ULU-ULU KLUBA #5

Irratsaio honetan musika estilo ezberdinak izango dira entzungai, skate, graffiti, surf eta bizitza urbanoaren eragina izango dutenak. Artearen inguruan jardungo gara, eta artista ezberdinei elkarrizketak egingo dizkiegu noizean behin.  

HAUS OF BEATS 138

HAUS OF BEATS #138 Aste hontako aurrerapenetan… / This weeks promos… Voiron, Nima Khak, Narcissist, Dream Continuum, Sol Ortega, Lixo eta Paul Ritch-en azken lanak …eta askoz gehiago. / …and many more. Tracklist: Voiron – Voirongate (Nocta Numerica) out 20 dec Nima Khak – Beach (Envelope Audio) out 30 nov Narcissist – Key (Narcissist) out […]

Eguberriko saskiak, Xiberoko ikastolen alde

iparralde

Aurten ere Xiberoko Ikastolen aldeko gabonetarako otarrak eskatzeko aukera izango da. Eskaerak abenduaren 10a baino lehen egin beharko dira Jarduneko bulegoan edota www.ikaskoli.eus webugnean.

Saski hauek, honako hiru helburu nagusi hauek dituzte:

1. Ikastolaren finantziazioan laguntzea. Seme-alabek euskaraz ikasteagatik,
gurasoek finantziazioaren %30 jartzen dute eta administrazioek, %20. Gainerako
%50, hau bezalako gizarte ekimenen bidez eskuratzen dute. Pasa den urteko
salmentari esker %5 estalia izan da (1400 otarre, 15 mila €).
2. Euskararen erabilera haunditzea Xiberoan eta bereziki ikastoleetan : pasa
den urteko salmentari esker, lan postu erdi bat ama eskolako haurrei mantendu
zaie, euskararen presentzia indartzeko geletan. Bestalde, euskal materialez ari
dira osatzen liburutegia, haurren bebaharrei erantzuteko, eta euskal arnas tokiak
zaintzeko.
3. Tokiko ekoizleak eta produktuak ezagutaraztea, Zuberoako etxalde eta
enpresetako ekoizpenak dituzten otarreak eskainiz.

Aukeratu zurea, eskatu eta gozatu!
iparralde

Asteburu ederra igaro dezakegu Oiartzungo Olazi Landetxean, eta bide batez Iruña-Veleiako auzia argitzen lagundu

Ekimen zoragarria. Milesker Olazitarrok. Eta animatu eta asteburu ona pasa. 

ALIZIA MUSIKALA, Bilboko EUSKALDUNA JAUREGIAN eta IRUÑEAKO BALUARTEN.

-Abenduaren 29an, larunbata,Alizia Musikaleko  bi saio izango dira Euskaldunan: 16:30ean eta 19:30ean.

Dagoeneko sarrerak salgai daude honako helbidean:

https://www.euskalduna.eus/eventos/alizia-musikala/

 –Urtarrilaren 2an, asteazkena, Alizia Musikala Iruñeako Baluarten izango da, arratsaldeko 18:00etan

Dagoeneko sarrerak salgai daude honako helbidean:

www.baluarte.com

“Agian bai” Flashmoba Bergaran

FLASHMOB EGUNA: 2018ko abenduaren 15ean, larunbata

TOKIA: Domingo Irala kalea

ORDUA: Eguerdiko 13:00etan

Bergarako Musika Eskolak FHASHMOBa antolatu du aipatutako egunean eta musika maite duten guztiei bertan parte hartzera gonbidapena luzatzen diegu.

Adinak ez du garrantzirik. Gure asmoa FLASHMOB BATEAN PARTEHARTZE ERREKORRA LORTZEA DA (500 pertsona), errez interpretatu ahal den  partitura sinfoniko-koral batekin.

Jesu, joy of man’s desiring de J.S.Bach

Entsaio egun bakarra: 2018ko abenduaren 3a, astelehena, Musika Eskolako entsaio aretoan

 

Parte hartzea nahi duen edozein norbanako edo taldek ondorengo pausuak jarraitu behar ditu:

-Partitura eskatu ondorengo email bidez: Bergarakoflashmoba@gmail.com

-Partitura bidaltzeko email kontaktua adierazi

-Flashmobean ze istrumento joko duen esan

-Taldeen kasuan, taldearen izena eta zenbat partaidek parte hartuko duten

-Istrumentoa bandakoa zein  orkestrakoa izan daiteke

 

Zine zuzendari bezala parte hartu nahi duen edonork, ondorengo pausuak jarraitu behar ditu:

-bergarakoflashmob@gmail ean partehartze eskaera egin

-Bideo eta soinua grabatu ahal izango duen  mobil multimedia edukitzea

– Musikarien entsaioa eta flashmoba grabatuko du eta ondoren bideoak lehen aipatutako e-mailera bidali.

Publiko bezala parte hartu nahi duenak, flasmobaren egunean Irala kalera bertaratu eta bukaeran txalo egin beharko du.

Behin ekintza bukatuta eta zine zuzendari guztien bideoak jaso eta gero, editatu egingo da eta ondoren partaide guztiei YOUTBEko lotura bidaliko zaie bukaerako emaitzaz gozatzeko.

 

Izena emateko azken eguna: 2018ko azaroaren 26a

 

Euskara eskuetan ikastaroa

ikastaroa

Abenduan zehar “Euskara eskuetan” ikastaroa eskainiko da Auzoko ekimenaren baitan. Bertan, eskulan ezberdinak burutzeaz gain, oinarrizko euskara ikasteko aukera ere izango da. Ikastaroa hau beraz, euskara ikasi edota praktikan jartzea nahi duten pertsonentzat zuzenduta egongo da eta euskara aitzaki hartuta zaku beroak eta poltsa aromatikoak egiten ikasteko aukera ezin hobea izango da.

Abenduaren 10, 13, 17 eta 20an (astelehen eta ostegun), arratsaldeko 18:00etan hasi eta 19:30ak arte iraungo dute saioek. Bergarako Udal liburutegiko ganbaran emango da ikastaro hau eta prezioa 5 eurokoa izango da.

Interesa izanez gero, eman izena Jarduneko bulegoan edota 605712469 telefonoan.

ikastaroa