- EAJ PNV argi du Bergarako azokari bultzada bat eman behar zaiola, lehen sektorari bultzada bat emanez “gurea zaindu behar dugu”
- Kudeaketaren inguruan egindako galderen aurrean ez da erantzunik jaso. Mahai bat eratzea eskatzen dugu azokan sortuko den denda berriaren kudeaketa zehazteko “inbertsioa eta obra egin aurretik, zehaztuta egon beharko litzatekeela uste dugu”
Udal gobernuak duela bi aste azokarako duen proposamena azaldu zion EAJ PNVren udal taldeari eta atzo, batzorde berezitik pasatu zen. Bertan, lehen sektoreari bultzada bat emateko azokan sortuko duten denda eta tabernari buruzko informazioaren berri eman zion taldeari. Baita, ondoren egin den lan bileran ere aspektu teknikoen berri jaso dute jeltzaleek.
“Kudeketaren inguruan galdetu dugunean, ordea, ez dugu erantzunik jaso”, jeltzaleak kezkatuta daude. Inbertsioak 400.000euro inguruko aurrekontua izango du eta oraindik, ez da definitu zein izango den denda/espazio honen kudeatzailea, zein baldintzetan egingo den esleipena, nori bideratuta egongo den dena/espazioa… “Edonork kudeatu ahal izango du? Denda handiak aurkeztu ahal izango dira? Herriko baserritarrak? Zein baldintzatan? Baldintza ekonomikorik egongo ote da?…”
Arlo honetan ere, hainbat zalantza argitu gabe daude, ez baita kudeaketaren inguruko lanketarik egin, ez behintzat oposizioarekin, jeltzaleek informazioa eskatu dute, baina antza denez ez da atal hau landu. “Larria iruditzen zaigu, gobernuak diru publikoarekin egiten duen erabilera. Horrelako proiektu batek kudeaketa plan bat zehaztuta izatea beharrezkoa da jeltzaleen iritziz; kudeketaren irizpideak aldez aurretik zehaztea ezinbestekoa da. “Obra egin eta inor aurkezten ez bada? Zela bermatuko da planteatzen diren helburu eta smoak beteko dirala?
Horregatik guztiagatik, jeltzaleak kezkatuta daude eta eskaera garbi bat dute: proiektu berri honen kudeaketa zehazteko mahai bat eratzea, elkarrekin adosteko denda/espazio edota proiektu honen etorkizuna, betiere gardentasuna bermatuz
Bergarako EAJko Udal Taldea
Bergaran, 2022ko uztailaren 20an







