Alzelai#28 “Euskaltegiak zer paper jokatzen du kaleko erabileran jauzia emateko orduan?”

Nerea Alzelai

Oraingoan Nerea Alzelaik hartu du lekukoa. Bergarako Udal Euskaltegiko irakaslea da, euskaltegiak euskarari egiten dizkion ekarpenei buruz hitz egiten du ikasleak erdigunean jarriz.

Euskaraldiaren testuinguruan entzun gabe neukan, eta gustatu egin zait hitza: ERABILALDIA. Edo, zehazkiago esateko,  kontzeptua bera, gustatu zait. Hitza, Euskaraldiaren jarraipen gisa, iradokitzen duenagatik: bertan parte hartu genuen Belarriprest eta Ahobiziok ekindako ibilbideak etenik ez duela, orduan piztutako ilusioarekin jarraitu dezakegula, ekimenaren lehen aldia bukatu arren…. Eta kontzeptua, nire ustez, era batera edo bestera euskalgintzan dihardugunon helburu nagusia adierazten duelako: euskara erabiltzea, euskara normalizatzea, euskaraz bizitzea; gure herria euskalduntzea, azken finean.

“Bota” didazun galderari dagokionez, gaiak ertz asko dituela esango nuke, baina saiatuko naiz labur adierazten. Alde batetik, euskaltegien sorreraren arrazoia edo funtsa  daukagu. Ni mundu honetara euskaltegiak sortu eta urte batzuetara iritsi nintzen arren, beti pentsatu izan dut helburu nagusia gure herria(k), herritarrak euskalduntzea edo horretarako baliabideak ematea dela. Izan ere, gure euskaltegiaren estatutuetan jasotakoaren arabera, “Bergarako barrutian Helduak Alfabetatzea eta Euskalduntzea da Fundazioaren (Udal Euskaltegia) helburua”. Nolanahi ere, beste alde batetik, euskalduntzetzat zer ulertzen dugun izan daiteke koxka. Zergatik esaten dudan hori? Bada, Euskaltegiak eta bertako langileok geure helburuak eta egitekoak oso argi izan eta egunerokoan gauzatzen saiatzen bagara ere, helburu instrumental delakoa—tituluak eskuratzea, alegia— gaina hartzen ari delako edota hartuta dagoelako. Eta, ikasleen helburu nagusia lanerako hizkuntza eskakizunen bat eskuratzea denean, edota gure jarduna horretara lerratu  nahi denean, begi bistakoa da, erabilera galtzaile ateratzen  dela.

Eta, azkenik, euskaltegiak ikasleen erabileraren duen egitekoari dagokionez, gure jardunaren hiru alderdi aipatuko nituzke:

  • Abiapuntua: argi daukagu hizkuntza(k) erabiltzeko eta erabiliz ikasten direla.
  • Bidea: euskara irakas-hizkuntza eta harreman-hizkuntza izan ohi da, ikasleak ikasi ahala eta ulertzen duen neurrian. Esan beharrik ere ez dago hizkuntzaren lau trebetasunen garapena, helburu ez ezik, eguneroko lanketaren funtsa ere badela.
  • Helmuga: arestian esan bezala, helburu-hizkuntza izateko harreman-hizkuntza izanik, kanpoko errealitatea gurera ekartzen eta geu kanpoko errealitatera ahalik eta gehien irteten saiatzen gara gero eta nekezagoa egiten zaigun arren; besteak beste, kanpo ekintza edo ekintza osagarriak eginez, herriko beste taldeekin antolatu daitezkeen jardueren partaidetzan (Jardun,Berriketan, Liburutegia…).

Azken finean,  gure jardunean ohiko praktika da ikasi ahala erabiltzera bultzatzea, horretarako ahalik eta egoera eta aukera gehienak baliatzea, ikasleak horretara animatzea, inguruko aukerak ikusaraztea…. Baina nago kasu asko eta askotan ez dugula nahi genukeen neurrian lortzen. Eta asko dira pausu horiek ematea zailtzen duten ingurumari eta arrazoiak.

Horregatik, ikasleei eurei egin nahi diet galdera, ea baten batek erantzuten duen….

ZEINTZUK DIRA EUSKARAZ IKASITAKOA ERABILTZEKO SUMATZEN DITUZUEN  ZAILTASUNAK?

HAUS OF BEATS 154

HAUS OF BEATS #154 Aste hontako aurrerapenetan… / This week promos… Takahisa Mitsumori, Silent Bomber, daZZla & Ben Fhurst, Desert Sound Colony & Baby Rollen, Mystigrix, Human Resources eta Lakehead-en hurrengo lanak… …eta askoz gehiago. / …and many more. Tracklist: Takahisa Mitsumori – 4 A. Y (Moph Records) out 25 mar Silent Bomber – Through […]

Zerura begira jarri gara! | BERGARAKO LUDOTEKA

IMG_8466

Azken astean zehar astronomia izan dugu protagonista ludotekan. Erabiltzaileen interes eta ezagutzatik tiraka, izarrekin, planetekin, unibertsoarekin… loturiko ekintza ugari egin ditugu: eskulanak, bideoak, ipuin kontaketa… Denon artean pila bat ikasi dugu!

 

IMG_8449 IMG_8453 IMG_8457 IMG_8459 IMG_8460 IMG_8462 IMG_8463 IMG_8466 IMG_8467 IMG_8470 IMG_8471 IMG_8478

Kantu bazkarixa

WhatsApp Image 2019-03-25 at 09.19.42

Apirilaren 6an, larunbata, 14:30ean kantu bazkaria izango da Artatse elkartean. Bazkal aurretik kantu poteoa ere izango da ahotsak berotzen joateko, 13:00etan Pol-Pol tabernatik hasita.

Bazkariko tiketak Arranon eta Jardunen daude salgai, 10 eurotan bazkide, ikasle eta langabetuenak eta gainontzekoak 12 eurotan.

Animatu kantatzera eta ondo pasatzera!

WhatsApp Image 2019-03-25 at 09.19.42