“Nola kristo pirateatuko dut Netflix-eko ‘Bandersnatch’?”

Horrela dio Netflixeko Gabonetako Black Mirror telesaileko azken kapitulua kanal ofizialetik kanpo ikusi nahi duen Reddit webguneko erabiltzaileak. Galdera erantzuten saiatu aurretik, baina, Bic boligrafoa hartu eta errebobinatu dezagun zinta apur bat atzera.

Ikus-entzunezkoen kontsumoa eta produkzioa inflexio puntu batean daude streaming bidezko zerbitzuen disrupzioarekin. Streaming arterako bidea ezberdina izan da zerbitzu hau ematen duten enpresentzat: bideo zinten banaketa (Netflix), online salmenta (Amazon), telebista pribatua (HBO) edo telekomunikazioak (Movistar), baina zerbitzu honek zentralitatea irabazi du beraien negozio ereduetan. Bi fronteetan, ikusle eta produkzio kuotak handitzen dihardute, adibidez, Netflix bera: 137 milioi erabiltzaile mundu osoan, 10 bilioi dolarreko aurrekontua ikus-entzunezko originalen produkziorako; Amazon Prime Video: 90 milioi erabiltzaile eta 5 bilioi euroko aurrekontua; edo, HBO Now: 142 milioi erabiltzaile eta 8 bilioi euroko aurrekontua. Espainian ere mugimendua dago, batez ere Movistar-en eskutik, Internet/Nahieraneko bere Fusión eskaintzak honezkero 4.5 milioi erabiltzaile ditu estatuan eta produkzio propioa indartu du. Gainera, oraindik etortzeko daude beste hainbat (Hulu edo Apple-en bideo katalogoa) eta ikusteko guztiz lehertu ez duten beste batzuen ibilbidea (Filimin, Rakuten, etab.).

Merkatuaren fragmentazioa horren handia den honetan, fast forward labur bat egin eta etorkizun hurbilean fusioak egongo direla iragartzea ez da arriskatuegia. Movistar-ek egin du tratua honezkero Netflix-ekin Espainian edo Huluk Spotify-ekin ere Amerikaetako Estatu Batuetan. Edonola, merkatuak ez du oraindik eferbeszentzia galdu eta aktore guztiak ez dira oraindik aurkeztu, Apple-ek izango du zeresanik, bereziki 2019rako iragarri duen Asimov-en Fundazioa lanean oinarritutako telesailarekin.

Istorio eta plataforma eskaintza gaindosi honekin, erabiltzailea galduta egon daiteke (ni galduta nago) norberaren zapping aukeraketa eta konbinazio onenaren bila. Badago (kontatu didate) pantailen gudak oskarbitu artean bestelako bide osagarririk erabiltzen duenik plataforma guztietan harpidetzea bideragarri ez zaiolako. Adibidez, Popcorn Time plataformaren bidea: torrent-ak streaming-ean ikusteko katalogoa eskaintzen duen plataforma. Baina, Netflix-ek jarri du erronka Black Mirror-en Gabonetako kapituluarekin, streaming interaktiboa: bideoak aurrera egin ahala galdera egiten dizu eta zuk zeuk aukeratzen duzu zure abentura… eta nik bat egiten genezake orain pause-an utzitako Reddit-eko galderarekin: eta nola kristo pirateatuko dut Netflix-eko Bandersnatch?

Antza denez -ejem- entzun ahal izan dudanagatik -ejem- pornoan (nola ez) ba omen daude horrelako narratiba erabiltzen duten Flash-ean (iraungitzen ari den teknologia) oinarritutako portaleak, baina, dirudienez, oraindik ez da alternatiba kortsariorik modu honetan torrent-ak ikusteko.

Beraz, Bandersnatch debalde ikusteko hiru aukera airean: (1) Netflix-eko hilabete baterako proba kontua egitea, (2) istorioaren aukera guztiak bata bestearen atzean jarrita dituen bost orduko bideo jarraia deskargatzea edo (3) gustudun pirataren batek zuzendari papera egin eta mozketa propioa egitea. Pirata kontuetan ere norberak aukeratu beharko du bere abentura.

HAUS OF BEATS 143

HAUS OF BEATS #143 Aste hontako aurrerapenetan… / This week promos… Astropilot, Om Unit, Matt Caine, Bart Van Rijn, Sangre Voss eta Tevo Howard-en hurrengo lanak… …eta askoz gehiago. / …and many more. Tracklist: Astropilot – Sweet Sadness (Every End Is A New Begining) (Astropilot) out dec Om Unit – Sleeping Dragon (Violet) out 25 […]

Elhuyar aldizkariak euskaldunak eta sardiniarrak lotzen dituen azken ikerketaren berri eman du

2018ko irailean argitaratu zen “Genomic history of the Sardinian population” izenburuaz Nature Genetics aldizkari prestigiotsuan, eta horren berri eman du Abenduko alean euskerazko Elhuyar aldizkari zientifikoak. Estatu Batuetako eta Sardiniako unibertsitateetako 17 ikerlek sinatzen dute eta Nature Genetics aldizkari prestigiotsuak argitaratu du. Sardiniako 3.514 pertsonaren mostrak erabili dituzte. Azken aldiko ikerketa guztiak datoz bat bi herrien arteko senitasunaz. Hemen irailean idatzi genuena. Ematen du ez genbiltzala oker Euskararen aztarnak Sardinian? galdetzen genuenean.

(egin klik hobeto ikusteko)

#Elkatilu: 2018ko kartel onenari saria

Bigarren urtez Elkartela proiektuko Telegrameko horma digitalian Bergarako herrigintzan afitxak dakarguz hona.

2018xai begiratuz gero, 260 afitxetatik gora sortu dittu herrixak 12 hilabetetan (iaz baino 70 gehixau). Eta lotazillian (abenduan) 200 kidien langa gainditzeko puntuan gare @elkartelan.

Hemen doiaz kartel danak, aukeratu zure gustokuenak ilbeltzan (urtarrilan) 14a aurretik.

Bozkatzeko: tick egin kartelan ezkerrian daguen karratu txiki zurixan (hiru kartel aukeratu gehixenez) eta 200 eta piku kartel beherago daguen “Vote” botoia sakatu.

Note: There is a poll embedded within this post, please visit the site to participate in this post's poll.

Aurten ere inuzentekeria astun bat gogoan

2007ko abenduaren 28a, Inuzente Eguna.  Artean ia urtebete falta da auzia lehertzeko. Gyps ezizenaren azpian mozorrotzen denak idatzi txit graziosoa argitaratu du celtiberia.net blogean. EHUko irakasle Ricardo Gomezek egun berean eman du horren berri bere Filoblogia blogean.

Esan genuen urtero gogoratuko genuela zatarkeria handi hau gaurko egunez, egileak kaltetuei barkazioa eskatu arte, bederen. Hemen aurki daitezke testua eta kontestua, eta aipatzen diren pertsonaiei buruzko argibideak.

Euskal trivialeko irabazleak

Aurtengo Euskal trivialeko azken edizioa ere arrakastatsua izan da. Denera 256 pertsonak parte hartu dute eta 125 galdetegi bete dira.

Hemen dituzue irabazleak:

A kategoria: Ane Mateos eta Oihane Martin

B kategoria: Auritz Arantzabal

D kategoria: Jose Luis Carnicero

Eskerrik asko parte hartzaile guztiei eta zorionak irabazleei!

WhatsApp Image 2018-12-27 at 09.03.53 Auritz Arantzabal Oihane Martin WhatsApp Image 2018-12-27 at 09.03.53 (1)