diogunean ez gara etxebizitzei buruz bakarrik ari; kale biziak dira Alde Zaharrean behar ditugunak.

Gauzak honela Bergarako Udalak Alde Zaharra biziberritzeko plan orokor eta zehatza landu behar duelakoan gaude eta honako proposamena luzatzen diogu Udalbatzari aztertu eta ona dezan:

1) Bergarako Udalak Alde Zaharra berpizteko lan-mahaia osatuko du bertako bizilagunen, dendarien eta tabernarien ordezkariekin eta Udal Taldeetako ordezkariekin batera.

2) Lan-mahaiak osatu dezala 6 hilabeteko epean Bergarako Alde Zaharra biziberritzeko plan orokor eta zehatza.

3) Plan horretan jaso beharko du etxebizitzak, komertzioa eta tabernan Alde Zaharrean manten daitezen edota berriak ireki daitezen hartuko diren neurriak, epeak eta aurre-kontua.

4) Plan horretan jaso beharko du Alde Zaharrekoa kaleak kale biziak izan daitezen zein programazio, epe eta aurrekontu erabiliko dituen udalak.

Arrasateko hitzordua

Ekainaren 18an, Arrasate Margo taldekoek antolatuta eta 51 eta 1/2 sketchcrawl-earen aitzakiarekin, Arrasaten elkartu ginen kalean marrazteko.
Goizetik eguraldiak ez zigun lagundu, eta aterpez aterpe ibili ginen babesaren bila. Lagunek egindako marrazki batzuetan nabari zeuden euri tantak.

Hemen lagatzen dizuet nik egindako marrazki gutxiak:

El día 18 de junio, de la mano de Arrasate Margo taldea y para celebrar el sketchcrawl 51 y 1/2, estuvimos dibujando por Arrasate.
El tiempo no nos acompañó por la mañana, y la pasamos buscando refugio. En los trabajos algunos compañeros se aprecian las gotas de lluvia.

Aquí os dejo los pocos dibujos que hice yo ese día.


51st y 1/2 sketchcrawl

51st y 1/2 sketchcrawl

51st y 1/2 sketchcrawl

San Pedro Parrokia.

Licencia de uso: 
Copyright (eskubide guztiak erreserbatuta)
Egilearen aimapena egin
Argazki eratorririk ez
Erabilera librea
Izen-abizenak: 
Amador Fernández Pastor

SAN JUAN SUA (2016-06-23)

Aurten ere Euskal Herrian hain garrantzitsua den egun hau ospatuko dugu Ubera Auzoan. Dantzaldia, txalaparta, kantaldia... Parekorik ez duen auzo-giroa. Izugarria izango da. 

Afaria 21:00etan izango da. Apuntatzeko azken eguna 2016ko ekainaren 20a izango da. Apuntatu zaitezte, merezi izango du eta!

Argitaratze-data Kategoriak Sailkatu gabea

Ekaineko erakusketak / Exposiciones en junio. Bergara

AROZTEGI Aretoa
Barrenkalea, 7.     Tel: 943 77 91 59
Ordutegia / Horario:
Asteartetik ostiralera / De martes a viernes: 18:00 - 20:30
Larunbatean / Sábado: 12:00- 14:00 / 18:00 - 20:30
Igandean / Domingo: 12:00- 14:00


 XXXII. Argazki Lehiaketa "Bergara Hiria"
Maiatzaren 27tik ekainaren 12ra.
Del 27 de mayo al 12 de junio.                                                           
                                                                                                                      

Jose Luis Goenaga, pintura
Ekainaren 17tik ekuztailaren 3ra.
Del 17 de junio al 3 de julio.  

---------

 NAHIKARI Taberna
Masterreka kalea, 20.   Tel: 943 76 57 71
Ordutegia / Horario: 12:00- 15:00 / 18:00 - .....
web: www.nahikari.com/

Antton Arrillaga, margoak

---------

POL-POL Taberna
Domingo Irala kalea .    Tel: 943 76 30 01
facebook: Pol Pol Taberna Bergara

Hilario Azkargorta, argazkiak


---------

HAMAIKA Taberna
Espoloia 10-12.     Tel: 943 03 45 85

Selena Lizarzaburu, margoak


---------

RAIZABAL Goxotegia
Artekalea, 9.     Tel: 943 76 11 83
Ordutegia / Horario:
Asteartetik ostiralera / De martes a viernes: 9:00- 13:30 / 16:30 - 20:30
Igandean / Domingo: 9:00- 14:00
facebook: Raizabal gozotegia

Alfonso Romera, margoak


       ------------

ARTESAN Kafetegia
Domingo Irala kalea.    Tel: 943 04 99 63

Josefe Diaz De Tueste, argazkiak



---------
DIXULA Taberna
Barrenkalea 32.     Tel: 943 76 44 95

Idoia Elexpuru, margoak
                                                -------------
                                                 
GURE AMETSA elkartean
San Miguel kalea, 6.  

Román Gonzalez Pildain, erretratoak eta oleoak
Ekainaren 10etik 24ra
Erakusketaren inaugurazioa ekainaren 10ean, arratsaldeko 19:30ean.




Ilustrazio zientifikoaren inguruko jardunaldia = Jornada de ilustración científica

Ekainaren 4ean, Bergaran Ilustrazio zientifikoaren inguruko jardunaldia ospatuko da.
"Bergaran Arte eta Zientzia ustartuz" izenburupean Laboratorium museoak antolatu du, bataz beste,  Beart elkartearen eta Euskalherria Sketchcrawl taldearen laguntzarekin.

Goiz eta arratsaldeko jardunaldia izango da. Saio batzuk irekiak izango dira (sarrerako hitzaldia, kaleko marrazketa, arratsaldeko bateratze saioa) eta horietan parte hartzeko ez dago izena eman beharrik. Baina egunean zehar ospatuko diren bi tailerretan parte hartzeko izena eman behar da eta plazak mugatuak dira.
Irakasleak: Vega Asensio (http://www.norarte.es) eta Carles Puche (http://estudipuche.com)
Hizkuntza: Gaztelera

Argibideak eta izen ematea: 943 769 003 telefonoan edo laboratorium@bergara.eus helbidean


El próximo 4 de junio, sábado, se celebrará en Bergara una jornada sobre ilustración científica.
Bajo el título "Uniendo Arte y Ciencia en Bergara" está organizada por el museo Laboratorium con colaboración, entre otros, de la asociación Beart y del grupo Euskalherria Sketchcrawl

La jornada se desarrollará por la mañana y por la tarde. Algunas de las actividades son abiertas a todo el público (conferencia inicial, dibujo callejero, puesta en común de la tarde), por lo que no es preciso inscribirse. Sin embargo, para los dos talleres que se realizarán las plazas son limitadas por lo que es necesaria la inscripción previa.
Docentes:Vega Asensio (http://www.norarte.es) yCarles Puche (http://estudipuche.com)
Lengua: Castellano
Información e inscripciones: por teléfono (943 769 003) o por correo electrónico (laboratorium@bergara.eus)