Erramu Zapatuan Bergarako Musika eskolako trikitilari, dantzari eta perkusio joleak

Datorren larunbatean, apririlaren 13an, Bergaran egun haundia izango da, urteroko Erramu Zapatua ospatuko da eta Musika Eskolako trikitilari, dantzari eta perkusio jole irakasle eta ikasleak bertan izango gara gure emanaldia eskaintzeko. Oraingoa, dantza tradizionalak eskainiko ditugu: zinta dantza, makil dantza, banakoa, arku dantza…..

Goizeko 11:00etatik aurrera, Irala kalean 75 lagun inguru izango gara.

Ondoren, eta KORRIKA datorrela aprobetxatuz, triki kalejiran Labegaraietara joango gara 2277 gure kilometroa KORRIKAn egitera

Gu ere KORRIKArekin bat!!!

Badator Korrika Bergarara. Larunbatean helduko da Bergarara. 12:57 Elorregin izango da. Bergarako musika eskolak, banda, orkestra, aritzeta, eta orfeoiarekin batera kilometroa erosi du eta Labegaraietan, 2277 kilometroa egingo dugu

Korrikari behar den ongietorria egin eta aurreko egunak girotzeko Korrika Kulturala antolaketan burubelarri ibili gara. Hona hemen egitaraua

Apirilak 11, osteguna.

-18:00etan. San Martin plazan (eguraldi txarra badago, arkupetan). Umeentzako jolasak, Jardunek antolatuta. Eta Otarrak egiten ikasteko tailerra 7-10 urte arteko umeentzat, Aspacek antolatuta (6 euro ordainduko da materialagatik).

-19:00etan. San Martin plazan hasita, Pintxo-pote musikatua, Musika Eskolak eta Erraldoi taldeak antolatuta.

Apirilak 12, ostirala.

-Herriko ikastetxeek egingo dute korrika txikia

Apirilak 13, larunbata.

-13:35. KORRIKA. Ibilbidea: Elorregi, Labegaraieta, Ozaeta, Zubiaurre, San Antonio, Mintegi, Espoloia, Bidekurutzeta, San Pedro plaza, Artekalea, Arruriaga, Zubieta, Mugertza, Lizaria, Amillaga, Osintxu. -15:15. Herri bazkaria Osintxun. Osintxuko batzordeak antolatuta.

Animatu eta korrika egitera!!!

Departamento:

Klika, klika, Jardun korrika!

IMG_20190410_114730_175_2

Larunbatean iritsiko da korrika bergarara eta Jardun Euskara Elkarteari Arruriaga kaleko Argizain txokotik Masterreka bukaerarainoko (Infer parea) kilometro zatia tokatu zaio. Herritar guztiei gonbidapena luzatzen diegu gurekin korrika egitera etor daitezen.

Animatu!!

HAUS OF BEATS 156

HAUS OF BEATS #156 Aste hontako aurrerapenetan… / This week promos… Paula Temple, Subb-An & Adam Shelton, Sonny, Fish Go Deep, Narcissist, J. Wiltshire eta Fracture-ren hurrengo lanak… …eta askoz gehiago. / …and many more. Tracklist: Paula Temple – Raging Noise (Noise Manifesto) out 12 apr Subb-An & Adam Shelton – Twilight (Space Dub) (One […]

Korrika kulturala

Korrika egitaraua (1)

 

Apirilaren 13an, zapatuan, helduko da korrika Bergarara. Pare bat egun lehenago, berotzen hasteko, hainbat ekintza antolatu dira.

Hona hemen egitaraua:

 

Korrika egitaraua

Jardun, Udaleku Itxiak

4
Larunbatean, ekainaren 24tik 29ra Askizura egingo dugun Udaleku Itxien inguruko bilera irekia egin genuen bertaratu ziren gazteekin. Ideia ugari irten ziren eta gazteen ilusio eta gogoa bikaina izan zen.
Gogoratu!! Oraindik plazak gelditzen dira udaleku itxietan izena emateko. Interesa izenaz gero, deitu edo hurbildu Jardun Euskara Elkarteko bulegora.
ANIMATU!
5
4
1

Coca-Cola kadukatua edatearen ondorioak

Euskararen aztarnak Sardinian liburua zen Artefaktua programaren ardatza, Euskararen eta paleosardinieraren ustezko harremana, eta hari buruz izan ziren galde-erantzunak, azken aldera Ibon Serranok eta biok Yolanda Mendiolaren Iruña-Veleiari buruzko galdera batzuei erantzun bagenien ere. 

