HAUS OF BEATS 139
Angiozarren hitzaldia Sardiniaz eguaztenean
Memoria kolektiboa, osatuago
1976ko martxoaren 3an Gasteizko emakumeek bete zuten rola aztertu dute liburu batean. «Isildutako» ahotsak bildu dituzte
1976ko martxoaren 3an Gasteizen izandako borroketan emakumeek bete zuten rola ezinbestekoa izan zen. Enpresa ezberdinetako emakume langileena, etxean geratu zirenena, seme-alaba langileak zituztenena, zaurituak artatu zituztenena, aktibista feministena,… Haien bizipenak, ordea, «isilduta» egon dira urteetan. Orain arte. Gasteizko gizarteak emakumeekin duen zor historikoetako bat kitatu dute Zuriñe Rodriguez, Itziar Mujika eta Nora Miralles kazetari eta ikerlariek 3M: Memoria. Las mujeres de Gasteiz en la matanza del 3 de marzo de 1976 liburuan (Gasteizko emakumeak 1976ko martxoaren 3ko sarraskian). Emakumeen memoria berreskuratu dute, tragedia hura bizi izan zuten 21 andrazkoen lekukotzak liburu batean bilduta.
Intxorta 1937 kultur elkartearen eskutik argitaratu dute lana, Martxoak 3 elkartearekin elkarlanean. Egileek kontatu dutenez, liburuan bildutakoak baino lekukotza askoz gehiago jaso dituzte, eta horiei ere lekua egiteko asmoa dute aurreratzean. Paperezkoarekin batera, audioliburua ere prestatu dute, edukia herritar guztientzat «eskuragarri» egon dadin. Aktibista feministek eta emakumezko kazetariek parte hartu dute audioan, eta Hala Bedi irratiko webgunean entzungai dago jada. Gainera, unitate didaktiko bat ere martxan jarriko dute aurki ikastetxeetan.
Erreparazioa da
Kontaketa kronologikoa du hiru ataleko liburuak. Martxoaren 3ko egunaren lekukotzak ez ezik, aurreko hilabeteetako greben testuinguruan eta sarraskiaren osteko gertaeretan izandakoak ere jaso dituzte. Askotariko emakumeen bizipenak bildu dituzte: etxekoandreenak, sindikalistenak, protestetan parte hartu zutenenak, grebara joan zirenenak… Orain arte «oso ezkutuan» egondako istorioak direla nabarmendu du Rodriguezek. «Emakumeek ez dute inoiz bere istorioa kontatu, ez diegulako galdetu».
Inork egin ez duen lan hori euren gain hartu dute hiru ikerlariek. Isildutako errealitate horri ahotsa emateko ahalegina egin dute, eta andrazkoen lekukotzekin lortu dute martxoaren 3ko gertakarien inguruan «gizonezkoek osatu duten imajinarioa haustea». Martxoaren 3ko gertakarietan egon ziren emakumeentzat «erreparazio» moduko bat ere bada lana, Rodriguezek azaldu duenez. Bizitakoa kanporatzeak zauria «osatzen» lagundu die, eta, bidenabar, egindako lanaren «aitortza» jaso dute.
Julia Monge Intxorta 1937 elkarteko ordezkariaren ustez, bestalde, emakumeek Gasteizko gertakarietan izan zuten rola «ikusarazten» lagunduko du liburuak, memoria kolektiboa osatzeko. «Urteetan sinetsarazi nahi izan digute emakumeon bizipenak ez zirela garrantzitsuak. Baina garaia da fokua eta perspektiba aldatzeko».
Memoria kolektiboa, osatuago sarrera lehendabizi Intxorta 1937 Kultur Elkartea-ean publikatu da.
Hitzaldiak ostegunean Durangon eta Hernanin, bertso-afaria larunbatean Abadiñon
Ekitaldi ugari antolatu du Iruña-Veleia Argitu ekimenak hil honetan.
HITZALDIAK IRUÑA-VELEIAZ
Durango. Azaroak 29, osteguna, 19:00. Pinondo. Hizlariak: Patxi Alaña eta Joseba Mintegi
Hernani. Azaroak 29, osteguna, 19:00. Biteri. Hizlaria: Juan Martin Elexpuru
Abadiño, Muntsaratz Txokoan. Abenduak 1. 21:00. Andoni Egaña eta Arkaitz Estiballes. Izena emateko: 636875734. (20 euro). Azkar ibili!
Industrialdia Fournier museoan
Fournier Karta museoko makinariak marrazten pasatu dugu goiza. Bai azkar pasatu ere, konturatu orduko goiza bukatu zaigu eta.
Dentro de la programación de la Semana Internacional de Turismo Industrial de Euskadi y gracias a la invitación de Neus, esta mañana un grupos de dibujantes hemos visitado el museo Bibat de Vitoria-Gasteiz.
Hemos pasado la mañana dibujando la maquinaria del museo de naipes Fournier. Y qué rápido ha pasado, para cuando nos hemos dado cuenta era la hora de salir.
Un grupito nos hemos reunido en la taberna Parral para comer y hemos aprovechado para dibujar los platos.
Bukaeran, kafearen eta akuarelen hondarrek gauza bitxiak ekarri dizkigute burura....
Para acabar, los restos de café y acuarela sugerían cosas extraordinarias...
Berbalagun eta herritarrentzat pintxo-potea

Berbalagunak ekimenetik sortutako ideia ezin hobe bat da honako hau. Hileko azken ostegunetan pintxo-potea egiteko geldituko dira, honela modu atsegin eta jator batean euskara praktikatzeko aukera eman nahi da. Planteamendua taberna batetik abiatu eta 4 pote hartzea izango da.
Gainera proposamen berri honekin inguruko euskaldunak, Berriketan egitasmoan parte hartu ez arren, berbalagunekin harremanetan jarri eta harreman sare euskaldunak sortzea lortu nahi da, euskararentzat gune berriak irabaziz.
Lehen pintxo-potea azaroaren 29an egingo da 19:00etan Depor tabernatik hasita.
Animatu eta gerturatu pintxo-pote ezberdin bat egitera!
2018-2019 ikasturte hasi dugu
NORABIDE BARIK #54 asteburu beroa
Jendetsua eta animatua aurtengo azken bisita gidatua
Eguraldi freskoarekin baina giro beroan igaro zen aurtengo azken bisita gidatu alternatiboa. Aulestiko talde bat (15 lagun), Bediako beste bat (5) eta Gasteiz, Altsasu, Donostia, Lasarte, Zaldibi…, leku askotako jendea bildu zen. Ondoren bazkaria eta solasaldia eskualdeko txoko batean.
Aurten ia hirurehun pertsona pasatu dira egin diren bederatzi bisitetan.