2018

2018... Suena bonito, como con ilusión. Año de nuevas metas, nuevas etapas. Cerrar las puertas a todo lo malo y sumergise en un nuevo mundo. Lleno de momentos, risas, ilusiones, amistades... Pero al mismo tiempo un mundo de miedo, inseguridades, bajones...
Todo cambia segun el punto de vista de cada un@. Por tí, lucha por tu futuro. Por que 2018 sea tu año. En el que encuentres la felicidad y te sientas agusto.
Ve a por todas 🤞

Jokin Etxabek Interpro Stradalli talde profesionalarekin arituko da 2018-an

2018- urtea hasi berri, Gipuzkoako txirrindularitzak albiste ona izan du. Jokin Etxabarrek hurrengo denboraldia Interpro Stradalli Txirrindulari Akademian egingo du , 2006an sortutako Frantzia eta Japoniako arteko talde kontientalean.

 

Bergarako txirrindulariak, aurreko denboraldian,  Aevolo American Cycling Team-en profesionalean aritu zen, Seguros Bilbao taldetik iritsita. Abenduaren 31ean kontratua amaitu zuen baina zurrumurruek 2018erako Interpro Stradalli taldean jartzen zuten: “Urte berri bat eta ilusioa oso garrantzitsua da niretzat”, esan du bergararrak bere sare sozialetan, taldearekin sinadura iragarri ondoren. “2018an Interpro Txirrindularitza Zirkuituaren taldea izango naiz. Ilusio eta gogoz betea, txirrindulari profesional gisa urrats gehiago egingo ditut. Eskerrik asko Aevolo 2017-an ondo tratatzearren eta txirrindulari gisa hazteko aukera ematearren”.

23 urterekin, Etxabek profesionalen pelotoian jarraitzen du, lasterketak Asian nagusi izango dituen arren, Interpro Stradalli-ren programan besteak beste hurrengo lasterketak izango dira: Herald Sun Tour (Australia), Filipinetako Tourra, Trophée du Prince  Marokon edo Loire Atlantique klasikoa eta Cholet Pays de la Loire Frantzian. Vuelta a Castilla y León eta Vuelta a Asturias ere bere egutegia sartuzeko aukera egongo da.

+ info: www.mundodeportivo.com

 

Elkartela: 2017ko onena

Urte bete pasau jaku Elkartela proiektua hasi eta Telegrameko horma digitalian Bergarako herrigintzan afitxak itsasten hasi ginanetik.

2017xai begiratuz gero, 200 afitxetatik gora sortu dittu herrixak 12 hilabetetan. Lotazillian (abenduan) 100 kidien langa gaindittu ginuan @elkartelan.

Bi mugarrixak ospatzeko, herrixan sortutakua balorian jartzeko, gure ondaria zaintzeko eta kartelgile artistak omentzeko, Elkartela 2017 lehiaketa martxan jartzia erabaki dogu Zibergarako kidiok. Hemen doiaz kartel danak, aukeratu zure gustokuenak ilbeltzan (urtarrilan) 12xa aurretik.

Bozkatzeko: tick egin kartelan ezkerrian daguen karratu txiki zurixan (hiru kartel aukeratu gehixenez) eta 200 eta piku kartel beherago daguen “Vote” botoia sakatu.

Note: There is a poll embedded within this post, please visit the site to participate in this post's poll.

#BTN57

#BTN57

Prospektiba ariketa txukuna iruditu zitzaidan duela pare bat urte Wired-en irakurritako artikulua: Super Bowl-aren 50. urteurrena aitzakiatzat hartuta 100. edizioa nolakoa litekeen irudikatzen zuena. Urtemugen paralelismoak (urte berdintsuan hasi ziren eta biak 1960. hamarkada erdi aldera) Durangoko Azokarekin jolas berdina errepikatzera eraman nau behin baino gehiagotan, baina distopiarako noranzkoan nire burua errazegi erortzen aurkitu eta baztertu dut bidea saiakera bakoitzean.

Duela egun gutxi, baina, BECeko harmailetatik Bertsolari Txapelketa Nagusiaren etorkizunak mami gehiago izan ahal zezakeela iruditu zitzaidan edo aukera argitsuagoak gutxienez. Izan ere, 1980. urtean bertsolarien atzealdean Euskaltzaindiako alfonbra itsusi hura beharrean pantaila erraldoi bat izatea edo BEC bezalako eraikin batean ia 15.000 pertsona batzea sinisten zaila litzatekeen bezala, gaur egun lauso ikusten ditugun zenbait berrikuntza arruntak izan daitezke 2057an.

Demagun 2057ko abenduko igande euritsuan gure kotxe konpartitu auto-gidatuarekin Barakaldoko BEC Barria-ra iritsi garela. Jende pilaketarik itxaron gabe pasa gara gure jarlekuraino, kamerek ezagutu gaituzte atetik sartu ahala eta automatikoki ziurtatu dute sarrera aurrez ordainduta dugula. Eraikin berriko 50.000 ikusleak oholtzaren inguruan eserita gaude eta birak ematen dizkio agertokiak bere buruari astiro guztiok noiz edo noiz bertsolariak parez ikus ditzagun, beraiek mugimendua ia ez antzemateko abiaduran.

