Martxan da Oxirondoko ludoteka!

IMG_6698

Duela hiru aste ekin genion ikasturte berriari eta orain arteko giroa ederra izan da! Lehenengo asteko ate irekien ostean, erabiltzaile berri eta ez hain berriek aisialdi hezitzaileaz gozatzeko aukera izan dute bi astetan zehar. Eskulanak, musika jolasak, dantza, mozorroak… ugariak izan dira elkarrekin egin ditugun ekintzak.

Datorren astean urriari ongi-etorria egingo diogu eta ekintzaz beteriko programaketa prestatu dugu. Anima zaitezte eta etorri ludotekara!

IMG_6697 IMG_6698 IMG_6686 IMG_6766 IMG_6792 IMG_6591 IMG_6618 IMG_6643

Euskaraldiaren jolaslekua

JOlas leku kartela euskaraldia

Ostiral honetan irailak 28, Euskaraldiaren jolaslekua izango da Irala kalean arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Bertan haur eta gurasoentzat jolasak egiteaz gain mural bat ere margotuko da. Belarriprest eta Ahobizi maskotak ere bertan ibiliko dira euskaraldia gertuagotik ezagutzeko aukera izateko.

Animatu eta gerturatu ostiralean!

JOlas leku kartela euskaraldia

EUSKAL DANTZAK: ESKAINTZA BERRIA GOIZEZ

Bergarako Musika eskolan gazte eta helduentzako euskal dantzak goizez ere eskainiko ditugu:

Ostegun goizetan, 9:30etatik 11:00etara.

Ikasturteko iraupena izango dug: Urriaren 11tik ekainera bitartean  eta irakaslea Eneko Galdos izango da.

Informazioa eta izen ematea: Bergarako Musika eskolan, 943765780 telefonora deituz edo idazkaritza@bme.e.telefonica.net era idatziz.

 

Txapliguko ate irekiak

índice

Urriko lehen bi asteburuetan ate irekiak izango dira Txapligun. Asteburuetako aisialdi eskaintza da honako hau eta 8-12 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduta dago. Larunbat eta igande arratsaldetan 17:00etatik 20:00ak arte egoten da zabalik eta gaztetxoek proposatutako ekintza ugari egiten dira bertan.

Ate irekiak urrian hasiko diren arren, bihartik aurrera eman daiteke izena Jardunen.

Jarduneko bazkideen urteko kuota 65 eurokoa izango da eta gainontzekoena 80 eurokoa.

Animatu ekimena gertuagotik ezagutu eta izena ematera!

índice

Helduen antzerki eskola

Helduentzat antzerkia (1)-001

Aurten ere martxan da helduen antzerki eskola. Astelehenetan izango dira saioak 20:15etatik 21:45ak arte.

Jarduneko bazkideek 17euro ordaindu beharko dituzte eta gainerakoek 20 euro.

Animatu irudimena eta gorputz adierazpena landuz giro ezin hobeaz gozatzera!

Helduentzat antzerkia (1)-001