




HAUS OF BEATS 309 Aste hontako promoetan… / This week promos… Healing Force Project, Phtalo, […]
Kaixo PORRA TOUR zaletu guztioi. Ostiral honetan, uztailak 1, 2022 TOURRA hasiko da danimarkako Copenhague hirian.
Jakinarazten dugu, urteroko legez, LOKATZA Txirrindulari Eskolakook hasiak garela PORRA TOUR-a antolatzen.
Azken urteetan bezala, 22 taldeetako 176 txirrindulariek osatutako tropela izango da Copenhague-ko irteeran. 21 etapetan, Paris-eko helmugarainoko ibilbidea osatu beharko dute, amaiera, uztailaren 24an izango delarik.
Hasierako etapa ez da PORRA-ko lehiaketan sartzen, beraz, lehenengo etapa puntuagarria, uzatilak 2-koa (larunbata) izango da.
PORRA-ko baldintzak, hurrengoak izango dira:
Porrista bakoitzak, 15 txirrindulari aukeratu beharko ditu apostu bakoitzeko. “Apostu paperak”,uzatailak 2-ean (larunbata) eguerdiko 14:00-ak baino lehen entragatu beharko dira horretarako jarritako postuan.
TOURREKO DORTSALAK (Hemen klikatuz)
Aposturako informazio zehatzagoa, «apostu papera» jasotzerakoan bertan idatzita ikus ahal izango duzue.
Tourren bukaeran puntu gehien lortzen dituenak porraren irabazle izango da. Hala ere, lehenengo 10 sailkatuek saria izango dute.
NON jaso APOSTU PAPERAK??
ANTZUOLA>>
– Larunbata, uztailak 2: 11:00-14:00 Koxkor Okindegian
BERGARA>>
– Ostirala, uztailak 1: 18:00-20:00 Irala kalean
– Larunbata, uztaiak 2: 11:00-14:00 Irala kalean
Bergarako Irala kalean mahai bat jarriko dugu edozein informazio jaso edo apostuak bete ahal izateko.
Porrako sailkapenak eta gora beherak, www.lokatza.com -en jarraitu ahal izango duzue.
Astean zehar informazio geheiago ematen jarraituko dugu. ANIMO ta parte hartu!!
Laister arte
LOKATZA PORRA TOUR-eko ANTOLATZAILE TALDEA

Podkasta honetan bi elkarrizketa eta tertulia bat batu ditugu. Gure munduak plazara Hazi Hezi artisautza […]



Bi aste, bi saio! Gaurkuan, 50 aldi berri bati ekin jaun honetan, formatu berri bat […]

HAUS OF BEATS 308 Aste hontako promoetan…/ This week promos… Sig Nu Gris, Anushka, Rendance […]

Sasi Guztien Azpitik irratsaioan, Bergarako San Juan auzoko Larramendi Industriagunean eraikitzea nahi duten paper hondakinak tratatzeko plantaren inguruan solastu gara.
Alde batetik, perraustegi honen inguruko informazioa hedabideen aldetik nola jaso dugun azaldu dugu era kronologikoan.
Bestalde, Larramendiko Arnasa plataformako kideak izan ditugu Txapako estudioan euren iritziak partekatu eta azken hilabeteetako berriak partekatu dizkigute.

Kaixo familia:
Hemen dituzue azken bi hilabete hauetan egin ditugun hainbat ekintzen argazki.
Ondo pasa oporrak!!! Datorren ikasturtean ikusiko dugu berriz elkar!!!
