Nuestra Huelga en Bilbao liburuaren aurkezpena sarrera lehendabizi Intxorta 1937 Kultur Elkartea-ean publikatu da.
Wolfram goxoa
Ingredientes y elementos que confluyen para crear un dulce inigualable:

Receta y elaboración.
- Panaderías Bolintxo.
- Pastelería Larrañaga.
- Panaderías Ogiberri.
- Restaurante Lasa.
- Restaurante Zumelaga.
Abendua ludoteketan

Hemen dauzkazue Bergarako hiru ludoteketan abendurako prestatu dituzten egitarauak ikusgai.
Animatu eta gerturatu!
Euskal Triviala

Euskal Triviala bueltan da berriz ere. Euskaraz jolastu eta gozatzeko aukera bikaina da honako hau, gainera bide batez, Bergarari buruzko ezagutzak lantzeko aukera eskaintzen digu jolas honek.
Parte hartzeko oinarriak:
-Edonork parte har dezake, banaka edo taldeka (gehienez 4 kide)
-Parte hartzaile bakoitzak behin bakarrik parte har dezake
-Parte hartzaileen adinaren arabera 3 kategoria egongo dira:
.A kategoria: LH 4, 5 eta 6
.B kategoria: DBH eta Batxilergoa
.C kategoria: 18 urtetik gorakoak
-15 galderako galdetegiak bete beharko dira
-Galdetegiak bete eta kutxetan sartzeko epea abenduaren 18an bukatuko da. Erantzunak sartzeko kutxak ikastetxeetan, Udaletxean, Udal Liburutegian, Agorrosinen, Angiozarren eta Osintxun daude.
-Parte hartzaileen eta asmatzaileen artean (gutxienez 12 erantzun zuzen) sariak zozkatuko dira abenduaren 19an.
-Sariak Elkar megadendan euskarazko kultur produktuak erosteko 20 euroko bonoak izango dira. Taldean parte hartzen bada, 10 euro pertsona bakoitzeko.
Animatu eta parte hartu!
ULU-ULU KLUBA #7
HAUS OF BEATS 140
“Qué está pasando con Iruña-Veleia?” (Pamiela) Durangoko Azokan salgai
Prezioa: 9,90. (Egin klik hobeto ikusteko)
PRENTSA-OHARRA
Jende askok bere buruari egiten dion galdera: baina zer ari da gertatzen Iruña-Veleian? Hamabi urte igaro dira “ezohiko aurkikuntzak” egin zirela eta oraindik ez dakigu benetakoak ala faltsuak diren. Badakiguna da balizko iruzurgileak Damoklesen ezpatapean jarraitzen dutela sekula heltzen ez den epaiketaren zain, eta urte askoko kartzela-zigorra eskatzen zaiela.
Liburu honetan galderari erantzuten saiatzen da egilea, lehenik gertakizunen kronika zehatza eginez, eztabaidarekin zerikusia duen ezer alde batera utzi gabe: euskal unibertsitatearen interesak, filologo batzuen jokaera erabakigarria antzinako euskarari buruzko zenbait teoria zalantzan jartzen delako, euskalduntze berantiarraren auzia, Vatikanoaren ustezko parte-hartzea, Cerdán kasua, euskal politikoen sineskortasuna eta ezjakintasuna, etab.
Aurkikuntzen deskripzioak eta interpretazioak ere leku handia hartzen du, benetakotasunaren aldeko eta aurkako argudioek bezalaxe. Eta jakina, analitiken eta datazioen gaiak; izan ere, zerbaitetan adostasuna badago, honetan da: Arkeometrian berezitutako laborategi batek oso denbora gutxian erabakiko lukeela auzia.
Iruña-Veleiako aurkikuntzen garrantziaz ere hitz egiten da: euskararen historia eta filologia, latinetik erromantzerako pausoak, erlijio kristauaren zabalkundea, etab. Aztarnategi ikusgarria da, laino beltzek ilundua dutena; etorkizun oparoko lekua, erdi abandonatua dagoena.
Azken batean, kontzientziak astindu eta auziaren argitzea bizkortu nahi duen liburua da, lehen eskuko informazioa eta dokumentazioa eskainiz, horietako asko argitara gabea.
***
Mucha gente se hace la pregunta: ¿Pero qué está pasando con Iruña-Veleia? Han pasado más de 12 años desde que se produjeran los “hallazgos excepcionales” y todavía no sabemos si son verdaderos o falsos. Lo que sabemos es que los supuestos falsificadores siguen bajo la espada de Damocles en espera de un juicio que no llega, con peticiones de muchos años de cárcel.
En este libro el autor trata de responder a la pregunta, haciendo primeramente una crónica detallada de los acontecimientos, sin dejar de lado ninguna de las cuestiones que afectan a la polémica: intereses de la universidad vasca, la decisiva actuación de algunos filólogos que ven cuestionadas algunas teorías sobre el euskera antiguo, el asunto de la euskaldunización tardía, la posible intervención del Vaticano, el caso Cerdán, la ingenuidad e ignorancia de los políticos vascos, etc.
La descripción e interpretación de los hallazgos ocupa también un lugar central, así como los argumentos a favor y en contra de la autenticidad. Y por supuesto el asunto de las analíticas y las dataciones, pues existe unanimidad en que un laboratorio especializado en Arqueometría podría dirimir la cuestión en muy poco tiempo. Se indaga en los fuertes y oscuros intereses que impiden la resolución del caso.
Se incide también en la Importancia de los hallazgos de Iruña-Veleia : historia y filología de la lengua vasca, paso del latín al romance, expansión de la religión cristiana, etc. Un yacimiento espectacular oscurecido por negros nubarrones, un sitio con un enorme futuro pero prácticamente abandonado.
En definitiva, un libro que pretende remover conciencias y acelerar el esclarecimiento del caso proporcionando información y documentación de primera mano, mucha de ella inédita.
Jar Itzazu Tapoiak Mesedez!!! #184 larga vida a R.I.P.!!!
Euskaraldiaren amaiera ekitaldia
Gaur emango zaio bukaera Euskaraldiari. 11 egun ahaztezin izan dira eta merezitako amaiera ekitaldia izango da gaur 19:00etan Seminarixoa aretoan.
Zatoz ahobizi eta belarriprest agurtzera!
Euskarazko literatur liburuak merkeago

Euskarazko irakurzaletasuna bultzatzeko kanpainaren baitan, abenduaren 10etik 15era bitartean Bergarako Elkar Megadendan erosten diren euskarazko literatur liburuak merkeago erosteko aukera egongo da. Izan ere, epe honetan egindako liburuen erosketen txartela Jarduneko bulegora ekarriz gero, deskontua abonatuko da.
Helduen literaturan: %50
Gazteen literaturan: %30
Haur literaturan: %15
*Gehienez 2 liburu pertsonako.
Animatu euskaraz gozatzen jarraitzera!