Hernaniko Udalbatzak Iruña-Veleia Argitu-ren mozioa onartu du EH Bildu, EAJ/PNV eta PSEren botoekin

Atzoko plenoan bozkatu zen Arkeometria analisiak eta indusketa kontrolatuak eskatzen dituen mozioa, aurrez Eskoriatzan eta Bergaran onartu zenaren gisakoa, emaitza honekin:

Alde: EH Bildu (9), EAJ/PNV (3), PSE (2) = 14. Abstentzioa: Ahal Dugu/Podemos = 2

Oso urrats inportantea iruditzen zaigu, gure herriko alderdi nagusiak konponbidea nondik datorkeen ikusten hasi direla ematen baitu.

Lan eskaintza

Laneskaintza

Jarduneko eskolaz kanpoko euskara errefortzuak emateko irakaslea behar da.

Interesatuak aurkeztu curriculuma Jardunen edo bidali gaztejardun@topagunea.com helbidera.

Curriculumak aurkezteko azken eguna abenduaren 28a izango da.

Informazio gehiagorako jarri Jardunekin harremanetan.

Domeketan familian gozatzen

abendua

Igande honetan, abenduak 23, “domeketan familian gozatzen” ekimenaren baitan, Gabonetako postre goxo eta erraz bat egiteko aukera izango da. Bertan parte hartu nahi dutenak Oxirondoko gune librera gerturatu  beharko dira 11:30etarako.

Animatu familia giroan sukaldaritzan murgildu eta goiz polit bat pasatzera!

abendua

ULU-ULU KLUBA #9

Irratsaio honetan musika estilo ezberdinak izango dira entzungai, skate, graffiti, surf eta bizitza urbanoaren eragina izango dutenak. Artearen inguruan jardungo gara, eta artista ezberdinei elkarrizketak egingo dizkiegu noizean behin.

HAUS OF BEATS #142

HAUS OF BEATS #142 Aste hontako aurrerapenetan… / This week promos… Polyswitch, Armless Kid, Hamza, D-Jaw, Innellea, Sandro Bianchi eta Ecilo-ren azken lanak… …eta programako bigarren zatian, beste behin Guille izan da gure estudioan eta oraingoan Golden Teacher kolektiboari eskeinitako bereziarekin. Tracklist: Polyswitch – Bravado (Astrofever Records) out 18 jan Armless Kid – Flirting With […]

Magiaz beteriko egunak Bergarako ludotekan

IMG_7563

Magia izan da azken asteko protagonista ludotekan. Ostegtunean Niala magoaren bisita izan genuen. Truko eta truko artean, barre egiteko tartea ere izan genuen. Arratsalde ederra izan zen! Ludotekako nagusienak (hezitzaileak barne) txundituta gelditu ginen, gehiago ikusteko gogoz…

Ostiralean, berriz, txikitxoenekin Sekula betiko lurraldera bidaiatu genuen. Peter Panek lagun mordoa egin zituen ludotekan: jolastu, marraztu, dantza… denetik egin genuen.

Aste honetan, Santo Tomas egunaren aitzakiarekin taloak egingo ditugu ludotekan. Oporrei ongi-etorria emateko plan bikaina! Animatu!IMG_7563 IMG_7581 IMG_7600 IMG_7572 IMG_7556 IMG_7652 IMG_7667 IMG_7688