Betaurreko adimentsuak lentilla bihurtu zirenetik zaila da antzematen nork erabiltzen dituen eta nork ez, baina ikusle gehienek baliatzen dituzte Xenpelar zentroko estatistika datu-base erraldoiak dioenez. Posible dugu horrela bestelako pantaila gabe gure lentilletan bertsolarien irudia handitzea edo denbora errealean bertsoaren testua gainidatzita irakurtzea. Aplikazio berri batek bertsoaren kontaketa aintzat hartu eta oinarrizko hiru dimentsiotako birsorkuntza gainjartzeko gaitasuna ere badauka, baina audientziaren gehiengoak nahiago du bertsolariaren maskara gardenari soilik so egin.

Agertokiaren erdian mikrofonoaren babes gabe dihardute bertsolariek bakarka eta elkarri begira zokoratuago bikoteko ofiziotan. Oholtza biribilaren eremuan komunikazio eta konputazio oro galarazten dituen interferentzia eremu bat dago, isiltasun digitalaren kartzela “gogorrean” horrela diote bertsolariek beraiek kantatzen ari direla. Salbuespen bakarra, aurten lehendabizikoz finalera iritsi den Laia Ametller menorkarrarena da: honek kantatzean itzulpena entzun dezakete gainontzeko finalistek eta berak gainontzekoek kantatzean berdin. Puntu erdiagatik pasa da Laia finalera bederatzigarren gelditu den BertsoBot-Zero inteligentzia artifizialaren azken bertsioari gailenduta. Paradoxa ere bada, puntuazioak kalkulatzeko epaileek erreferentzia bezala darabilten programa berberak bere burua finaletik kanpo uztea iradokitzea.

Etxetik ikus-entzuten dute bertso-saioa euskaldun gehienek BEC Barria-n baleude bezala kasik, beraiek hautatutako ikuslearen ikuspegia partekatuta. Euskal Herritik kanpo ere erruz zabaldu da ekitaldiaren sona eta asko dira herrialde katalanetatik, Mexikotik, Sardiniatik eta bat-bateko inprobisatzaile kulturak dituzten bestelako herrietatik ikuskizuna zuzenean jarraitzen dutenak, baita estatubatuar eta txinatar new-hip-hop zale askok ere. Horretarako itzulpengintza automatiko errimatuaren azken programa baliatzen dute.

Apustu gehienetan aurreikusi legez, txapela 81 urteko Maialen Lujanbio gazteak jantzi du berriz ere, eta pozik itzuli gara etxera bertsozaleak, hurrengo eguneko hiru orduko lan-aldi estandar gogorrari aurre egiteko gogotsu. Errimak biharamun gozoa izan behar du nahitaez eta gozo errima nahi du biharamunak behar izanez.

Hitzak eta aditzak: bi galdera eta erregu-eskari bana

Hitzak eta aditzak: bi galdera eta erregu-eskari bana

Galdetuz gero, Koldo Zuazo EHUko filologia irakasle eibartarrak gaur egun erabiltzen ditugun euskarazko berba aldaera asko erdi-aroan Gasteizen (mendebaldekoak) eta Iruñean (ekialdekoak) sortutakoak direla erantzungo liguke (Euskalkiak, 2014, Elkar). Zergatik han? Bada botere (adib., apezpikutegia) eta merkatu gune zentralak zirelako: bertara biltzen zen jendea, bertan zeuden elkarrizketa interesgarrienak eta bertatik zabaltzen ziren berritasunak herri txikiagotara.

Gaur egun jendea eta elkarrizketak non zentralizatzen diren itaunduz gero gutako inork ez luke zalantza egingo: Interneten. Azkenengo bi hamarkadetan badira hainbat hitz eta aditz handik eguneroko hizkuntzan txertatu direnak, googleatu izan liteke adibide paradigmatikoena. Gure filologoek, baina, egin dute gogoeta: to google edo googlear erdal erreferenteak behar ditu lehendabizi euskaldunak ostean googleatu erabiltzeko. Lerro honetatik, berriki zabaldu da sareetan RAEk arrobar (@-tik) onartu duela gaztelaniaz, erdal bizilagunek badakite propaganda egiten. Arin proposatu dugu kalkoa:

Galdera hauek azkenengo erregura garamatzate: izango al du euskarak erdi-aroko Gasteiz edo Iruñea pareko hiribildurik Interneten? Sortuko dugu berezko hizketa freskorik?

Bada esperantzarik txikitik. Bosturteko bat joan da Twitter-herriak aditz trinkoen sukarra berpiztu zuenetik, badakizue, ‘joan da’ beharrean ‘doa’ bezala ‘me la suda’ ordez ‘dizerdit’ zioten txoro horiek. Beste hainbeste denbora, Hitzokei-ri esker milaka euskarazko hitz zoro berri sortu ditugula; azaroko bat etsenplu:

Handirako hordagorako, eskari bat UZEI terminologia-lexikografia zentroari eta Euskaltzaindiari proposamen formatuan: era ofizialean amaitzear dagoen urteak eman dituenei erantzuteko asmatu ditugun hitz eta aditzen zerrendatxo bat zabalduko balitz?