Bergarako musika eskolako akordeoilariak Nazioarteko Akordeoi egunean

Maiatzaren 6an, igandea, Bergarako musika eskolako akordeoi ikasleak Nazioarteko Akordeoi Eguneko Akordeoi Topaketan parte hartuko dute.

Goizez ospatuko da, Donostiako Blas de Otero plazan, goizeko 10:00etatik 13:00etara.

Bergarako ikasleekin batera, Andoain, Hernani, Pasaia, Deba, Tolosa, Loatzo, Lasarte-Oria, Ondarroa, Getaria, Lezo ,Elgoibar,  Lasarte, Usurbil eta Donostiako ikasleak ere izango dira, denak elkarrekin joko dutelarik.

2018/2019 IKASTURTERAKO MATRIKULAZIO EPEA ZABALIK

2018-2019 ikasturterako Bergarako Musika Eskolak matrikulazio epea zabaldu du.

Eskolaren  helburuak hauek dira:

 

  • Musika kulturaren sustapena, bere aspektu guztietan, bereziki irakaskuntzaren bitartez.

 

  • Bergarako musika taldeen harrobi izatea (Bergarako orfeoia, aritzeta abesbatza, udal musika banda, udal txistulari banda, bergarako orkestra sinfonikoa etb.)

 

 

Bergarako musika eskolak jorratzen dituen esparruak hauek dira: musika sinfonikoa, musika herrikoia eta gaur egungo musika (rock, pop…).

 

Musika ezenikoan lan handia egin du azkenengo urteetan, baita beste herri batzuekin ere elkarlana ….eta 2017-2018 ikasturtean ohiko klaseez gain, hainbat lan eta ekitalditan parte hartu du:

 

Alizia Herrialde Miresgarrian musikala, kontzertu didaktikoak, Erlauntzaren sekretua ipuin musikatua, topaketak, elkartrukeak, kontzertuak, herriko kaleak animatu (gazte bandarekin, big band-arekin trikitilariekin, txisturariekin, dantzariekin),  antzerki eta dantza tailerrak…….

 

 

2018-2019 ikasturteari begira ondorengo ikasketak eskainiko ditu:

 

  • Suzuki Metodoa ( 3 urtetik aurrera)

 

  • Musika eta Mugimendu tailerra (5 urtetik aurrera)

 

  • Euskal Dantzak ( 6 urtetik aurrera)

 

  • Hizkuntza Musikala (7 urtetik aurrera- helduentzat ere)

 

  • Musikoterapia- Musika hezkuntza berezia

 

  • Ahotsa: kantu bakarlaria, abesbatzak (5 urtetik aurrera)

 

  • Istrumentu sinfonikoak: bibolina, biola, biolontxeloa, oboe, flauta, klarinetea, fagot, tronpeta, tronpa, tronboia, bonbardino, tuba, saxofoia, perkusioa

 

  • Istrumentu polifonikoak: piano, akordeoia, kitarra, organoa

 

  • Istrumentu herrikoiak: trikitia,  panderoa, txistua, alboka, dultzaina eta txalaparta.

 

  • Istrumentu modernoak: kitarra elektrikoa, baxu elektrikoa eta bateria

 

 

Bergarako musika eskolak ikasle guztiei taldeetan parte hartzeko aukera ematen die. Horretarako honako talde hauek eskaintzen ditu:

 

  • Orkestra sinfonikoa
  • Gazte Banda
  • Big Band
  • Konboak
  • Abesbatzak
  • Akordeoi taldea
  • Gitarra taldea
  • Trikiti taldea
  • Txistu taldea
  • Dantza taldea

 

Talde hauen helburu nagusia klaseetan ikasitakoa praktikan jartzea, beste ikasle batzuekin batera musika egitea, disfrutatzea  eta kaleratzea da.

 

Matrikulatzeko epea: maiatzaren 2tik ekainaren 15era.

Idazkaritzako ordutegia: 15:30etatik 19:30era

(943765780

idazkaritza@bme.e.telefonica.net

www.bergarakomusikaeskola.com

 

 

 

 

ATE IREKIAK

Maiatzaren 5ean ate irekiak ospatuko ditugu, eguerdiko 11:30etatik 13:30etara.

Eskolako zein herriko haur, gazte nahiz heldu eta familientzat dago zuzenduta, bertan eskaintzen duguna ezagutu, istrumentuak probatu, taldean jo….goiz polit bat, giro paregabean  pasatzeko aukera!

Honez gain, 4 eta 5 urteko haurrentzat tailerra eskainiko eguerdiko 12:00etatik 13:00etara

Animatu eta zatoz ezagutu eta musikaz gozatzera!

Elgeta, 81 urte geroago

Eskerrik asko azken bi aste hauetan duela 81 urte Elgetan gertatutakoa gogoratzeko Elgetako udalak eta Intxorta 1937 kultur elkarteak antolatu dugun jardunaldietan parte hartu duzuen guztioi. Bereziki, domekan, Intxortako Atean bildu zineten senidei eta herritarrei, Elgeta-Kanpazar frontean hil ziztuzten erresistenteei omentzeko.

Baskale taldeko Klaus Armbruster-ek ateratako argazkiak ikusteko, galeria Flickr-en:

Elgeta Memoria 2018

Mauro Saraviak ateratako argazkiak ikusteko, egin click eta 34 argazkiko galeriara eramango dizue:

Alberto Encinasek ateratako argazkiak ikusteko, egin click eta 17 argazkiko galeriara eramango dizue:

Elgeta, 81 urte geroago sarrera lehendabizi Intxorta 1937 Kultur Elkartea-ean publikatu da.

