Hika ikastaroa

2019_HIKA_ikastaroa_001

2019ko maiatzean zehar hitanoa lantzeko ikastaroa antolatu dute Bergarako Udalak eta Bergarako Udal Euskaltegiak Jardunen lankidetzarekin. Ikastaroa 10 ordukoa da, 5 egunetan banatuta. Izen ematea maiatzaren 10a baino lehen izango da eta 15€ ordaindu beharko ditu parte hartzaile bakoitzak. 2019_HIKA_ikastaroa_001

Herri Urratserako autobusa

HERRI URRATS 2019

AEDk, Loramendik eta Jardunek autobus bateratua antolatu dugu aurtengo maiatzak 12an Senperen ospatuko den Herri Urratsera joateko. Autobusak Aretxabaletan, Arrasaten eta Bergaran egingo ditu geldialdiak. Txartelen prezioa 12€ izango da, 10€ bazkideentzat, eta maiatzaren 9ko eguerdia izango da hauek eskuratzeko azken eguna.

HERRI URRATS 2019

HAUS OF BEATS #159

HAUS OF BEATS #159 Aste hontako aurrerapenetan… / This week promos… Skryptöm Collective, Luke Hess, Santiago Salazar, De Bons En Pierre, Josh Gregg eta Marco Lazovic-en hurrengo lanak… …eta askoz gehiago. / …and many more. Tracklist: Skryptöm Collective – Caffarelli (Skryptöm Collective) out soon Luke Hess – Hidden Dimension (Patrick Russell Dub Version) (Supercinema Records) […]

Patxi/Marian/Arantzazu#29 “Zeintzuk dira euskaraz ikasitakoa erabiltzeko sumatzen dituzuen zailtasunak?”

MANUAL Udal euskaltegiak

Azkenekoz Nerea Alzelaik hartu zuen hitza, eta honek Bergarako Udal Euskaltegiko bere hiru ikasleri galdera hau luzatu zien: Zeintzuk dira euskaraz ikasitakoa erabiltzeko sumatzen dituzuen zailtasunak?. Jarraian Patxi, Marian eta Arantzazuk galderari erantzundakoa:

Sortutako galderak aukera paregabea ema dit Euskaltegian ikasitakoa erabili orduko sortzen zaizkidan arazoak zeintzuk diren azaldu ahal izateko. Horregatik, jarraian zailtasun horiek zeintzuk izan diren adierazten saiatuko naiz.

Nahiz eta orain berrogeita hamabi urte Bergaran jaio izan, sekula ez nuen euskara ikastea lortu. Nire haurtzaroan, gurasoek ez baitzekiten euskara, oso zaila zen ikastea, eta gero arrazoi batzuengatik edo besteengatik, inoiz ez nuen unea aurkitu ikasteko.

Beti izan dut euskara ez jakitearen arantza; horregatik, orain dela ia hiru urte Euskaltegian ikasten hasi nintzen. Oso pozik nago, gero eta euskara gehiago dakidalako. Baina kontziente naiz ikasitakoa erabiltzen ez badut Euskaltegitik kanpo, sekula ez dudala lortuko, eta momentu horretan, nahiz eta zailtasun ugari aurkitu ditudan ( beldurra, lotsa, eta abar), horrelakoak gainditzeko gai izango naiz. Baina konponbidea nire esku ez dagoen oztopo handi bat badago; nahiz eta nik euskara dakitenei euskaraz hitz egin, batzuek, ohituragatik, gaztelaniaz erantzuten didate.

Orain dela hogeita  hamar bat urte, Kortazar tabernako horma batean Joxean Artzeren oso esaldi ezaguna zegoen:

“Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik”

Eta gaur, esaldi horretan pentsatzen dudanean, esan nahi duena ulertzen dut.

Horregatik, euskaraz dakitenei egin nahi diet galdera:

ZERGATIK EZ DUZUE EUSKARAZ BERBA EGITEN EUSKALDUN BERRIEKIN?

 

Patxi

II

Euskaltegian dabilen ikasleetariko bat naiz.

Esan behar dut nire garaian ez zegoela euskara ikasteko modurik, debekatuta zegoelako. Horren ondorioz, gure garaiko neska-mutil askok galdu genuen gure hizkuntza dena. Geroago sortu ziren ikastolak, eta mugimendu horrekin, berriro ere, errekuperatu genuen gure hizkuntzaren zati garrantzitsuenetariko bat.

Euskaltegiak ere lagungarriak dira euskalduntzeko momentuan, euren ekimenak erakusterakoan dauden erreminten bitartez; adibidez, hor daude, belarriprest, ahobizi, mintzapraktika, liburutegiak…

Euskara erabiltzen dugunok garrantzi handia ematen diogu euskara normalizatzeari eta herri euskaldun bat izatera iristeari.

Hau idazterakoan, aipatuko nuke sortu zaidan kezka bat: jendearentzat zer nahi duen esan euskalduntze hitzak. Nik ulertzen dudanez, gure egunerokotasunean normalki euskaraz hitz egin eta euskaraz bizi nahi du esan. Eta euskaltegien helburua hori dela esango nuke, gaizki ulertu ez badut.

