54. sketchcrawl-a Donibane Lohitzunen

Atzokoan, 54. sketchcrawl-a zela eta, egun zoragarria pasatu genuen Donibane Lohitzunen.
Gorkaren antolaketari esker, lagunekin elkartu eta jende berria ezagutzeko aukera izan genuen. Denak marrazkilari ezin hobeak.
Hemen lagatzen dizkizuet niri atera zitzaidana....

-
Ayer, con ocasión del 54. sketchcrawl, volvimos a pasar un día estupendo en Donibane Lohitzune.
Además, gracias a la organización de Gorka tuvimos ocasión de reencontrarnos con viejos compañeros y de conocer a nuevos, todos dibujantes extraordinarios.
Aquí os dejo una muestra de lo que a mi salió....









2017ko udal aurrekontuak

EH BILDUREN PROPOSAMEN EKONOMIKOAK

Udal gobernuak aurkeztutako aurrekontuak aztertu ondoren EHBildutik hauek hobetzeko asmoz hainbat ekarpen egin ditugu.

Udal gobernuak aurrera eramandako prozesuarekin ez gaude pozik, aurrekontuak definitzerako orduan ez baitute ez beste alderdien, ez batzordeetan parte hartzen duten herritarren iritzirik jaso. Bereziki aipatzekoa da auzoetako ordezkariekin izandako hutsunea. Auzo batzordean aurrekontu proposamenik aurkeztu eta berain ekarpenik jaso gabe aurrekontu hauek datorren asteleheneko osoko bilkuran onartzeko asmoa dute EAJ/PSEren boto bakarreko gehiengoa baliatuz. Beraiek markatutako datetara mugatzeak asko zaildu du akordioetara iristea. EH Bilduk zalantza handiak ditu akordioetara iristeko gobernuak duen benetako interesaz, baldintzapenak ikusita.

Gure aurrekontuak ez diren arren hainbat ekarpen egin ditugu. Bergararrontzat interesgarriak izango direlakoan, hona hemen horietako batzuk:

  • Bergarako Udala Arrizuriagaren jabe egin ondoren eta eraikinaren egoera eskasa ikusita, etorkizuneko proiektua idazteko partida.
  • Enpleguaren sustapenerako. Lan harreman demokratikoak eta erabakigune horizontalak bermatzen dituzten lanpostuak sortzen dituzten enpresei zuzendutako diru laguntzetarako.
  • Seminarioko elizan egiten ari den aretoaren kudeaketaren inguruko parte hartze-prozesua egiteko partida. Uste dugu aretoaren kudeaketak nolakoa izan behar duen parte hartze-prozesua eskatzen duela eta herriko eragileen eta interesa duten norbanakoen artean adostu beharrekoa dela.
  • San Joxepeko magalean baratze-urbanoak. Proiektua eginda dago eta berau exekutatzea litzateke.
  • Partida bat proposatzen dugu herriko eremuren batean (adostu beharreko eremua) ziburu estaliak jartzeko.
  • Osintxun, gerora bere birgaipenerako erabiliko diren eremuak udalaren esku jartzeko.
  • Herriko urak kolektorera isurtzeko proiektua exekutatzen jarraitzeko dagoen partida handiagotzea, isuri puntu gehiago ekiditeko.
  • Herriko urak sarean txertatu eta bertatik kudeatzeko moldaketak egitea, aurretik baditugun baliabideak aprobetxatuz.
  • Bergara energetikoki burujabeagoa izan dadin egon daitezkeen aukerak aztertzeko.
  • Herri lurrak berreskuratu eta basoetako landaketak egiteko partidari gehitzea, iazkoa mantenduz.
  • Herrian parte hartze prozesu zabal eta erabakigarri bat burutzeko. Bergarako herritarrok etorkizunerako nahi dugun eredua erabakitzeko, gobernuan dagoen alderdia dagoela betetzeko konpromisoarekin.

Jokin Etxabe profesional mailara Aevolo Cycling Team-ekin

Duela egun batzuk iritsi zen AEBtako dei erabakigarria, Aevolo Cycling Team taldearen eskaintza serioa. Eta Etxabek ez du aukera ihes egiten utzi. 

Jokin Etxabe AEBtako Aevolo Cycling Team-ean lehiatuko da datorren urtean: “Handia da gero, 22 urterekin eta taldeko beteranoena izango naiz”, dio. Azken hilabeteotan helburu finko barik ibili da bizikleta gainean, lasterketak noiz hasiko zituen jakin barik. Orain badaki martxorako indartsu egon beharko duela, hori eskatu diote taldeko zuzendariek. Hori horrela, urtarrilaren 9an izango du taldearekin lehenengo hartu-emana, Las Vegasen. “Bost egun egingo ditugu bertan. Taldekideak ezagutu, erabiliko dugun materiala ezagutu… Askoz ere gehiagorako ez du emango”. Baina, otsailean egonaldi luzeagoa egingo du: “Los Angelesen 20 egunetako kontzentrazioa izango dugu, eta hor bai, elkarrekin entrenatuko dugu”. 