Lehen udal hauteskunde demokratikoen 87 urte urtemuga: errepresaliatuak gogoan

Genozidio Frankistaren biktima zuzenak izan ziren Kolpe Faxistaren kontrako erresistentzian parte hartu zuten 1931ko apirileko hauteskundeetan hautatutako Arrasateko zinegotziak.

Jesus Uranga Urrutia. Sozialista. UGTko militantea. Akusazio faltsuetan oinarritutako fartsa epaiketa baten ondoren fusilatu zuten.

Bernardo Gómez Otxoa, “Renteria”. Sozialista. UGTko militantea. Ebroko batailaren borrokan hil zuten.

Felipe Letona Mugika. Errepublikanoa. Ezker Errepublikako kidea. Heriotza zigorrera kondenatua eta konmutatua. Urteak igaro zituen kartzelan. Unión Cerrajeratik kaleratua eta herritik desterratua, Zumarragara joan behar izan zuen bizi eta lan egitera.

Eustasio Markaide Larrañaga. ANV eta Solidaridad de ObrerosVascos-eko kidea. Heriotza zigorrera kondenatua eta konmutatua. Urteak igaro zituen kartzelan. 11 urte geroago, berriz hartu zuten Unión Cerrajeran lanean.

Nicolás Uriarte Ceberio. EAJko kidea. Herriko alkatea zen altxamendu faxista gertatu zenean. Euskal Solidarioa. Gerrako elbarria. Erbestean egon zen (Baionan).

Cecilio Garro Arriola. Errepublikanoa. Udaletxeko Sereno Kaboa.Lanetik kaleratua izan zen.

Patricio Osinaga Urrutia. EAJko kidea. 5.000 pezetako isuna jarri zioten.

Intxorta 1937 kultur elkartea

bandera errepublikakoa udalean

Bandera errepublikakoa Arrasateko udaletxean

Lehen udal hauteskunde demokratikoen 87 urte urtemuga: errepresaliatuak gogoan sarrera lehendabizi Intxorta 1937 Kultur Elkartea-ean publikatu da.

Emeek Emana Lodosan

2016ko otsailan Lolari eta Angelitari elkarrizketatu genien Gurugu elkarteko kideak diren Amelia eta Benitoren laguntzari esker. Lehenek eman zuten testigantzak hunkitu ginduen, bixen amak, Amada Morentín eta Asunción Vergara, erailak eta kunetetan lurperatuak izan ziren 1936an Lodosako inguruetan. Egindako lanarekin itzultzea hitz eman genuen. Pasa den ostiralean, hilak 6, Lodosako kultur etxean Emeek Emana erakusketa inauguratu dugu, Nafarroan lehenengo aldiz izanez.

Ez dugu hitzik eman diguzuen berotasuna adierazteko. Mila esker behin eta berriz Lolari eta Angelitari, zuen ezbeharrak alde batera utziz gurekin egoteagatik, duzuen duintasuna harrigarria dalako; Josefinari eta Arantzazuri, biak erakusketaren protagonistak ere, Lodosaraino hurbiltzeagatik; Benitori eta Ameliari, berriro paregabeko anfitrioiak izan baitzarete; Pacori zuen abestiengatik; Neniqueseri, Ainhoari, Anari, Mikeleri eta bertan lagundu gaituzuenei. Harro gaude, zuen malkoek, txaloek eta eskertzeko hitzek haundi egiten dute proiektu hau. Eskerrik asko bihotz-bihotzez.

Argazki galeria:

Emeek Emana Lodosan sarrera lehendabizi Intxorta 1937 Kultur Elkartea-ean publikatu da.

58.a sketchcrawl-a Bilbon

Beste behin ere sketchrawl deialdi baten inguruan talde eder bat elkartu ginen Bilbon  urtarrilaren 27an.
Hitzorduan Museoaren bisita sartuta bazegoen ere, batzuk kalean gelditu eta arenalera hurbildu ginen.

Una vez más, nos hemos reunido para celebrar un sketchcrawl. Esta vez fue en Bilbao el sábado día 27 de enero.
Aunque en el programa constaba la visita al museo Guggenheim, algunos nos escabullimos y fuimos a la zona del Arenal.

Bertan, zapatuero bezala,  "Gure lurreko merkatua" zegoen eta baserritar eta erosleak saiatu nintzen marrazten.
Allí, como cada sábado, se celebrar el "Gure lurreko merkatua" y me empeñé en intentar dibujar a los baserritarras y compradores.

Bazkalostean gure erramintak atera eta buru belarri ibili ginen bata besteari marrazten.
En la sobre mesa afloraron nuestras herramientas y no paramos de retratarnos los unos a los otros.






OHIKO BATZAR OROKORRA

Kaixo  bazkide,

Urtarrilaren 25ean, Bergarako Irizar Jauregian, arratsaldeko 18:30an lehen deialdian eta 19:00etan bigarrenean, ondoko gai zerrenda hau azaldu eta ondo baderitzo onartuko da:

1- Lehendakariaren agurra.

2- Aurreko Jardunaldiko akta irakurri eta onartu.

3- 2017ko Lokatzako jardunak.

4- 2018ko Lokatzako jardunak. Lasterketen murrizketa.

5- Lokalaren erosketa. Kredituaren azalpena.

6- Zuzendaritza Batzorde berriaren onespena.

7- Eskari erantzunak.

Eskerrik asko.

Ion Unamuno,

LOKATZA ZEko lehendakaria