
Zapatuan gazteekin egingo dugun Udaleku Itxien inguruko bilerak ordutegi aldaketa izan du. 12:15etan izango da.
Animatu eta gerturatu zaitezte bertara!
Zapatuan gazteekin egingo dugun Udaleku Itxien inguruko bilerak ordutegi aldaketa izan du. 12:15etan izango da.
Animatu eta gerturatu zaitezte bertara!
Jakingo duzuenez, laister dator 21. Korrika! Hau gogoz hartzeko eta beroketa gisa, hainbat ekintza antolatu dira.
Hona hemen egitaraua:
Apirileko euskararen bozgorailua. Aurrera KORRIKA!!
Ekintza ugari prestatu dituzte Bergarako ludoteketako haur eta hezitzaileek apirilerako.
Animatu eta gerturatu!
Apirilak 6an, goizeko 11:00etan, oxirondoko ludotekan udaleku itxiei buruzko bilera irekia egingo da. Bertan, hauetara apuntatzeko interesa duten 11-14 urte bitarteko gazteen parte hartzeari esker, udalekutako ekintzen antolaketa egin eta programa osatuko dugu.
Animatu parte hartzera!
Bere bizipenetatik abiatuta sistema patriarkal-kapitalista modernoa ezarri aurreko errealitatea gerturatzeko oso hitzaldi interesgarria eskaini zigun Iraitz Agirre Aranguren antropologo eta ikerlari feministak.
XVI.mendeko emakumeetan oinarritutako hitzaldia izan zen, orduko gertaera eta bizimodua azpimarratuz (ternua, sorgin ehiza…).
Irizar jauregia lepo bete zen eta arrakasta ikusirik Iraitz berriz guregana ekartzeko gogoa sartu zaigu!
Eskerrik asko Iraitz!
Igandean, martxoak 31, Bergarako Lokatza Ziklismo Eskolak antolatuta, XLV. GORLARA IGOERA ospatuko da goizeko 10:00-tan.
Ibilbidea, Osintxu, Zubillaga, Elosu, Zumarraga eta Bergara artean garatuko da eta nahiko maldatsua izango da, hasierako kilometroak ezik.
Aurreko urteko garailea, Torbjørn Alexander Hejman (Hostal Latorre Ederlan) norbegiarra izan zen.
Aurten, sare sozialetan ere izango dugu lasterketaren berri izateko aukera, twitterreko #gorlaraigoera hashtag-aren bitartez.