Zoritxarrez, esango nuke nik  derrigortuta bezala  goazela ikastera; agintariek eta lanak agintzen dutelako, lan finko bat eskuratu nahi badugu titulu bat ateratzeko. Horregatik, euskara beste maila batean geratze zaigu.

Azken finean, euskararen erabilera gaurko eta biharko egunerokotasunera heltzea izan behar da helburua.

Nik ikasi dudan euskara erabiltzeko ez dut zailtasunik, baina batuera hitz egiteko, bai. Eta beste batzuengana iristerakoan, sumatzen dut euskaldun zaharrak berrientzat oztopo garela hitz egiterakoan. Hau da, taldeetan gaudenean, euskaldun zaharrak hitz egiterakoan, erdaldunak ez badu ulertzen, erdarara aldatzen dugu, eta hori eurendako oztopoak jartzea bezala da.

 

Marian

III

Astean lau egunez eta b orduz egunero, zintzo-zintzo joaten gara Euskaltegira, euskara ikastera eta hobetzera.

Han ikasitakoa geure ingurura zabaltzerakoan, badira zailtasunak gainditu behar ditugunak. Alde batetik, inguru erdalduna edukitzea; batzuek ez dakite, eta ezin eurekin euskaraz partekatu. Beste batetik, lan tresnak . Hauek, nire kasuan, gaztelaniaz daude, eta ez dut aukerarik euskara erabiltzeko, nahiz eta langile kopuru txiki batekin euskaraz jardun egunerokotasunean. Beste batzuetan, lotsa, beldurra,… Horiek ondo gestionatzen ikasi behar dugu, aurre egiteko;   hau gure esku dago.

Gure esku ez dagoena parean dugun euskal mintzaidearen pazientzia falta da. Sarritan gertatzen zaiguna, norberak poliki hitz egin edota ezin bukatu esaldia, ezin aurkitu aditz egokia eta momentu horretan, gure lagunak primeran “laguntzen” gaitu esaldia bukatzen edota aditza osatzen.

Horiek dira neure ikuspuntutik zailtasun handienak. Beste asko egongo dira, baina hauek gainditzen baditugu, pauso handia emango dugu aurrera. Has gaitezen, bada, lehenengo pausoa ematen, eta galde diezaiegun euskaldun zaharrei adibidez,  zer pauso emango luketen euskara ikasten ari garenoi bidea leuntzeko.

 

ZER PAUSO EMANGO ZENUKETE EUSKARA IKASTEN ARI GARENOI BIDEA LEUNTZEKO?

 

Arantzazu

Bergarako I. Gazte Olinpiadak

zabalpen kartela

Jardun Euskara Elkarteak DBH1-2. mailako gazteentzako OLinpiadak antolatu ditu. Bertan, froga eta ekintza ezberdinak egingo dituzte kuadrillen artean.

Maiatzak 17, 18, 24 eta ekainaren 1ean 18:00etatik aurrera izango dira ekintzak baina aurretik parte hartzaile guztiekin bilera bat egingo da maiatzaren 10ean.

Beraz, ANIMATU ZAITEZTE KUADRILLA!

 

zabalpen kartela

Udaleku irekietarako hezitzaile deialdia

Dagoeneko hasiak gara aurtengo udaleku irekietarako prestaketa lanekin eta, urtero
bezala, hau aurrera eraman ahal izateko hezitzaileak behar ditugu.

Aurten  uztailaren 1etik 26ra izango dira Udalekuak. Haur zein gaztetxoekin lan egiteko
gogoa izanez gero, ez izan zalantzarik eta animatu izena ematera maiatzaren 17a
baino lehen.
Izena emateko Kurrikuluma eta beharrezko tituluak  gaztejardun@topagunea.com
helbidera bidali edo Jarduneko bulegora (Kultur Etxea) ekarri daitezke.
Udaleku irekietan hezitzaile bezala aritzeko formazio saio bat egingo da maiatzaren
25ean goiz eta arratsaldez eta bertan parte hartzea derrigorrezkoa izango da Udaleku
irekietan lan egin ahal izateko.
Izena emateko bete beharreko baldintzak:
-Euskara jakitea
-Antolatuko den formazio saiora joatea
-18 urte edo gehiago izatea
Interesa izanez gero, ez izan zalantzarik eta animatu!

HAUS OF BEATS #158

HAUS OF BEATS #158 Aste hontako aurrerapenetan… / This week promos… Vesa-Matti Kivioja, Sun Runners, Santiago Salazar, so.mind, Youthman(29), ADT eta Dennis Quin-en hurrengo lanak… …eta askoz gehiago. / …and many more. Tracklist: Vesa-Matti Kivioja – Corundum (Ljudverket) out 1 may Sun Runners 女神の恋人達– Always Be Your G feat. Dreamcast (Apron Records) out 2019 tbc […]