Debagoieneko musika eskoletako piano ikasleen kontzertua

Urtarrilaren 30ean, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan Bergarako Seminarixoa aretoan, DEBAGOIENEKO MUSIKA ESKOLETAKO PIANO IKASLEEK  KONTZERTUA eskainiko dute.

Sarrera doan izango da.

Bertan, Oñati, Eskoriatza, Aretxabaleta, Elgeta, Soraluze eta Bergarako 50 ikasle inguruk 40 ba pieza joko dituzte

Alizia Musikala Bilboko Euskalduna eta Iruñeako Baluarten

Aurtengo gabonetan ez gara gelditu: Abenduaren 29an, Bilboko Euskalduna Jauregian izan ginen eta 2 emanaldi eskaini genituen.

Urtarrilaren 2an, berriz, Iruñeako Baluarten izan ginen. 100 lagun inguru ibili ginen eta oso esperientzia polit eta aberasgarria izan zen.Zorionak denei!

“Horra, horra” jaialdian Bergarako Musika Eskolako abesbatza

“Horra, horra!” Gipuzkoako Abesbatzen Federazioaren ekimena da, 2017an sortutakoa. Iaz Eguberritarako errepertorio berri bat landu zuten herri desberdinetan eskaintzeko eta aurtengo abenduan geldialdia egingo dute Bergaran.

Udal Pilotalekuko kontzertuan talde hauekin gozatzea izango dugu: Bergarako Musika Eskolako abesbatza, Ordiziako Oroth Txiki abesbatza, Oñatiko Ganbara Txiki Abesbatza, Arrasateko Goikobalu Txiki Abesbatza eta Arizmendi Ikastolako Abesbatza eta Soraluzeko Musika Eskolako Abesbatza, guztira 200 haur inguru. Haiekin batera, Sapere Aude metal Boskotea, Juantxo Zeberio pianista, Txema Garcés baxujolea eta Mikel Santxez bateria izango dira taula gainean, denak Katrin Iturralderen zuzendaritzapean.

Gabon kantak izango dira nagusi haur kantariek eskainiko duten errepertorioan.

Hasiberrien abesbatza Azkoitiako Gabon kanten jaialdia

Abenduaren 23an, Hasiberrien abesbatzak Azkoitiako Gabon kante jaialdia abestu du. Floreaga ikastetxeak antolatutako jaialdi honetan Gipuzkoako hainbat abesbatzek parte hartu dute, gure musika eskolako 5-8 urte bitarteko haurrak ere bertan izan dira. Zorionak denei!!!

BERGARAKO MUSIKA ESKOLAKO TALDEEN GABONETAKO KONTZERTUA

Bergarako Musika eskolako gabonetako kontzertua eskiani du abenduaren 21ean udal pilotalekuan

Bertan eskolako hainbat taldek parte hartu dute, guztira 300 partaide.

SUZUKI TALDEA eta MUSIKA TAILERREKO IKASLEAK

 Gabaren erdian………………………………………………………..Herrikoia

  • Din dan don…………………………………………………………………………………Herrikoia
  • Twinkle, twinkle little star(variation A)……………………………….Herrikoia

 Pianojolea: Maitane Suinaga

Musika Tailerreko irakaslea: Eli Mendiaraz

Zuzendaria: Josune Ena

 TXISTU TALDEA

  • Euskal Bilera ……………………………………………….Mold. J. I. Ansorena
  • Erromatarrena …………………………………………….Mold. J. I. Ansorena

 

Zuzendaria: Jose Miguel Laskurain

  

AKORDEOI TALDEA eta DANTZA TALDEA

 

  • La vida es bella………………………….Nicola Piovani /mold. Marije Ugalde

 

Akordeoiak: June Odriozola, Ane Alberdi,

Biolinak: Maitane Suinaga, Eider Elorza

Flautak:  Alaine Egizabal, Saioa Leturia

Biolontxeloa: Uxue Garitano

 Dantza zuzendaria: Eneko Galdos

 Zuzendariak: Angel Agiriano,  Marije Ugalde

HASIBERRIEN ABESBATZA ,

 

  • Olentzero 2.0……………………..………………………………Marije Ugalde
  • Bonse Aba……………………………African song/ mold. Victor C. Jhonson

 

Pianojolea: Amaia Urdangarin

Perkusioa: Ion Aranburu, Adei Garmendia eta Lander Mujika

 

Zuzendaria: Marije Ugalde

                                  

 

                    

TRIKITIXA TALDEA eta DANTZA TALDEA

 

  • Errota zaharra………………….……………….Xabier Lete/ Lurdes Iriondo
  • Poupurria …………………………………………………..Herrikoia

 

Dantza zuzendaria: Eneko Galdos

 

Zuzendaria: Aritz Alustiza

 

GAZTE BANDA

 

  • Pirates of the Caribbean …………………………………….Klaus Badelt

                                                                                                              

Zuzendaria: Alberto Laskurain

 

 

 

ORKESTRA SINFONIKOA

 

Vals D´ Amelie …………………………Yann Tiersen/mold. J. M. Laskurain

Bakarlaria: Miren Elorza

 

I dreamed a dream (Les Miserables) .. C. M. Schönberg/ mold. J. M. Laskurain

Bakarlaria: Alazne Jauregi

 

 

Zuzendaria: Jose Miguel Laskurain

 

 

 

ORKESTRA SINFONIKOA, GAZTE BANDA, HASIBERRIEN ABESBATZA, HAURREN ABESBATZA, KANTU IKASLEAK, KORAL, A.H. ETA H.MUSIKALEKO IKASLEAK

 

  • Gu gira euskadiko………………Mitxel Labeger/ Mold. Alberto Laskurain
  • Bergarako Musika Eskola…………………………………………Alfredo Gz. Chirlaque

 

Zuzendaria: Alberto Laskurain

Debagoieneko mintzalagunak Ereindajanen

IMG-20190121-WA0001

Eskualdeko berbalagun egitasmoko kideek urtarrilaren 20an, igandea, Bergarako EREINDAJAN ezagutzeko aukera paregabea izan zuten. Hurbilekoak eta sozialki justuak diren kontsumo-ereduak garatu eta indartzeko proiektua da honako hau eta Debagoiena dute lan eta eragin eremua.

Berbalagunak 11etan EREINDAJANen lokalean elkartu eta Aitziber Plazaola eta Iraitz Salegiren eskutik euren funtzionamendua, helburuak… ezagutzeko aukera ezin hobea izan zuten. Ondoren, Artatse elkartera hurbildu eta mahai baten bueltan bertako produktuak dastatu zituzten, honela bertako produktuak bultzatzeaz gain, euskara ahoan izanik harreman sare euskaldunak sortuz.

IMG-20190121-WA0001

Domeketan familian gozatzen

urtarrila

Igande honetan “domeketan familian gozatzen” ekimenaren baitan, sormena lantzeko aukera izango da. Oxirondoko gune librean 11:30etatik 13:30ak arte haur eta gurasoentzat eskulanak egiteko aukera izango da.

Gerturatu eta animatu igande goiza giro ederrean pasatzera!

urtarrila

Pijama festa Txapligun

1

Larunbatean pijama festa egin zuten Txapligun. Bakoitzak bere pijama eraman zuen etxetik eta jolas ezberdinak egin zituzten.

Arratsalde polita pasatu zuten!

1