Bittor Kapanagaren kontuak eta kantuak ezagutzeko bisita gidatua

Uztailaren 14an, zapatua, Kapanagazaleak eta Otxandioko Udalak antolatuta, bisita gidatu bat egongo da, 11:00etatik hasita.

Bisitan Bittorren bizitzaren alderdi asko aipatuko dira: euskeraren jatorriaren arloan egindako proposamenak, gure hizkuntza barrutik hobeto ezagutzeko, euskera batua zelan bultzatu zuen,  mundu ikuskerari egin zizkion ekarpenak, adibidez, Euskal Herrian ditugun hiru zuhaitz magikoak, herria suspertzeko bultzatu zituen ekimenak, euskal kulturan zelan hartu zuen parte, euskal kantagintzari egindako ekarpena, etab.

Informazioa eta izena emateko: mikoletaelkartea@gmail.com edo 663 901 248an

Datorren larunbatean, uztailak 7, bisita gidatu alternatiboa

Bisita gidatu berezia egingo da datorren larunbatean, gazteleraz. Aztarnategia ezagutu nahi duen Euskal Herritik kanpoko hiru edo lau pertsona garrantzitsu etorriko dira. Ondoren bazkaria eta solasaldia. Oraindik bada lekua. Esan bazkaltzera geratuko zaren ala ez. Hitzordua, 11:00, aztarnategiko aparkalekuan. Beraz, pentsatzen baduzu, eman izena helbide honetan: irunaveleiaargitu@gmail.com

PORRA TOUR 2018

Kaixo PORRA TOUR zaletu guztioi. Larunbat honetan, uztailak 7, 2018ko TOURRA hasiko da frantziako Noirmoutier-en-l’Île hirian.

Jakinarazten dugu, urteroko legez, LOKATZA Txirrindulari Eskolakook hasiak garela PORRA TOUR-a antolatzen.

Azken urteetan bezala, 22 taldeetako 176 txirrindulariek osatutako tropela izango da Noirmoutier-en-l’Île-ko irteeran. 21 etapetan, Paris-eko helmugarainoko ibilbidea osatu beharko dute, amaiera, uztailaren 29an izango delarik.

Hasierako etapa, ez da PORRA-ko lehiaketan sartzen, beraz, lehenengo etapa puntuagarria, uztailak 8-ekoa (igandea) izango da. Taldekako erlojuaren kontrako frogak ere ez du punturik emango porran.

PORRA-ko baldintzak, hurrengoak izango dira:

Porrista bakoitzak, 15 txirrindulari aukeratu beharko ditu apostu bakoitzeko. “Apostu paperak”, uztailak 3-ean (igandea) eguerdiko 15:00-ak baino lehen entragatu beharko dira horretarako jarritako postuan.

TOURREKO DORTSALAK (Hemen klikatuz)

Aposturako informazio zehatzagoa, “apostu papera” jasotzerakoan bertan idatzita ikus ahal izango duzue.

Tourren bukaeran puntu gehien lortzen dituenak porraren irabazle izango da. Hala ere, lehenengo 10 sailkatuek saria izango dute.

NON jaso APOSTU PAPERAK??

ANTZUOLA>>

– Larunbata 7: 19:00-21:15 kalebarrenen
– Igandea 8: 10:00-14:30 Koxkor Okindegian

BERGARA>>

-Larunbata 7: 18:00-20:00 Irala kalean
-Igandea 8: 12:00-15:00 Irala kalean

Bergarako Irala kalean mahai bat jarriko dugu edozein informazio jaso edo apostuak bete ahal izateko.

Porrako sailkapenak eta gora beherak, www.lokatza.com -en jarraitu ahal izango duzue.

Astean zehar informazio geheiago ematen jarraituko dugu. ANIMO ta parte hartu!!

Laister arte

LOKATZA PORRA TOUR-eko ANTOLATZAILE TALDEA

 

Detect language » Hungarian

&nbsp

Badator Porra Tour 2018

Tourra eta Porra astebukaera honetan hasiko da. Hauek dira papeletak egiteko leku eta orduak:

Antzuolan:
– Larunbata 7: 19:00-21:15 kalebarrenen
– Igandea 8: 10:00-14:30 Koxkor Okindegian

Bergaran:
-Larunbata 7: 18:00-20:00 Irala kalean
-Igandea 8: 12:00-15:00 Irala kalean

Esperientzia….

Unibertsitatea. Unibertsitatea ez da hasten ikasturtearekin batera, txikitatik presionatzen gaituzte ea zer ikasi nahi dugun, zer komeni zaigun, zerk duen irteera hobea zerk baino...
Gure etorkizuna gazte gaztetatik erabakitzeko eskatzen digute eta ez badakizu zer ikasi nahi duzun galduta zaude bizitzan.

Behin erabakita zein alorretan gustatuko litzaizukeen lan egitea, beste traba bat jartzen dizute, selektibitateko nota. Nota baten arabera zure etorkizuna jokatzen da, zuk gustuko duzun gradua ikasi edo ez.

Hori guztia lortzea ez da nahikoa, gehiago exijitzen dizute. Askotan gustuko duzuna ikastera beste herri batera joatea, etxetik kanpo, lagunengandik aparte, beste ikastetxe batean. Zerotik hastea da berriz ere. Lagun berriak egin, independientea izaten ikasi, eta gainera karrera ateratzea. Hasieran oso gogorra den arren ohitzen zara, baina kontuz, beti egongo da hor zuri esateko ez duzula zerbait ondo egiten. Ez zarela lagunekin nahikoa ateratzen egun guztia ikasten zaudelako edo gehiegi ateratzen zarela eta horrela ez duzula karrera aterako.

Presio hau guztiaz gain, norberak bere buruari ezartzen dion presioa kontuan hartzekoa da, hau egiten badut zera naizela pentsatuko dute, bestea egiten badut beste zer bait.

Baina nik, aurten, presioaren zati bat alde batera lagatzen ikasi dut, bizitzaz gozatzen! Inguruan ditudan pertsonekin momentuak konpartitzen. Betiko lagunak alde batera utzi gabe, lagun berriak egin ditut, asko betirako izango direnak eta beste asko bidean geldituko direnak, baina inguruko guztiei eskerrak, orain naizenaren parte bat zaretelako. Esperientziak, oroimenak, momentuak, elkarrizketak... sprtu nautelako naizen bezalakoa.

Mila esker.

SOLSTIZIO GAUA

Urtero bezela hemen daukou SOLSTIZIO GAUA be. Ipuina, kantuak eta dantzak be eukiko ditxugu aurten. Gerturatu plazara urteko kontu txarrak sutan erre eta udiai ongietorrixa itxera!

 

Bergarako artistak Baionan

Datorren larunbatean, ekainaren 16an, Baionako Galerie des Corsaires-en, elkartekideen lanen erakusketa zabaltzeko ekitaldia egingo dugu 18:00etan. Gonbidatuta zaudete!


El próximo sábado, 16 de junio, en La Galerie des Corsaires de Baiona, inauguraremos la exposición de obras de nuestros socios/as a las 18:00h. ¡Estáis invitados/as!


Galerie des Corsaires
16 rue Pontrique 64100 BAYONNE


Web:
https://galeriedescorsaires.blog4ever.com/