Atlantikoaren alde batetik bestera

Aldaketa handia izango da, amateur mailako lasterketa garrantzitsuena etxean izatetik –Gorlako Igoera– Atlantikoa zeharkatzera pasako da Etxabe. Orain arte anaiarekin –Beñat Etxabe– partekatu ditu bizikleta gaineko esperientzia gehienak, kilometro asko partekatu dituzte. Orain, bakoitzaren kirol ibilbideak banatu egingo dira: “Baina urtean zehar batera entrenatzen jarraituko dugu, ni bueltaka ibiliko naizelako. Azkenean, bi hilean behin etxera etorriko naiz ni”. Beñat Etxabek ez du profesionaletara salto egiterik izan, baina urte polita du aurretik: “Kantabriako Gomur taldeak fitxatu du, amateur mailan Espainiako talde onena izendatu dute, eta aurten bost ziklista igo dituzte profesionaletara. Esperientziadun jende barik geratu dira, eta anaiari leku hori betetzea egokituko zaio, taldeko erreferenteetako bat izango da. Batek daki, gauzak ondo egiten baditugu baliteke etorkizunean ostera ere bion bideak elkartzea”.

 

Kirol eskaintza polita

Bergarakoak uste du aurten erakutsitako erregulartasunagatik, eta Espainiako selekzioarekin kanpoan egin dituen lasterketa txukunengatik bota diotela begia amerikarrek –aurten 14 lasterketa egun egin ditu 23 urtez azpiko selekzioarekin–. Bada, Aevolo Cycling Team World Tour mailako Cannondale-Drapac taldeko bigarren taldea da: “Filial modukoa da, Australian daukate talde bat, eta AEBtan bestea. Euren asmoa formazioa da, talde oso gaztea izango gara baina AEBtako lasterketa garrantzitsuenetan hartuko dugu parte, esaterako, Kaliforniako Itzulian. Guztira 80 egun inguru lehiatuko naiz, oso egutegi ona da hori, eta kirol eskaintza polita delako hartu dut hara joateko erabakia”.

Bosgarren debagoiendarra

Bada, txirrindularitza krisian egongo da, inoiz baino gaitzagoa izango da gora salto egitea, baina aurten dagoeneko bi txirrindularik eman dute jauzi hori –Julen Irizarrek eta Jokin Etxabek– eta konturatu orduko bailarako bost ziklista izango ditugu maila profesionalean: Markel Irizar (Trek-Segafredo), Mikel Aristi (Delko-Marseille Provence KTM), Eneko Lizarralde (Euskadi-Murias), Julen Irizar (Euskadi Murias) eta Jokin Etxabe (Aevolo Cycling Team).

Gabonetako erakusketa kolektiboa

Beart elkarteko erakusketa kolektiboa Aroztegin.
Urtero bezala, gabonak gainean dauzkagula, gure elkarteko kideen lanak erakusgai daude Bergarako Aroztegi aretoan. Hemen klikatu ere ikus ditzakezue.
2016ko abenduaren 9tik 18ra, 
Ordutegia:
Asteartetik ostiralera: 18:00 - 20:30
Larunbatetan: 12:00-14:00 eta 18:00-20:30
Igande eta jai egunetan: 12:00-14:00 

Desde el 9 al 18 de diciembre de 2016 podéis ver las obras de nuestros socios en la sala Aroztegi de Bergara y tambièn clicando aquí.
Horario:
de martes a viernes: 18:00-20:30
Sábados: 12:00-14:00, 18:00-20:30
Domingos y festivos: 12:00-14:00


Barrenkalea 7, Bergara
Tel: 943 77 91 59



Abenduko erakusketak


AROZTEGI Aretoa
Barrenkalea, 7.     Tel: 943 77 91 59
Ordutegia / Horario:
Asteartetik ostiralera / De martes a viernes: 18:00 - 20:30
Larunbatean / Sábado: 12:00- 14:00 / 18:00 - 20:30
Igandean / Domingo: 12:00- 14:00
                                                  
                                                                                                                      
"BEART"elkartea. 
Abenduaren 9tik 18ra.
Del 9 al 18 de diciembre. 


Talla elkartea.
Abenduaren 23tik urtarrillaren 8ra.
Del 23 de diciembre al 8 de enero.  



