MUSIKA ESKOLAKO IKASLEEN EMANALDIA ANTZUOLAN

Datorren astelehenean ekainaren 11an, arratsaldeko 19:00etan Antzuolako Parrokian izango da Musika eskolako ikasleen emanaldia.

Kontzertua Antzuoloako Torresoroan izan behar zen, baina uholdeeen eraginez, ezinezkoa da bertan egitea. Horregatik Antzuolako parrokian izango da. Hileta izango balitz kontzertua 20:00etara atzeratuko da.

Abesbatza, gitarrak, pianoak, bibolinak, txeloa, flautak, klarineteak, saxofoiak, perkusioa, trikitiak….

Dantza eta musika ikuskizuna

Bergarako Musika Eskolak antolatu eta udalaren laguntzaz, Ekainaren 8an, ostirala, gaueko 22:00etan eskolako dantza ikasleek eta ikasle, irakasle eta gurasoz osaturiko musikari taldeak Dantza eta Musika ikuskizuna eskainiko du Espoloian (euria eginez gero, seminarixoa aretoan).

Guztira 60 dantzari eta 20 musikari oholtza gainera igo eta gozatzeko aukera izango dugu: euskal dantza tradizionaletik, sormena landuz, koreografia desberdinak eskainiko digute.

Azpisare: Ordenagailua Gidoilari

Azpisare: Ordenagailua Gidoilari

Ariketa proposatu nahi dizuet: egin dezake zure ordenagailuak film baterako gidoia datuetatik soilik ikasitakoarekin?

Esperimenturako beharrezkoak dituzu:

  • Ordenagailua (prozesagailu grafikoa – GPUa- badauka hobe).
  • Euskarazko azpitituluen film datu-basea (dozenaka pelikula).
  • Sare-neuronalak sortzeko programa (adib., Torch-RNNPoetRNN).

Lehendabizi ziurtatu ordenagailu egokia aukeratzeaz. Gidoilaritza ikasteak esfortzu handia eskatzen du, eta gidoilari onenak irakurri eta emulatzeko lana arintzeko hobe buru bat baino gehiago erabiltzea. Programa batzuek berezkoa dute OpenCL edo CUDA bezalako programazio hizkuntzez baliatuta ikasketa karga GPU core askotan banatzeko aukera eta, horrela, ikasketa prozesua labur daiteke. Baina horrelakorik ez baduzu ere, berdin saiatu zintezke, nik ez dut GPU-rik erabili.

Zortekoak gu, Azpitituluak.com webguneak duela hamar urtetik sarean dauka komunitatean euskaratutako pelikula azpidatzi sorta interesgarria. Eskertzekoa da oso Azpitituluak.com-ekin @Luistxo-k eta komunitateak egindako inurri lana euskaraz azpititulatutako ikus-entzunezkoez disfruta dezagun. Ariketarako 30 pelikula aukeratu ditugu, Zibergara sareko hiru kideren artean hautatutako zientzia-fikzio eta fantasia filmak guztiak.

Behin ordenagailua eta datu-basea prest, sare-neuronala prestatu behar. Nik Torch-RNN liburutegia frogatu dut, Twitter, Facebook eta Google-eko ingenieriek sortutakoa. Hemen emaitzaren adibide bat “Zibegara” hitza emanda:

Zibergaraziko dizut abian, maitea.

Badakite hori gurekin, ere.

Bai.

Berak beste moduan, nire ama egin behar duzu?

Garaule bat da.

Eta harremana izan ez den beldur hortza behar dira.

Bai igarri duzue, sare-neuronalak sortutako azpitituluek ez dute koherentzia handirik. Baina, edonola, harritzekoa da datu sorta erlatiboki labur (azpititulu hauek 1.1MB-eko testu fitxategia osatzen dute eta hau “gutxi” omen da) neurria, hau da, azpitituluen egitura erreproduzitzeko gai izan den. Hitzak asmatzeko gaitasuna ere azpimarratzekoa, batzuk zentzu handiagoa izan dezakete (adib., “Zibergaraziko” “dizut”-ekin batera) eta beste batzuk txikiagoa (Adib., “Garaule”, agian: “Gar*” + “Paul” – “Her” eta “Dune” filmetan errepikatzen den pertsonaia). Kointzidentzia izan daiteke, baina, “Badakite” eta “Bai” hitzak ere baieztapenezkoak eta jarraian izateak ere izan dezakete loturarik. Poesiatik gertu dago, edonola, guztia (adib., “beldur hortza”), eta genero horretarako ideiak edo irudiak lortzeko helburua izan daiteke teknologia honen heldutasunarekin aplikazio aproposena (gogoratu erabilitako Torch programa duela bizpahiru urteko garapena dela).

Amaitzeko, polita da ikustea nola ikasten duen sareak belaunaldiz belaunaldi, hemen azpian jenerazio desberdinetako laginak.

Bost minutuko ikasketarekin botatako kopla:

A deonen beharra…

Öhiltzari matean, eta egin…

eta prantsegi zara.

Eta 25 minutuko ikasketarekin botatakoa:

-Zei zer den oirekin orduan,

Mundua dago zerbait zen gainezidan.

Baina ez zituten mutilak.

