Euskaraldiak badu lokala!

WhatsApp Image 2018-09-18 at 10.22.38

Ezagunak egiten zaizkizu bi panpin hauek? San Martin jaietan helduen zein haurren danborradan ikusteko aukera izan genuen. Baina… zeintzuk ote ziren askok galdetuko zenioten zuen buruari. Zalantzak argitzeko, Euskaraldiko maskotak direla esan beharrean gaude, Ahobizi eta Belarriprest hain zuzen ere.

Argazkian ikusi daitekeen bezala, herritarrei informazio-saioak  eta aholkularitza eskaintzeko lokal bat alokatu da Barrekaleko 10. zenbakian. Irailaren 20an irekiko da Euskaraldian izena emateko epea eta hori aintzaki hartuta, egun horretan bertan zabalduko da lokala arratsaldeko 19:30ean.

Ekitaldi batekin emango zaio irekiera eta bertan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.

WhatsApp Image 2018-09-18 at 10.22.38

HAUS OF BEATS 129

HAUS OF BEATS #129 Aste hontako aurrerapenetan / This weeks promos…Catching Files, Amduscias, Irakli & Zesknel, Craig Bratley, Fred P & SMBD, FRAK, RAAM eta SCB……eta askoz gehiago / …and many more. Tracklist: Catching Files – New Gods feat. Jay Prince & Oscar Jerome (Indigo Soul) out 19 sep Amduscias – That Nonsense Beat (Space […]

Bueltan da Auzoko

AUZOKO (1)

Aurtengo ikasturtean ere bueltan da Auzoko. Euskaratik hurrun bizi diren herritarra, euskarara hurbiltzeko egitasmoa da honako hau. Jende berria ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen digu ekimen honek gainera.

Oraingo honetan berrikuntzekin dator, izan ere, asteroko taldekako dinamikez gain,  ikasturtean zehar hilabeteko iraupena izango duten hiru ikastaro antolatuko dira eta. Aurrerago emango dugu ikastaro hauei buruzko informazioa gehiago.

Animatu eta ez galdu aukera euskara ikasi edota gainerakoei irakatsiz lagunarte ederraz gozatzeko!

AUZOKO (1)

 

Emilio Illarregui arkeologoa hil da

Gaur jakin dugu berri tristea. Joan den astean hil zen Emilio Illarregui Gómez arkeologoa, bihotzekoak emanda. Segoviako IE Unibertsitateko irakaslea zen eta Tiermes-Termancia (Soria) aztarnategi erromatarreko zuzendaria. Hemen gizon honen bizitza eta lanei buruzko xehetasun batzuk.

Iruña-Veleiako auzian aurpegia eman duen arkeologo bakarrenetarikoa izan da. Txostena idatzi zuen Lurmenen metodologia eta jarduera defendatuz. Piezak benetakoak direla pentsatzen zuen. Joan den abenduan hitzaldia eman zuen Gasteizen, Qué nos cuentan las monedas romanas y celtíberas en Euskalerria tituluaz.

Agur eta ohore Emilio!

**

Ama Atan bi komentario hauek argitaratu dira Illarreguiz:

Idoia Filloy:

Eliseo me ha hecho llegar estas sentidas palabras para publicarlas en Ama Ata. Me uno a ellas de corazón

Anonadado aún por la repentina perdida de mi buen amigo Emilio, no puedo dejar de tener un cálido recuerdo para la persona, más allá de los más que merecidos homenajes académicos, que sin duda se organizarán en su memoria. Emilio era, para mi, un hombre de otra época, un erudito de mil saberes, un sabio amable y generoso, un magnífico anfitrión y, sobre todo, una buena persona.

Hasta siempre, hermano.

Eliseo

Avatar

Un gran hombre, sabio, inteligente, honesto, trabajador, comprometido, valiente y, sobre todo, una buena persona. De los que están ahí en los malos momentos. Un abrazo muy fuerte Emilio, allá donde estés.

HAUS OF BEATS 127

HAUS OF BEATS #127 Aste hontako aurrerapenetan / This weeks promos: Om Unit, Rhode & Brown, Roska, Dj Dounselling, Fake Blood, Coco Bryce eta Mavlin ….eta gehiago / and many more… Tracklist: Om Unit – Tahatan (O$VMV$M Redux) (Cosmic Bridge Records) out 7 sep Rhode & Brown – Moon Bells (Slam City Jams) out 7 […]

BERGARAKO MUSIKA ESKOLA SAN MARTIN JAIXETAN !!!

Bergarako Musika Eskolak gogor hasi du ikasturtea.

 

Ostiralean, irailaren 14ean, seminarixo aretoan , Bergarako Udalak babestuta, bikote nagusien dantza txapelketaren  ardura izango du Eskolak.

