Partxiak ondo pegauta?
Ondio zuria ez badaukazu, pasau arranotik danak gastau aurretik! Azkenak gaur laga ditxugu!
Partxiak ondo pegauta?
Ondio zuria ez badaukazu, pasau arranotik danak gastau aurretik! Azkenak gaur laga ditxugu!
Are you ready?
Txosnagunia montatzeko momentua be hemen daukou!
Bi deialdi:
Gora auzolana! Danon artian ti tau!
Partxiak be prest dare!
Azkenengo urtietako ohitxuriakin jarraitxuz, aurtengo talde omendua dan Lokatzai presentzia haundixaua emateko, partxietan be bizikletia nagusi.
Biharko pintxopotian jarriko ditxugu eskuragarri. Gerturatu eta lortu zuria!
Bergarako Musika Eskolak eta Bergarako Orfeoiak aspaldi siñatutako hitzarmenaren ondorioz, hainbat ekintza egiten dituzte elkarrekin.
Bergarako Musika Eskolako haurren abesbatzakoek 13 urte betetzen dutenean bere ibilbide korala bukatzen dute Eskolan, eta abesten jarraitzeko aukera daukate Bergarako Gazte Orfeoian. Hori dela eta, azkenengo talde honek duen eskaintza eta lan egiteko modua erakusten zaie gaztetxoei, abesten jarrai dezaten.
Bergarako Orfeoi gaztea ezagutzeko helburuarekin, maiatzaren 11n, Mariaren Lagundiako elizan, arratsaldeko 20:00etan eskainiko dute kontzertua, lehen aipatutako Bergarako Musika Eskolako Haurren abesbatzak eta Bergarko Orfeoi Gazteak.
Gaur egun, Bergarako Musika eskolako Haurren abesbatzak Nagore Sanz eta Marije Ugaldek zuzentzen dute. Bergarako Orfeoi Gaztea, berriz, Aitor Garitanok zuzenztzen du.
AURTENGO BERGARAKO JAIETAN (Maiatzak 18-22) TXOKO MOREA TXOSNETAN! ERASO MATXISTARIK GABEKO JAIEN ALDE!
TXANDA BAT EGITEKO PREST?
Txanda hauen helburua, indarkeria matxistaren inguruko informazioa eta baliabideak emateko taldea osatzea da. Txosnagunean protokoloa ahalik eta gehien zabaltzeko eta erasorik gertatuz gero babesa eta laguntza eskaintzeko.
Parte hartzeko prest egongo bazina edo informazio gehiago jaso nahi bazenu, email bat bidali besterik ez daukazu: martxanterak@gmail.com (zehaztu zuen izena eta telefonoa).
Edonorentzako irekia da, taldean ere apuntatu daiteke, aukera egongo da formakuntza txiki bat jasotzeko (protokoloaren funtzionamendua, baliabideen informazioa…)
Txanden ordutegiak jende kopuruaren arabera zehaztuko dira.
Intxorta 1937 Kultur Elkartearen izenean eskerrak eman nahi dizkiegu duela 81 urte Elgetan gertatutakoa gogoratzeko Elgetako Udalak eta Intxorta 1937 Kultur Elkarteak antolatu dugun jardunaldietan parte hartu dutenei. Bereziki, apirilaren 22an Intxortako atea-n bildu ziren senideei eta herritarrei, Elgeta-Kanpanzar frontean hil zituzten erresistenteak omentzeko.
Baita Elgetako gainbehera antzezlanean parte hartu zuten boluntarioei ere: aktore profesionalei; aktore amateurrei; neska-mutikoei; Andoni Larrañagaren taldekoei; PCE-EPKri; antolakuntza eta atrezzoko lantaldeei; Intxorta, Oskarbi eta Mendi Mendia elkarteei; materiala utzi zigutenei; autoa, kanoia, ospitaleko kamilla eta denda –Euskadiko fronteen berregileak– eta sirena ekarri zituztenei; Elgetako Udalari eta Turismo teknikariari; Banak antzerki taldeko zuzendari Rafa Herceri, ausartu baitzen denbora gutxirekin erronka aurrera eramaten. Mila-mila esker.
Betiko zelai berdea eta lubakiak alde batera utziz, Elgetak kolpe militarraren ostean jasan zuen basakeria antzeztu nahi izan dugu. Gure historiako pasarte mingarri bat izan da ardatza: tropa faxisten sarrera herrian. Herritarrek jasandako bortxaketa eta erailketak edo garaiko faxisten ereserkia entzuteak tripako minak eragin dizkigu guztioi, nazka eta gorrotoak bihotzaren barrenak mugiaraziz. Gaur egun lortutako askatasuna inportantea izan arren, gure herrian faxismoari aurre egin ziotenen harrotasuna adierazten jarraitzen dugu eta ez gara geldituko egia, justizia eta erreparazioa lortu arte.
———-
Nerea Villa
Intxorta 1937 Kultur Elkartea
Elgeta
Elgeta Errekreazioa 2018 sarrera lehendabizi Intxorta 1937 Kultur Elkartea-ean publikatu da.
Kaixo PORRA GIRO zaletu guztioi. Ostiral honetan, maiatzak 4, 2018ko GIROA hasiko da Jerusalem hirian.
Jakinarazten dugu, Beragarako txirrinduzale talde batek bultzatuta eta LOKATZA Txirrindulari Eskolaren laguntzarekin hasiak garela PORRA GIRO-a antolatzen.
Azken urteetan bezala, 22 taldeetako 176 txirrindulariek osatutako tropela izango da Israeleko irteeran. 21 etapetan, Jerusalem-etik Roma-ko helmugarainoko ibilbidea osatu beharko dute, amaiera, maiatzaren 27an izango delarik.
Hasierako etapa, ez da PORRA-ko lehiaketan sartzen, beraz, lehenengo etapa puntuagarria, maiatzak 5-ekoa (larunbata) izango da.
PORRA-ko baldintzak, ohiko formatukoak izango dira:
Porrista bakoitzak, 15 txirrindulari aukeratu beharko ditu apostu bakoitzeko. “Apostu paperak”, maiatzak 5-ean (larunbata) eguerdiko 14:00-ak baino lehen entragatu beharko dira horretarako jarritako postuetan.
GIROKO DORTSALAK (Hemen klikatuz)
Aposturako informazio zehatzagoa, “apostu papera” jasotzerakoan bertan idatzita ikus ahal izango duzue.
Giroaren bukaeran puntu gehien lortzen dituenak porrako irabazlea izango da. Hala ere, lahenengo 10 sailkatuek saria izango dute.
NON jaso APOSTU PAPERAK??
BERGARA>>
Ostiralean (maiatzak 4), arratsaldez, Irala kalean mahai bat jarriko dugu edozein informazio jaso edo apostuak bete ahal izateko 19:00 eta 21:00 bitartean
Larunbatean, Irala kalean berriz ere mahaia izango da apostuak bete ahal izateko eguerdiko 11.00 eta 14:00-ak arten.
Porrako sailkapenak eta gora beherak, www.lokatza.com -en jarraitu ahal izango duzue.
Astean zehar informazio geheiago ematen jarraituko dugu. ANIMO ta parte hartu!!
Laister arte
PORRA GIRO-ko ANTOLATZAILE TALDEA