---------

 NAHIKARI Taberna
Masterreka kalea, 20.   Tel: 943 76 57 71
Ordutegia / Horario: 12:00- 15:00 / 18:00 - .....
web: www.nahikari.com/


Kontxi Idigoras, akuarela


---------

POL-POL Taberna
Domingo Irala kalea .    Tel: 943 76 30 01
facebook: Pol Pol Taberna Bergara


Jesus Zabaleta, pintura


---------

HAMAIKA Taberna
Espoloia 10-12.     Tel: 943 03 45 85



Alberto Arruti, (Azur), argazkiak

---------

RAIZABAL Goxotegia
Artekalea, 9.     Tel: 943 76 11 83
Ordutegia / Horario:
Asteartetik ostiralera / De martes a viernes: 9:00- 13:30 / 16:30 - 20:30
Igandean / Domingo: 9:00- 14:00
facebook: Raizabal gozotegia

Guillermo Azkarate eta Agustín Amasorrain, argazkiak, fotografía
       ------------

ARTESAN Kafetegia
Domingo Irala kalea.    Tel: 943 04 99 63

Jon Lopez, pintura



---------
DIXULA Taberna
Barrenkalea 32.     Tel: 943 76 44 95

Zuribeltzeko txirrindulariak.
Lokatza elkartea, argazkiak.


BERGARAKO EAJ-PNVk UDAL ZINEGOTZI BERRIA AURKEZTU DU

– Iñaki Arregi Akizuk, Auzoetako, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko batzorde-burua izandakoak, zinegotzi kargua utziko du datorren asteleheneko ohiko Osoko Udal Batzarrean eta Irune Galarraga Ezenarrok hartuko du haren lekukoa

Bergarako EAJ-PNVk Irune Galarraga Ezenerro aurkeztu du gaur Bergarako udal gobernu taldeko zinegotzi berri gisa, izan ere, Iñaki Arregi Akizuk uko egin dio zinegotzi karguari.

Auzoetako, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Batzorde-burua izandakoak datorren asteleheneko ohiko Osoko Udal Batzarrean utziko du zinegotzi kargua. Arregiren hitzetan, “esperientzia paregabea izan da eta herriaren izaera barrutik ezagutzeko aukera izan dut. Nirekin lanean aritu diren guztiei ere nire eskerrik beroenak eman nahi dizkiet, zuek guztiokin lan egitea samurra eta aberatsa izan delako” adierazi du. Zinegotzi ibilbideari amaiera eman dio, betidanik bere esparrua izan den gizarte alorrean lan egiteko. “2017ko urtarriletik aurrera, nire eginkizunen artean izango ditut: elikagaien bankoa, etorkinak, bizikidetza edota elkarteen ekintzetan parte hartzea” gehitu du. “Nire ordezkoari zorte ona opa diot, lanerako talde bikaina du eta ziur naiz, ezin hobeto egingo duela bere lana” amaitu du.

Haren lekukoa, beraz, Irune Galarraga Ezenarrok hartuko du. Bergarako Uri Buru Batzarreko lehendakariak, Mikel Letek, aurkeztu du zinegotzi berria. “Lehenik eta behin, Iñaki Arregiri eskerrak eman nahi dizkiot denbora honetan egin duen lanagatik eta herriarekin eta herritarrekin erakutsi duen konpromisoagatik. Bera ordezkatuko duen pertsonari, Irune Galarragari, ere eskerrak eman nahi dizkiogu proposamena onartzeagatik” esan du. “Gaitasun eta erantzukizun handiko emakumea da eta egun, Arrasateko Aita Meniko ospitaleko erizain zuzendaria da. 41 urte ditu eta 3 semeren ama da. Bere esperientzia kontutan izanik, ziur gaude ekarpen izugarria egingo diola taldeari” adierazi du Letek.

Letek Irune Galarraga zinegotzi berriari hitza eman dio eta honek kargua ilusioz, arduraz, konpromisoz eta lan egiteko gogo handiz hartu duela azpimarratu du. “Erronka eta esperientzia berri bat da niretzat; gogotsu egingo dut lan herriaren eta herritarren alde gobernu taldeak orain artean egindako lanari jarraipena emateko” amaitu du.

BERGARAKO EAJ-PNV
Bergaran, 2016ko azaroak 23

Hitzen oinarri ahula.

Badare pertsonak sekula ez zebenak pentsauko liburu bat irakurtzian, baño neretzat liburu bat irakurtzia drogia bezela da, behin hasten naizela ezin dot laga, engantxau eitxen naiz. Liburu bat irakurtzian, ez dozu soilik liburua irakurtzen, zure arazuak alde batera lagatzen ditxuzu eta liburuak kontatzen daben horretan kontzentratzen za, honen munduan barneratzen za. Ez da normala sentiarazten dotzuna liburu batek. Hitzak hitzekin, elkarrekin, sortzen duten magia hutsa.