57.a sketchcrawl-a Bergaran: Alizia musikalaren entseiuak

Azaroaren 11n, 57. nazioarteko sketchcrawl-a ospatzen zela eta,  Musika Eskolako gonbidapena jaso genuen egun berean estreinatzen zen "Alizia musikala… lurralde miresgarrian badago Wifia” musikalaren entseiuetan marrazteko.
Ez ginen talde handia batu baina gustora egon ginen hainbeste artista eta hainbeste artista onen lana ikusi eta entzuten. Zorionak parte hartu zenuten guztioi.

El pasado 11 de noviembre se celebró el 57º sketchcrawl internacional. Tuvimos la oportunidad, gracias a la invitación de Musika Eskola, de dibujar en los ensayos del musical ""Alizia musikala… lurralde miresgarrian badago Wifia” que se estrenaba esa misma noche.
No nos juntamos demasiados, pero fue muy agradable poder ver y escuchar el trabajo de tantos artistas y de tantos buenos artistas!! Felicidades a todos los que tomastéis parte.










Gabonetako erakusketa kolektiboa Aroztegin

Urtero bezala, gabonak gainean dauzkagula, gure elkarteko kideen lanak erakusgai daude Bergarako Aroztegi aretoan. 
Inaugurazio ekitaldia abenduaren 8an 12:30etan izango da.
2017ko abenduaren 8tik 17ra, 
Aroztegi aretoko ordutegia:
Asteartetik ostiralera: 18:00 - 20:30
Larunbatetan: 12:00-14:00 eta 18:00-20:30
Igande eta jai egunetan: 12:00-14:00 

Desde el 8 al 17 de diciembre de 2017 podéis ver las obras de nuestros socios en la sala Aroztegi de Bergara 
El acto de inauguración tendrá lugar el día 8 de diciembre a las 12:30 h.

Horario de la sala Aroztegi:
de martes a viernes: 18:00-20:30
Sábados: 12:00-14:00, 18:00-20:30
Domingos y festivos: 12:00-14:00

Barrenkalea 7, Bergara
Tel: 943 77 91 59

Beart 2017-12-04 11:19:00


Bearteko bekak

Zer dira?

Urtebete arte plastikoetan edozein diziplinan lan  egiteko espazio dohain edukitzeko aukera . Non? Bearteko egoitzan ,Bolu auzoan Bergaran.  Noiz arte? Hiru urterarte  luzatzeko aukera.

Badintzak:

Bergararra izatea edo Bergaran bizitzea, erroldan alta emanda.

18 urte baino gehiago eta 35 urte baino gutxiago izatea.

Artistari   Bearten egindako  artelanekin ,urtebete pasata gero  Bergarako edozein erakustokian erakusketa bat egitea eskatzen zaio.  

2018 bukaeran , batzordeak egoki ikusiz gero, 2019ko Aroztegi aretoan erakusketa egiteko proposamena luzatuko du Bearteko bekadunei .

Eskaerak :

CV labur bat eta urtean zehar egin behar duzun lanaren azalpen  txiki bat 2018ko urtarrilak 10 baino lehenago emailez bidali: beart.elkartea@gmail.com

BEARTeko zuzendaritzak batzordea osatuko du eskaera guztiak aztertu eta baloratzeko.

 Aurkeztutako guztiei  urtarrila bukatu baino lehenago jakin araziko zaie onartuak izan diren ala ez.

 

Becas  Beart

¿En qué consisten?

La posibilidad de poder disfrutar de un espacio para la creación artística en cualquier disciplina  gratuitamente durante un año. ¿Dónde? En el local de Beart, en Bolu ,Bergara. ¿Hasta cuándo? Se puede prorrogar hasta 3 años.

Condiciones:

Ser natural de Bergara o residir en Bergara estando empadronado.

Tener más de 18 años y menos de 35.

Una vez pasado el año se le exigirá al artista que haga una exposición en cualquier local de exposiciones de Bergara.

Si la comisión de Beart lo ve oportuno se valorara hacer una exposición con lo becados de Beart en la sala Aroztegi durante el año 2019.

Solicitudes:

Enviar el CV resumido y una explicación de lo que artísticamente se quiere hacer  antes del 10 de enero al siguiente email:  beart.elkartea@gmail.com

La dirección de Beart creara una comisión para valorar todas las solicitudes presentadas.

A finales de enero se informara a todos los que se han presentado si han sido seleccionados o no.

Ixilik baina martxan

Ikasturte berriari ekin  genion harren, komunikatiboki ixilik egon gara. Nahikoa lan!!

Igandean asanblada garrantzitsua izan genuen. kartzela zaharreeko   haur eta guraso asanbladari izena jarri genion! Jau! haur bakoitzak bere proposamen ezberdina bota zuen eta “denon artean” jau! izena aukeratu genuen. Bakoitzak botatakoarekin lotu daitekeelako. oso Bergarako izena da eta asko guztatzen jau!

7bdff800-f2b1-428a-a9d3-564f6b27a707.jpg

Ideia dexente eta proposamen ezberdinak batu giñuzen eliza azpian indako  (o ohe hutseko bixamona zala eta kartzela k.o) asanbladan.

Asanblada eta gero Potzuen ehizan irten giñen.  Potzu handiena nork zapalduko. Bota egokiak ereman arren blai eginda amaitu genuen!

Gogoratu Jau! Haur eta guraso asanbladan ateak irekita ditugula. Abenduaren 2an egingo dugu hurrengo asanblada. Kartzela zaharrean.

