Ikusi zelako bideo polita osatu duten Bergarako ludotekan Euskararen egunean egin zutenarekin:
Iruña-Veleiak presentzia handia Durangoko Azokan
Aurtengo Durangoko Azokan oso agerian geratu da Iruña-Veleiako auzia. I-V Argituk mahaia jarri du kanpoan egun gehienetan informazioa eskaini, liburuak saldu eta abar egiteko. Ostegunean azoka barrutik bueltatxo bat ere egin genuen bi pankarta handirekin. Eta liburu mordoa saldu da gure mahaian zein Pamielaren standean. Pankartak ere jarri dira kalean.
Dos rutas por la historia y monumentos de Bergara
Partiendo de la plaza que acoge a la Casa Consistorial proponemos a quienes nos visitan dos recorridos que, callejeando por el primitivo casco urbano, permiten disfrutar de su monumentalidad e historia.
Los elementos más significativos se encuentran perfectamente señalizados, ofreciéndose una información más detallada de los mismos y permitiendo, incluso, la visita sin seguir un itinerario fijo.
RUTA 1: Ilustración, Ciencia, Educación e Innovación (color verde)
RUTA 2: Las tres calles (color morado)
Grafito guztien transkrizioa eta argazkia klik batez blog honetan
Aspalditxotik genuen lana eginda baina orain arte ez dugu Internetera igo. Orrialde honetan goian eskumatan Grafito guztiak jartzen duen lekua klik egin eta grafito guztien transkrizioak agertuko zaizkigu pdf batean, eta beste klik batez argazkietara helduko gara.
Jaitsi ere egin daiteke pdf-a. Gaian sakondu nahi duenak ezinbestekoa du nire ustez transkrizioak eta argazkiak ezagutzea.
Ruta del Cinturón Verde de Bergara
El lugar de Ariznoa, como precedente de Bergara, surgió junto al río, al pie de las laderas montañosas que actualmente la rodean como un anillo o como un cinturón.
Gracias a ello, aun siendo muy corta la distancia entre lo urbano y lo verde, nuestras experiencias, nuestras vivencias, cambian completamente en menos de diez minutos.
Cómo: A pie
Temporada recomendada: Todo el año
Duración: 1 h 44 min
Bergara gastronomia eta tabernak
El Abrazo de Bergara
Itinerario:
Ni Naiz?!

… erreka zikinen iturri garbiak / aurkitu nahi dituen poeta tristea?!
Aurtengo Durangoko Azokako azkenengo egunean, Kabi@-n aurkeztu genuen jendaurrean Ustaritze Betelu artistak eta biok “Ni Naiz?!” proiektu xumea. Prozesua erraza: Ustaritzeren poema sail batekin sare-neuronala entrenatu (Torch-RNN) eta inteligentzia artifizialaren emaitzekin artista berrelikatu. Prozesuaren ostean etorri dira hari muturrak eta gogoetak, bereziki interesgarria izan da Ustaritzerenak ezagutzea:
- Prozesuak emandako hasierako beldurra: inteligentzia artifizialak hurrengo poema berak idatzi aurretik igarriko balu, non utziko lukeen horrek artista eta beldur horrekiko bere ardura aitortu digu Ustaritzek. Baita nola gainditu duen beldur hori sare-neuronalak sortutakoak emaitza bezala baino, inspirazio iturri legez ulertuta. Izan ere, folio zuriaren sindromearen aurkako botika ona izan daiteke teknologia hau.
- Bere obra hobeto ezagutzeko erreminta: makinak botatako hitzetan bereak identifikatu ditu poetak, zuzenean edo sortutako hitz berrien erroetan.
- Makinaren emaitzak ez dira oso koherenteak, baina bai iradokitzaileak: euskarazko hitzak ikasi ditu eta berriak sortu, baina makinak oraindik ez dauka zentzu argiko piezak sortzeko gaitasun handirik. Edonola, poesia bezalako arte iradokitzailean interesgarriak izan dira emaitzetako batzuk: protoeuskara gogorarazten diote Ustaritzeri hitzetako batzuek, erritmo desberdin eta berezituarekin.
- Porlan berezizko toroide formako eskultura: artelana ere sortu du Ustaritzek, energia zirkulatzen duen toroidea ekarri dio burura honek guztiak, nola berak emandakoak makinaren bitartez itzuli diren infinitua izan daitekeen hartu-emanean. Horrekin gutxi ez, eta Ustaritzek berak hautatutako poema sintetikoen erakusketa bat ere ikusi eta irakurri izan ahal genuen: makinak berak sortutakoak bere horretan, itxuran moldatutakoak edo bere esaldiak eta inteligentzia artifizialarenak tartekatzen dituztenak.
Galderen txandarekin amaitu genuen saioa. Publikotik Aiorak poema berrien jabetza intelektualaren gainean galdetu zigun eta hemen utzi nahiko nituzke ordutik bueltaka izan ditudan hiru gogoeta (batere oinarri legalik gabe):
(Baga) Ezinezkoa dela (eta izango dela) esango nuke poema sintetiko bat idazle edo testu-datu-base zehatz batean oinarrituta sortu den jakitea: prozesu estatistikoa da sare-neuronalena eta beti esan genezake (aurkakoa aitortu ezean) zerbaitetan inspiratuta, baina norberak sortua dela. (Biga) Sare-neuronal baten emaitzen jabetza erreklamatzea absurdoa dela uste dut: nik Bernardo Atxaga irakurri nezake etengabe, baina horren ostean nik idatzitako zerbait Bernardok erreklamatzea (ohore) estupidoa izango litzateke. (Higa) Inteligentzia artifizialak jabetza intelektualaren zentzu eza azaleratzen du eta zenbait espresio artistikoren negozio ereduaren aldaketa beharra: teknologia honek aurrera egingo balu (beste zenbait sarrera eta prestaketarekin batera) Shakespeareren testuetatik ikasi eta obra berria proposatzeraino, gizakiaren diferentziala jarri beharko genuke balioan: irakurle taldeetan egiten den bezala, bertsolaritzan zuzenekoetan gisan edo asmatzeko dauden moduetan gure barruak eta kanpoak erakutsi eta azaldu.
Horregatik, garrantzitsua gai hauekin esperimentatu eta ikertzea.
P.D.: Hemen makinak “Ni naiz?!” proiektuan sortutako adibide batzuk:
http://zibergara.net/Uztaritz_17Kb_Olerki_temp_0_3_2000char.txt
http://zibergara.net/Uztaritz_17Kb_Olerki_temp_0_5_2000char.txt
http://zibergara.net/Uztaritz_17Kb_Olerki_temp_0_7_2000char.txt