“Euskalaria, arriskuan dagoen hegaztia”

Gaurko Berrian iritzi-artikulu hau dator
 
2018ko urriak 11
 

Aurten Jaurlaritzak argitaratu duen Euskararen Historia liburuko lehen atala Joseba Lakarra euskaltzainak idatzi du eta Euskararen historiaurrea du izenburu. Hasieran, euskararen balizko senideez dauden teoriak aztertzen ditu eta banan-banan kritikatzen bide horretan proposamenak egin dituzten ikerle gehientsuak. Hona hemen pasarte batzuk:

Federiko Krutwig euskaltzain ohiaz, Garaldea (1978) liburuan guantxea euskararekin lotu zuena: «Zaila da Europan 70eko amaieran horren pareko hizkuntzalaritza parodia funtsik gabekorik aurkitzea, marxismoaz, zibernetikaz edo gainerakoez erantsi eta liburuaren kapitulu osoak hartzen dituzten xelebrekeriak alde batera utzirik».

Roslyn Frank Iowako unibertsitateko irakasleaz, euskal gaiez hainbat lan idatzirikoa: «Nire ustez, Krutwigen langa eta gailurrak berdindu ez arren baina aitortzen dut Mitxelenak justu kontrakoa zeritzola […]. Ez dirudi egilearen azken 40 urteotako ekoizpenak bertoko friki taldetxoren batentzako opariez landa ezer hoberik duenik».

Vahan Sarkisian hizkuntzalari armeniarraz, 2009an zendua : «Interes historiografiko hutsera ere ez da iristen Sarkisian euskaltzain ohorezkoaren euskara eta armenieraren arteko ahaidetasun-hipotesia».

Michel Morvan, Bordeleko Unibertsitateko hizkuntzalariaz, euskara eta hizkuntza uralo-altaikoen artean kidetasunak ikusten dituena: «Labur esateko, originalik (hitz honen adierarik orokorrenean) asko eta onik gutxi du Morvanen uztak modernitatearen, Interneten eta frikien garaian usuegi gertatu bezala».

Eduardo Blasco Ferrer hizkuntzalari katalanak lan ugari argitaratu zuen euskara-paleosardiniera senitasunaren hipotesia jorratuz. Hainbat euskal erro aurkitzen du islako toponimian: ala, haran, ardi, baso, berri, bide, ertz, *goni, gorri... Lakarrak esaten du euskararekin ez dutela inolako zerikusirik eta antzak homofoniaren fruitu direla. Zera idatzi zuen 2013an: «Desgraciadamente para Eduardo Blasco, nada similar existe entre Paleovasco y Paleosardo y resulta imprescindible seguir llamando «casualidad» y «homofonía» a lo que tras una mínima revisión no alcanza los estándares diacrónicos menos severos».

Zenbaitek badakienez, Euskararen aztarnak Sardinian liburua argitaratu nuen iaz; urtetako lana. Bertan, Blascoren ikerketak oinarri hartuta, zenbait alor aztertu ondoren, toponimian sakontzen da. Badira islan 350 bat leku-izen Euskal Herrikoen berdinak edo ia-ia: Adarre, Alzola, Arga, Aresti, Aritzu, Aritzola, Arreba, Arratzu, Arresi, Aspe, Aspidatzu… eta beste lau mila inguru osagairen bat berdina dutenak. Lartxo homofoniak izateko. Ba hauxe dio Lakarrak aipaturiko liburuko ohartxo batean: «Elexpuru jaunak ez dio gezurrik arestian ateratako liburuan hura ez dela berezilarientzat idatzia ozenki aitortuaz; ez du, beraz, harekin hemen denbora galtzea merezi». Punto.

Bejondeizula Lakarra jauna. Dena dela, Elexpuru jaunak gogora ekarri nahi dizu liburuan jartzen duena: «Ez dago espezialistei begira egina, ez da aldizkari zientifiko baterako artikulua, baina espezialistengana ere iritsi nahi luke».