96646533-e922-4f1b-931a-a24ed06e1502.jpg

 

Sareetako Gerra

Sareetako Gerra

Kataluniako gerra-birtuala erreferendum egunaren aurretik hasi zen eta dataren beraren laburdurak 1-O (un d’octubre) profetizatu antzera, bat eta zeroen lengoaia digitalean narra daitezke telesailaren kapituluak. Govern-ak webgune eta mugikorrerako aplikazio bitartez argitaratu zituen bozkatzeko argibideak, Estatuak paperezko kartel eta propagandak atzeman ostean. Webgunea Kataluniatik atzitzea galarazi zutenean, ziberpunk eleberri fantastikoenean ere aurreikusi ez bezala, proxy bat (atzerriko ordenagailu baterako lotura) erabiltzea proposatu zuen president-ak herritarrek non bozkatu ezagutzeko.

Izan ere, sareetakoak izan zuen ordutik fantastikotik Star Wars (Izarretako Gerra) balitz bezala. ‘.cat’ webgune Klonen Erasoa eta Inperioaren Kontraerasoa teknikarien atxiloketa, webgune zein aplikazioen (Google-ren konplizitatea tarteko) itxiera eta Telekomunikazio eta Informazio Teknologien Zentroaren okupazioarekin. Mehatxu Mamua ere ez zen falta izan, seguraski kondairaren pelikula eskasena: ElPais-ek hacker errusiarrak erreferendumaren aldeko berriak sare sozialetan robot bitartez zabaltzen ari zirela salatu zuen. Itxaropen Berriak errolda elektroniko unibertsalaren itxura hartu zuen, zeinak Interneteko zerbitzu (adib., Amazon) batetik bestera salto egiten zuen hiperespazioan zibererasoetatik ihesi (tartean Internet hornitzaileen eteteak edo Forocoches-ek zabaldutako DDoS atake deialdiak). Joda Assange-ek bitartean “sareen boterea zuekin bedi” zioen mezu interrestelarrean.

Edonola, sareen beste aldean, Kataluniakoari streaming bidez ikusteko pornografia usaina dario, kontsumo azkarrerako idatzitako Izaretako Gerra-rena. Larru-jotze postura ezinezkoena, non bataren bortxa eta bestearen orgasmoa bizkarrez-bizkar datzaten. Buffering etete askorekin. Euskal Herritik ere kexua etxetik atera gabe azaltzeko aukera izan dugu, maindire izerdituetatik desitsatsi gabe logelatik bertatik pantailari begira lapikoari kolpatuta. Garaien erretratu onanista. Darth Rajoy, Puigdemont Skywalker, Jar-Jar Urkullu eta enparauek biluztu eta antzeztuko dute bakoitzaren audientzia handienari zuzendutako gidoia. Erritmo honetan Netflixek ordezkatuko du Europako Batasuna.

57.a sketchrawl-a Eibarren

Eguraldi iragarpenek ez gintuzten kikildu eta Eibarren egon ginen atzo beste sketchcrawl berria egiten.
Armagintzaren museoak eta Eibarren egin genuen lagun berriek  anfitrioi ezin hobeak izan ziren. Eskerrik asko denoi!
-
La previsión meteorológica no nos amilanó y estuvimos en Eibar celebrando un nuevo sketchcrawl.
El museo de la Industria Armera y todos l@s nuev@s amig@s que hicimos en Eibar fueron excelentes anfitriones. Gracias a tod@s!


Goizean, euriaren babesaren bila ibili ginen eta taldetxo bat Untzaga plazako arkupetan dagoen terraza batean jarri ginen .Hantxe egin nuen nik neure lehenengo marrazkia.
A primera hora nos refugiamos de la lluvia como pudimos. Un grupito estuvimos en una terraza en los soportales de la plaza Untzaga. 

Atsedentxo bat hartu eta gero, ateri zegoela aprobetxatzen Isasi jauregia (Markeskua) eta ingurua saiatu nintzen isladatzen.
Más tarde, aprovechando que no llovía, pude dibujar el palacio Isasi (Markeskua) y su entorno.



Azkenik, Ipur sagardotegiko menua ere egin nuen.
Por último, aquí os dejo el menú del que dimos cuenta en la sidrería Ipur.




Ageriko pintura lehiaketan saridunak = Galardonados en el certamen de pintura al aire libre

Udaletxean 14:30etan entregatu dira aurtengo lehiaketaren sariak. Hauek izan dira saritutakoak:
A las 14:30 ha tenido lugar el acto de entrega de premios, con el siguiente resultado:

1. Joana Soldevilla
2. Josemi Arranz

Bergarako lehenengoa/ Primera clasificada local: Maite Azkargorta

Argazkian finalistak, alkatea eta Bearteko lehendariarekin ikus ditzakezue:
En la foto podéis ver a los finalistas con la alcaldesa y el presidente de Beart


ERAKUSKETA
Lehiaketan parte hartu duten guztien lanak Bergarako Udaletxean ikusgari egongo dira irailaren 20tik urriaren 8ra arte, ondoko ordutegiarekin:
Asteartetik ostiralera: 18:00-20:00
Zapatuetan: 12:00-14:00, 18:00-20:00
Domeketan: 12:00-14:00

EXPOSICIÓN
Todas las obras que han tomado parte en el concurso estarán expuestas en el Ayuntamiento de Bergara desde el 20 de septiembre hasta el 8 de octubre, ambos inclusive.
Horario:
De martes a viernes: 18:00-20:00
Sábados: 12:00-14:00, 18:00-20:00
Domingos: 12:00-14:00