 

San Martinetan, ohi den bezala, danborradan ikusiko gaituzue. Irailaren 15ean, Helduen danborradan, konpañia japoniarrean izango gara perkusioarekin, Aitor Aranbururen gidaritzapean , eta Dantzariekin, June Nogueirasen zuzendaritzarekin.

 

Domekan berriz, Eskolako Gazte Banda jarriko du musika Haurren danborradan.

Eta hau irailaren hasiera besterik ez da, honek jarraipena izango du……

 

BIKOTE NAGUSIENTZAKO 33.DANTZA TXAPELKETA, “Moises Azpiazuren oroimenez”

Bergarako Musika Eskolak, Bergarako Udalaren laguntzaz, bikote nagusientzako 33. Dantza txapelketa antolatuko du herriko San Martin de Agirre jaien egitarauaren barruan, 2018ko irailaren 14an, arratsaldeko 19:30etan.

-16 urtetik gorako bikote guztiek izena eman ahal izan dute txapelketan; irailaren 7an bukatu zen epea eta guztira 11 bikotek eman dute izena

-E.D.B.k (Euskal Dantzari Biltzarrak) izendatutako hiru kidek osatuko dute epaimahaia: Gabriel Alonso, Arantxa Garin eta Antton Mendizabalek hain zuzen ere.

-Txapelketa iluntzeko 19:30ean hasiko da Bergarako Seminarixoa aretoan.

  • Bikoteek FANDANGOA Bergarako Txistulari bandaren laguntzaz eta ARIN-ARINA trikitilarien laguntzaz dantzatuko dituzte.

Aurten berrikuntza batzuk sartu ditu dantzarien biltzarrak:

BI FROGA BETIKO DANTZA SAIOAN…

Txapelketa egitura berrian bi froga txertatuko dira egun ezagutzen dugun bikoteen saioan.

Froga bakoitza bi pausotakoa izango da, eta, aurkezpenean bezala, bata bestearen atzetik dantzatuko dute bikoteek, pauso bateko tartea utzirik, epaileek puntuak jar ditzaten.

Lehenengo frogan “besoen erabilera”ri erreparatuko zaio eta fandangoaren doinuz egingo da: Garai batean besoak oso gora eramateko joera gailendu bazen ere, jakin badakigu besoek lehen (plazan eta erakusketa ezberdinetan ere) beste naturaltasuna eta funtzionaltasuna zutela. Txapelketetan eta dantza taldeetan, aldiz, joera hauek baztertzen joan dira eta oso goian eramateko joera zabaldu da, adierazgarritasuna eta bizitasuna galduz. Besoen erabilera freskoago haiek edota asma litezkeen modu berri eta malguagotarantz jo nahi genuke.

Bigarren froga “espazio txikian” dantzatzekoa izango da eta hau arin-arinez dantzatuko da: Eremu txiki batean dantzatzea”: Sarri entzun izan dugun: “lehen saiatzen ginen ahalik eta leku txikienean dantzatzea”. Egia da azken aldian dantza soltea oso fisikoa, intentsitate handikoa eta espazio zabalekoa bihurtu dela, eta, agian, zokoratu direla zertxobait espazio txikiko pausu eta trebeziak: pikeak, gurutzatzeak…. Espazio labur batean dantzatzeak, gertutasunak, jarrera ezberdinak eskatzen dizkio dantzariari, eta hauen artean konplizitatea garatzen da.

Froga hauek sartzerakoan, logikoa da, bikoteen betiko dantza-saioaren iraupena murriztea; modu honetan, fandangoa eta arin-arina buelta erdira pasatuko dira.

 

ZOZKETA

  1. Elaia Elorza – German Aranburu                   AZPEITIA
  2. Idoia Narbaiza – Irati Olaizola                       LEGAZPI
  3. Maite Beobide – Mikel Subinas                    AZPEITIA
  4. Maider Aginaga – Iker Belintxon                  LEZO
  5. Laura Bastida – Ekain Uzkudun                     AZPEITIA
  6. Sara Chaves – Gorka Etxeandia                     GASTEIZ
  7. Maider Arrieta – Jon Ander Iriondo AZPEITIA
  8. Saioa Galarraga – Julen Murgiondo             BERGARA
  9. Idoia Besada – Xabier Artola              PASAIA-IRUR
  10. Leire Eizmendi – Gorka Kerejeta                   ERREZIL-AZPEITIA

Sariak:

Ondorengo sariak emango dira:

  1. Udalak emandako garaikurra, txapela, zapia eta 200 €.
  2. Garaikurra eta 180 €.
  3. Garaikurra eta 170 €.

Dantzatu duten beste bikote guztiek 125€ko dieta jasoko dute.