Bergarako bertsolari txapelketa

koplabarik

Badator Bergarako bertsolari txapelketa. Aurtengo edizioan bi finalerdi jokatuko dira, lehena azaroaren 30ean eta bigarrena abenduaren 14an. Pol-Pol tabernan izango da lehenengo saioa gaueko 23:00etan eta bertan honako bertsolari hauek kantatuko dute: Jon Altuna, Unai Arantzabal, Asier Kortabarria eta Enaitz Alustiza. Bigarren finalerdia Bule tabernan izango da 22:30ean eta bertan kantatuko dutenak hauek dira: Gari Lopez de Munain, Eñaut Uriarte, Iñigo Arcelus eta Iraitz Artola.

Gai jartzaile lanetan, azken urtetan bezala Ibon Leibar arituko da.

Final handia abenduaren 28an izango da Bergarako Kartzela Zaharrean.

koplabarik

EUSKARALDIA

Bihar, azaroak 25, Santa Zezilia ospakizuna bukatutakoan,  Euskaraldia hasierako ekitaldia izango da.

Zatoz Ahobizi eta belarripresti ongi etorria egitera

Arratsaldeko 19:00etan, herriko plazan

Musika, erraldoiak, sustatzaileak. Ekitaldi horren barruan berriz, abestu eta joko dugu EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ .

Beraz, ikasle, irakasle, guraso…. Gonbidatuta zaudete ekitaldi horretan parte hartzera. Ondoren egingo den kantu- jiran parte hartzeko baita.

Gogoratu!! Ekarri zure txapa!!!

 

Domeketan familian gozatzen

azaroa

Igande honetan, azaroak 25, domeketan familian gozatzen ekimenaren baitan, gabonetako apaingarriak egiteko aukera izango da Oxirondo azokako gune librean 11:30etatik 13:30etara bitartean.

Gerturatu familian eta gozatu gainerakoekin eskulanak egiten!

azaroa

3M: Memoria. Gasteizko emakumeak 1976ko martxoak 3ko hilketan

Liburu honek jasotzen du gizarteak Gasteizko emakumeekin duen zor historikoetako bat. 1976ko martxoaren 3ko zoritxarreko gertaera haiek lehenengo pertsonan bizi zuten hogei emakumeren historiak azaltzen dira bertan. Protagonistak sarraskiaren eta honen ondorioen lekuko zuzenak izateaz gain, gertakari latz hauen aurreko hilabeteetan izan ziren greba eta protestetan parte aktiboa izan zuten. Baita ere, hauek gertatu ondorengo inpunitatearen kontrako borrokan.

3M: Memoria. Gasteizko emakumeak 1976ko martxoak 3ko hilketan sarrera lehendabizi Intxorta 1937 Kultur Elkartea-ean publikatu da.

Amodiozko gutun eta esaldien lehiaketa

XXVII_AmodiozkoGutunak-001

Aurten ere bueltan da Amodiozko gutun eta esaldien lehiaketa. Gutunei dagokienez aurtengoa XVII. edizioa izango da eta esaldiena ordea III.a.

Egindako gutunak jasotzeko azken eguna urtarrilaren 6a izango da eta emodiozko esaldien kasuan, mezuak whatsappez bidali beharko dira urtarrilaren 24a baino lehen.

Animatu Jardunek antolatzen duen lehiaketarik maitagarrienean parte hartzera!

XXVII_AmodiozkoGutunak-002