Iruña-Veleia Argituren protesta eta galdera Euskaltzaindiari

Atzo Euskaltzaindiak  II. Nazioarteko Dialektologia Batzarrari hasiera eman zion Bilboko Euskal Museoan. Iruña-Veleia Argituko talde batek pankarta zabaldu zuen atean eta agiri bat banatu euskaltzainei eta biltzarkideei. Honela amaitzen da:

“Aurten egitea aurreikusten den epaiketan Aldundiak 7 urteko espetxe zigorra eta Jaurlaritzak 600.000 euroko isuna eskatzen die Eliseo Gili eta Oskar Eskribanori nahiz eta Euskal Herrirako aurkikuntza handia egin. Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak Iruña-Veleiako euskera zaharra suntsitu nahi dute eta Euskaltzaindiak ez du ezer egingo?”

  

                                                                                                            (Berria 03-14)

 

 

 

Txorimalo erakusketa

Kartela (1)

XXV. urtez hemen da Txorimalo erakusketa. Erramu zapatua apirilaren 13an ospatuko da aurten eta egun berean korrika pasatuko denez  komenio kalean jarriko dira txorimaloak 11:00etatik 12:30ak arte.

Bertan parte hartzeko apirilaren 10a baino lehen izena eman beharko da Jardunen.

Animatu eta egin zure txorimaloa!

Kartela (1)

Laburbira

IMG-20190304-WA0000

Hurrengo asteazkenean, martxoak 20, laburbiraren emanaldia izango da 20:00etan Zabalotegi aretoan.

Bederatzi film laburrek osotutako ordubete inguruko proiekzioa izango da aurten Laburbirak erakutsiko duena: euskaraz egina eta esklusiboa. Zinezaleentzat  galdu ezinezko hitzordua!

Hamaseigarren edizioa, esan bezala, 9 film laburrekin dator, guztiak 2016 eta 2018a bitartean egindakoak:  maitasun istorioak, tentsio bizikoak, bi animaziozko lan, iraganeko kontakizunen bat, Behe Nafarroko istorio bat, majia, intriga eta umorea dira, besteak beste, aurtengoek dakartena.

Sortzaile gazteen lanak dira gehienak eta esperientzia luzeko zuzendarienak beste batzuk. Bederatzitik zazpi emakumeek zuzendutakoak. Denak uztartuta, ordubeteko proiekzioa osotu dugu; kalitatezkoa eta dibertigarria,  euskarazko film laburren zaleei merezi duten gozatua emateko.

Honakoak dira  XVI.edizio honetan ikusgai izango diren filmak: 

  • Begi ninien koreografia (Arrate Fernandez)
  • Shell phone (Miren Mujika)
  • Zapatak (Irati Murua)
  • Ama  (Josu Martinez)
  • June (Arantza Ibarra)
  • Hotzean garbitu (Maddi Barrenetxea- Marta Teijeira)
  • Ilunpean (Iker Maguregi eta Andrea Martinez)
  • Erroak (Ane Zuazubiskar)
  • Handiak eta txikiak  (Laida Ruiz)
  • IMG-20190304-WA0000

Txapligun sukaldaritza saioa

1

Asteburu honetan sukaldaritza lanetan ibili dira Txapliguko gaztetxoak. Hain zuzen ere, frutazko batidoak egin zituzten larunbat arratsaldean.

Goxo-goxoak zeuden gainera!!

Hona hemen argazki batzuk.

3 2 1 4

HAUS OF BEATS #152

HAUS OF BEATS #152 Aste hontako aurrerapenetan… / This weeks promos… Reykjavic606, RAAM, 2fox, Art Of Tones, Alex Ridley, Dead Man’s Chest eta Dyspal-en hurrengo lanak… …eta askoz gehiago. / …and many more. Tracklist: Reykjavik606 – Tomorrow Is Never (Serendipia) out 14 mar RAAM – 32 (RAAM) out 15 mar 2fox – Kwazi Na ft. […]