Ametsetako Lurra #71#
IZARO ANDRES
Gaur Izaro ikusten egon naiz eta bere letrak esan nahi duten guztiaz gain, berak trasmititzen daben goxotasunaz konturatu naiz. Nola gozatzen daben kantu bakoitza, danak atzetik historixa bat daukalako. Kantu tartian, abestixen zerbait kontau dau, batek bereziki emozionau nau, esanez bere kantu kuttunetariko bat zala. “Tu escala de grises" Kasualidadez neria be bada, izan leike kantatzen daben moduagaitxik, ez dakit, baina kantu honek daukana berezixa da. Azkenegoz, "La felicidad" abestu dau, nor izango dan zoriontasuna galdezka, eta igual gu ez ga konturatzen baina zoriontasuna aurrian daukou. Norbera da zoriontasuna.
Bera da zoriontasuna.
ULU-ULU KLUBA #4 – Musika eta Borondo artista plastikoaren hitzak
HAUS OF BEATS #137
Euskal Herriko bikote gazteen Dantza txapelketa
Bergarako Musika Eskolak , Bergarako Udalaren laguntzaz, bikote gazteentzat Euskal Herriko Dantza Solte Txapelketa antolatuko du 2018ko azaroaren 25ean, igandez.
- 16 urtetik beherako bikote guztiek parte hartu ahal izango dute lehiaketan.
- Izena ematea: dsueltoa@gmail.com helbidearen bidez azaroaren 16a baino lehen.
- Lehiaketa egunean Euskal Herriko jantziekin behar bezala apainduta azaldu beharko dira dantzariak, gutxienez lehiaketa hasi baino ordubete lehenago, eta Nortasun Agiriaren edo Familia Liburuaren fotokopia aurkeztu beharko dute.
- Gipuzkoako E.D.B.k (Euskal Dantzari Biltzarrak) izendatutako lau kidek osatuko dute epaimahaia.
- Dantzarako ordenaren zozketa D.B.ek astean zehar egingo du.
- Lehiaketa eguerdiko 12:00etan hasiko da, Bergarako Seminarixoa aretoan.
- Bikoteek FANDANGOA txistularien laguntzaz eta ARIN-ARINA trikitilarien laguntzaz dantzatuko dituzte.
Sta. Zezilia eguna eta ospakizuna
Azaroaren 22an, osteguna, Sta. Zezilia egunean Musika eskolako Ikasle, irakasle eta gurasuok ondorengo ekitaldien bidez ospatuko dugu:
17:30etan, Musika Eskolan hasita, gazte bandak eta ikasleak, San Martin plazaraino kalejira egingo dute.
Ordu berean, Trikitilariak San Martin Plazatik irten da, herriko kaleak animatuko dituzte.
Ondoren plazan elkartuta, 18:00ak aldean, ekitaldi txiki bat egingo dugu. Bertan, herri guztia gonbidatzen dugu, Euskal Herrian Euskaraz abestera.
Bukatzeko, gerturatutako guztientzat txokolatea banatuko da.
Musika Eskolako taldeak Mizpirualde egoitzako Kultura astean.
Azaroaren 12tik 16ra Bibolin taldea, Hasiberrien abesbatza, akordeoiak, trikitilariak, dantzariak, tronpa ikasleak eta soka taldea izango dira Mizpirualde egoitzan. Bertan kultura astea ospatzen dabiltza eta gure taldeek euren abestiekin egoiliarrak alaituko dituzte.
Osintxuko ludotekan pitzak egiten

Aurreko ostiralean, Osintxuko ludotekan pitzak egiten ibili ziren. Sekulako sukaldariak eginda daudela erakutsi zuten guztiek eta prestatutakoaz gozatzeko aukera izan zuten!