Santi Leoné haserre Argia digitalean “Artefaktua”k Sardiniaz eta Iruña-Veleiaz iritzia emateko aukera eman zidalako
Edan Coca-Cola
- Afera bizkor laburbildu beharko banu (1.800 karaktereko zutabe batean, adibidez), esaldi hau hautatuko nuke: “Ostraka batean Edan Coca-Cola paratuko balu, karbono 14ko probek euskarriaren antzinakotasuna frogatuko lukete, frogatzekotan, baina ezinezkoa litzateke testua III. mendekoa izatea”. Alberto Barandiaranek erran zuen, Sautrelan, 2011ko urtarrilean. Hasier Etxeberria zenak, zorrotz, berehala bota zion galdemodua: “Eta non jartzen du, bada, Edan Coca-Cola”? Zenbait adibide aletu zizkion orduan gonbidatuak, argi eta zehatz.
Veleia afera liburuaren kariaz izan zen elkarrizketa. Bere garaian, miresmenez irakurri nuen Barandiaranen lana, eta oraindik iduritzen zait euskaraz dugun saiakera eta ikerlan eredugarrienetarik. Beraz, aise ulertu nuen –aise ulertzen ahal zuen nornahik– zer-nolako ekarpena egin zion liburuak euskal kulturari; eta zer-nolako ekarpena Sautrelari, egilea gonbidatzeak.
Zailxeago egiten zait, ordea, igartzea zer ekarpen klase egin dioten Elexpururen zenbait teoriak euskal kulturari, eta zer ekarpen klase teoria horiek zalantzan batere jarri gabe hedatzeko aukera emateak non eta Artefaktuan, serio izan behar lukeen literatura saio batean alegia. Homeopata bat gonbidatuko genuke medikuntza saio –berriz diot, serio– batera? Bada, nonbait, ez da problemarik hauspotzeko betiko topiko zaharkituen inguruan –gure hizkuntzaren jatorriaren misterioa, hizkuntza zaharra edukitzeak gure herriari ematen dion harrotasuna, gure autoestimua– dabilen norbait.
Saioaren akaberan, gogoeta morala egin zigun Elexpuruk: galduak gabiltza sukaldaritza goiti eta sukaldaritza beheiti; bizkarra eman diogu gure nortasunari, munduari benetan eskaintzeko dugun altxor zaharrari. Gastronomia ongi dagoela, alegia, baina, edatekotan, edan ezazue III. mendeko Coca-Cola.
Korrikan ere izan `ahobizi´ eta `belarriprest´.

Atzo abiatu zen 21.korrika Garesetik eta iraungo dituen 11 egunetan zehar “ahobizi” eta “belarriprest” izateko deia egin dute AEK-ko eta Euskaltzaleen Topaguneko ordezkariek. Beraz, jantzi txapak eta animatu euskararen alde korrika egitera!
Asteburuko aisialdia. Txapligu.

Hemen daukazue apirilerako Txapliguko gazte eta hezitzaileek prestatu duten egitaraua.
NORABIDE BARIK #63 rock and rollaz beteta
Aguraingo Udalak ere onartu du Iruña-Veleia Argituren mozioa
Joan den astean egin zen osoko bilkuran onartu zen. Bost boto alde (EHBildu), eta bost abstentzio (EAJ/PNV).
Osintxuko ludoteka

Aurreko ostiralean Nerea Aginagaldek osintxuko ludotekan egindako praktikaldia amaitu zuen. Azken hiru hilabetetan, osintxuko ludotekakoekin harremana estutzea lortu du eta agurra alaitzeko, gitarra atera eta adiskide baten laguntzaz, kontzertua eskeini zien haurrei. Eskerrik asko Nerea!!
Hemen momentu polit horretako irudi batzuk:
GURASOAK mugak, adimen gaitasun handia, Internet eta sare sozialak.
Martxoari agur esan diogu! | BERGARAKO LUDOTEKA

Martxoko azken astean zehar ekintzak ugari egin ditugu: ogia egiten ikasi, plastilinarekin sormena landu, ludotekako zineman pelikula bat ikusi, platanozko tortitak prestatu eta jan ditugu, Indiara bidaia egin dugu…
Ikusi argazkiak eta gozatu!