Etxekoak ohituta gaude baina ez genuke ahaztu behar euskalariak direla gure hizkuntzaren legio atzerritar boluntarioa. Garai batean ugari ziren. XIX. eta XX. mendeetan euskarak mundu osoko hizkuntzalariak erakarri zituen. Euskalarien nazioarteko jardunaldiak ere egiten ziren. Iturri onetik dakit zenbaitek alde batera utzi duela euskara, hemengo tiro-hotsa entzunda. Ez da harritzekoa. Agurtu beharrean egurtu, goretsi beharrean gutxietsi. Eta deigarria da euskarari garrantzi eta hedadura historiko handiena aitortzen diotenak (Vennemman, Blasco, Frank, Morvan…) izaten direla erasotuenak.

Zer pentsatuko dute gutaz?

Ainhoa Lasaren hitzaldia

ainhoa lasa KARTELA-1

Udazken honetan antolatutako “Bergara aktibatzen” hitzaldi zikloari atzo eman zitzaion hasiera Kike Amonarrizen hitzaldiarekin.  Honekin jarraitzeko datorren asteazkenean, urriak 17,  Ainhoa Lasaren txanda izango da. Ainhoa EMUNeko teknikaria da eta besteak beste TELP tailerrak ematen ditu. Honako hauek euskararen erabilera soziala bultzatzeko tailerrak dira. Ainhoak datorren asteazkenean Euskaraldia ariketa soziala plano pertsonalera eramango digu eta arreta non jarri behar dugun esateaz gain, euskara gehiago erabiltzeko roletan zentratuko da.

Animatu eta gerturatu 19:00etan Irizar Jauregira hitzaldi interesgarri hau entzutera.

ainhoa lasa KARTELA-1

GURASOAK txikitik handira, elikaduraz, ausortuz, 4. txapa alea.

Aste honetako saioan. Txikitik handira. Gurasook gure seme-alabak handitan bizitzea nahi dugu, beraz ekingo diogu txikiari. Uste baino errazago eta askoz ere eraginkorrago! Elikadura nahasteez ari garenean… Elikadura nahasteez hitz egiten dugunean, beste aldean jan nahi ez duen edo janariarekin harreman txar bat duen pertsona ikusi ohi dugu. Askotan ‘kapritxo’ bat dela ere eman dezake. […]

Ekintzaz beteta hasi da urria!

IMG_6841

Eguraldia lagun, ekintza ugari izan ditugu urriko lehen aste honetan. Haur Hezkuntzako zein Lehen Hezkuntzakoekin slime egin genuen. Eskulan hori egiten trebeak dira erabiltzaileak; gustora aritu ginen arratsaldean zehar egindako slimekin jolasten. Sukaldean aritzeko tartea ere izan dugu aste honetan. Uda giroa atzean utzi ezinda, platanozko izozkiak egin genituen: txokolatea, almendrak, yogurta… horiek denak erabili genituen gure izozkiak apaintzeko. Ñam, ñam! Amaitzeko, argazki ralia egin genuen; argazki kamera eskuan, herriko kaleetan zehar ibili ginen! Aste borobila izan da!

 

IMG_6818 IMG_6821 IMG_6826 IMG_6799 IMG_6800 IMG_6801 IMG_6834 IMG_6838 IMG_6841

Urriaren 21ean izango da aurtengo azken bisita gidatua

Aurtengo zortzigarrena eta azkena. Oso jendetsuak izan dira, 250 bat bisitari izan ditugu dagoeneko.

  • urriak 21, igandea (izena emateko azken eguna: urriak 17)
  • hitzordua: 11:00, aztarnategiko aparkalekuan
  • bi talde egingo dira, euskera eta gaztelera; Juan Martin Elexpuru eta Maritxu Goikoetxeak egingo dituzte gidari-lanak.
  • ondoren, nahi dutenentzat, bazkaria jatetxe batean (18 bat euro), eta bazkalostean proiekzioa eta solasaldia gaiaz.
  • izena emateko: bisitak.sosirunaveleia@gmail.com

Jakinarazi bazkaltzen geratuko zareten ala ez.

*********

  • 21 de octubre, domingo (último día para apuntarse: 17 de octubre)
  • cita: 11:00, en el aparcamiento del yacimiento
  • Se harán dos grupos, euskera y castellano, siendo guías Juan Martin Elexpuru y Maritxu Goikoetxea, respectivamente.
  • al mediodía, y para los que lo deseen, comida en un restaurante de la zona (unos 18 euros), y después proyección y charla.
  • para apuntarse: bisitak.sosirunaveleia@gmail.com

Al apuntarse indicar si si se va a quedar a comer o no.