Bukatzeko, “Etzi” hitza emanda Azpisarek botatako elkarrizketa labur bezain profetikoarekin uzten zaituztet (50 belaunaldiko 120 minutuko ikasketa prozesua amaituta):

Etziko beharko lukeen.

Gure bidea da.

Zer sentitzen dut.

Eman horiek izan dezake?

Zure kontuak dira.

Eaj-k herrian agertu diren pintadak salatzen ditu

Ekingo diogun garai berri hontan, Bergarako EAJk bart gaueko ekintzak gure gizartean lekurik ez dutela adierazi nahi du, denbora gutxian bigarren aldia. Bergaratar guztiak gonbidatu nahi ditugu gure seme alabei utzi nahi diegun herriaz, hausnartu dezaten, gertaera hau errepika ez dadin.

33224512_1998525983745357_7284472973073842176_n33384193_1998525970412025_666201401008848896_n

UDABERRIKO JAI-KONTZERTUA, ekainaren 2an

Ekainaren 2an, UDABERRIKO JAI- KONTZERTUA ospatuko dugu.

 

Arratsaldeko 19:00etan, Bergarako udal pilotalekuan kontzertua eskainiko dute eskolako talde ezberdinek: suzuki taldea, Trikitilari, txistulari eta dantzariak, gazte bandak, akordeoi taldeak, abesbatzak,orkestrak….

Kontzertu ondoren, Guraso, ikasle eta irakasleok elkarrekin afalduko dugu Seminarixoko karpan.

Afal ostean, II.Musika taldeen lehiaketa egingo dugu Seminario karpan bertan. Lehiaketa honen inguruko informazio gehiago izateko idazkaritza deitu ahal dezakezu (943765780)

 

Guztiok gonbidatuta zaudete parte hartzera!

 

 

Euskal presoen zerrenda 1936-1955 Puerto de Santa Maria penalean

Euskal presoen zerrenda 1936-1955 Puerto de Santa Maria penalean. Excela deskargatzeko Arrasate, Bergara, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako zerrendak, click egin: Euskal Presoak Puerto Santa María. PDFa deskargatzeko, Nafarroako zerrenda, click egin: Nafarroako Presoak Puerto Santa María

Beste 26 preso euskaldunak biziarteko espetxe zigorrera kondenatuak:

Máximo Lasagabaster Belategui, Aretxabaletako bizilaguna
Silvio García Rebolleda, Bergarako bizilaguna
Alejandro Rodriguez Pérez, Arrasateko bizilaguna
José Luis Escubi Ellacuria, Negros Occidental, Filipinas, Bilboko bizilaguna
Fernando Sagasti Bengoa, Reconquista, Argentina, Mundakako bizilaguna
Romano Echaburu Aranburu, Roma, Eibarko bizilaguna
Juan Zozaya Elizalde, Nevada, EEUU, Iruneko bizilaguna
Juan Zabalgoitia Alejandre, México, Artziniegako bizilaguna
Marcos Corquera Vitoria, México, Durangoko bizilaguna
Miguel Sobrino Lezama, Toulouse, Francia, Bilboko bizilaguna
Vicente Diéguez Ortiz, Panamá, Sopuertako bizilaguna
Juan Zuazabal Pinedo, Baiona, Iparralde, Bilboko bizilaguna
José Arribas Pérez, Baiona, Iparralde, Donostiko bizilaguna
Pedro Plazaola Lazpiur, Miranda de Ebro, Legorretako bizilaguna
Baltasar Barahona Alonso, Gallorigo, Logroño, Urduñako bizilaguna
Enrique Macarrón Fraile, Valdecillas, Valladolid, Bilboko bizilaguna
Agustín Alonso Vega, Tudela del Duero, Valladolid, Leioako bizilaguna
Francisco Crespo Galán, Logroño, Leioako bizilaguna
Clementino Frutos Rodríguez, Segovia, Abanto Zierbenako bizilaguna
Benito Fernández Zorrilla, Losa, Burgos, Bilboko bizilaguna
Lázaro Fernández Zorrilla, Losa, Burgos, Bilboko bizilaguna
Rafael Ramos Muñoz, Toboso, Toledo, Bilboko bizilaguna
Francisco Rodriguez del Olmo, Burgos, Tolosako bizilaguna
Eloy Quintana Ortega, Quintanilla, Burgos, Donostiko bizilaguna
Antonio Rojo Santos, Palencia, Deustoko bizilaguna
Agustin Lorza Salazar, Ortuellako bizilaguna

https://batallonrosaluxemburgo.wordpress.com/2018/05/01/51-la-prision-del-puerto-de-santa-maria-cadiz-colaboracion-de-blanca-guerrero-ocejo-nieta-de-ocejo-galardi-florencio/

https://www.naiz.eus/eu/iritzia/cartas/euskal-presoen-dispertsioa-ez-da-gaurkoa”

Kontaktatzeko, Archivo Histórico Provincial de Cádiz:
C/ Cristobal Colón, 12
11005 Cádiz
Teléfono: 956.203.351
Fax: 956.203.363
emaila: informacion.ahp.ca.ccul@juntadeandalucia.es
Facebook Archivo Histórico Provincial de Cádiz

Euskal presoen zerrenda 1936-1955 Puerto de Santa Maria penalean sarrera lehendabizi Intxorta 1937 Kultur Elkartea-ean publikatu da.