Baina Santi Leoné historialari nafarrak ez zuen horrela ikusi Edan Coca-Cola titulatzen duen Argia digitaleko Gaizki erranka-ko zutabean. Bai, benetan gaizki errana,  Iruña-Veleiako gaiak 3 minutu eta 20 segundo soil hartu baitzituen. Aski historialari nafarra asaldatzeko.

Alberto Barandiaranen Veleia afera (2010) zeruraino jasotzen du: “Bere garaian, miresmenez irakurri nuen Barandiaranen lana, eta oraindik iduritzen zait euskaraz dugun saiakera eta ikerlan eredugarrienetarik. Beraz, aise ulertu nuen –aise ulertzen ahal zuen nornahik– zer-nolako ekarpena egin zion liburuak euskal kulturari; eta zer-nolako ekarpena Sautrelari, egilea gonbidatzeak”. Harrapazak/n!!! Hainbesterako ote? Ba ezagutzen ditugu oso bestelako iritzia dutenak, baita kazetari ikuspegi soil batetik begiratuta ere. Eta izan da ikuspegia argudioekin eta datu zehatzekin jantzi duenik, Idoia Filloy arkeologoa esaterako, duela gutxi El Salto/Hordago aldizkarian argitaratutako artikulu batean. Merezi du irakurtzea.

Haserre ageri zaigu programa arduradunekin: “Zailxeago egiten zait, ordea, igartzea zer ekarpen klase egin dioten Elexpururen zenbait teoriak euskal kulturari, eta zer ekarpen klase teoria horiek zalantzan batere jarri gabe hedatzeko aukera emateak non eta Artefaktuan serio izan behar lukeen literatura saio batean alegia. Homeopata bat gonbidatuko genuke medikuntza saio –berriz diot, serio– batera?”. “Jesus Maria ta Jose!”, esango zuen gure amak bizi balitz.

Irakurri ote du Sardiniari buruzko liburua, programaren ardatza? Ezetz dirudi. Eta burutik pasatzen zaigu agian ez dela oso dotorea irakurri gabeko liburu batez iruzkinak egitea, jakinduria infusoa ez baita humanoen dohaina.

Irakurri ote du Iruña-Veleiari buruzko azken liburua (Qué está pasando con Iruña-Veleia, Pamiela 2018), programaren azken zatiaren gaia?  Ezetz dirudi.  Irakurri izan balu konturatuko zen azken urteetan ur asko igaro dela hiri zahar hartako zubipetik; hogei txosten baino gehiago idatzi dituztela nazioarteko adituek benetakotasunaren alde, batzordekideen faltsutasunaren aldeko argudioak ezeztatuak geratu direla, Ertzaintzak eta epaileak ez dutela inolako faltsifikazio arrastorik aurkitu, ez dagoela frogarik Eliseo Gilen aurka, hamar urte igaro eta oraindik ez dela epaiketa eguna jarri, eta beste mila gauza. Erlojua ez baitzen 2010ean gelditu.

Coca-Colaren historiak badu bere grazia. Aurkikuntzen faltsutasunaren alde gehien egin duten bi katedratikoek horrela konbentzitzen omen zituzten euskararik ez zekiten batzordekideak, artikulua, ergatiboa, polita, lagun eta enparauek irrist egiten zietela ikusita: ¿“Si apareciera en un grafito Beba Coca-Cola, qué opinariais? Pues para nosotros como filólogos vascos (entzutetsuenak, jakina) es como si pusiera eso”.

Gero Barandiaranek erosi zuen Coca-Cola hori, eta Leonék gogoratu digunez,  Hasier Etxeberria zenaren programan saldu duela bederatzi urte. Orain Leonék edan du edari hartatik eta emaitzak bere zutabean ageri dira. Coca-Cola kadukatua edatearen ondorioak, homeopata onenak ere nekez senda ditzakeenak. Agian probatu daiteke aipaturiko txostenak, liburua eta abar borondate onarekin irakurrita.