Eaj-ren legealdiaran azterketa.
Udaletxera iritsi ginenean ez atzera ez aurrera aurkitzen zen Bergara, artean nabari zen krisi ekonomikoa, herria itzalita zegoen eta udal gobernua gure herria biziberritzeko baliabideak egoki erabiltzen asmatu ezinik.
Guri, ordea, kohesio handiagoko Bergara bistaratzen zitzaigun, baliabideak ondo kudeatuz gero, egunero aurrera eginez eta haziz joango zena. Egin genezakeela erabaki genuen eta gogotik hasi ginen lanean, esandakoa eginez eta gure egitarauan agindutakoak betez. Horretarako ezinbestekoa izan da adi entzutea bergararrek zer zioten herriko foroetan eta parte hartzeko zenbait gune lehenestea, gero egitasmo onenak burutzeko. Horrela lagundu dugu Bergara hobeto hornitua egon dadin gaur egun, garatuago eta kohesionatuago. Hitz batean esanda, Bergaran hobeto bizi gara orain.
Gainera, erakutsi dugu Bergara gai dela zailtasunak gainditzeko Udalak eta herritarrek elkar hartuz kudeatzen eta lan egiten dutenean herriko gauzen alde. Hala, era koordinatu eta eraginkorrean, asmatu dugu ustekabekoei erantzuten (Boluko luizia, uholdeak, suteak…).
Enpresa eta enplegua
Legealdia hasi zenetik topaguneak indartu ditugu enpresari eta dendariekin, elkarrekin eten gabe arituz eta ekimenak sustatuz jarduera ekonomiko handi nahiz txikien alde eta Bergarako merkataritzari laguntzeko. Adibidez, hor dago Bedelkar herriko dendarien elkartearekin egindako elkarlana, eta ENPRESARE antolakuntzaren sendotasuna (43 topaketa) eta BERELAN elkartearena. Bi horien emaitza ditugu enpresa berrien arteko lankidetza ugaria eta ezagutzari ateratako probetxua.
Enpresariekin batera ari gara enpresen egoera indartzeko eta Bergaran lanpostuak sortzeko. Pozik egin dugu, hala nahi izanda eta hala erabakita. Ekimen asko abiarazi ditugu: hirigintzako bitartekoak egokitu ditugu, hitzarmenak landu, administrazio-kudeaketak egin…. Emaitza Larramendiko 15 pabiloietan ageri da; Osintxun Soraluze Kooperatibaren lantegia handitzean; Ederlanek San Joanen inbertsioa egiteko apustuan; San Juanen Errekak irekitako lan-sail berrietan; eta batez ere Gureak-ek ireki duen polo estrategikoan garai batean Candy zen tokian, 9 urtetan hutsik egon diren 72.000 metro koadro industria-lur berreskuratuz.
Bizi kalitatea
Herri garbi, eroso, osasuntsu eta irisgarri bilakatu dugu Bergara, izadi-inguruan aisialdirako guneak zabalduz, ariketa eta osasunari nagusitasuna emanez, bidegorriak ugalduz, horretarako 1.455.871 euro inbertituz eta sare zabal bat medio, hala nola herrian ibiltzeko, jolasteko eta atsedenerako guneak moldatuz; kirol eskaintza handituz (Labe Garaietako polikiroldegiaren eraldaketa, Boluko pilotalekuaren berritzea, Agorrosingo harmailak, ur turrustak….) eta herriko beste eragileekin elkar harturik lan eginez. Horrez gain, BKE-rekin beste akordio batzuk hitzartzen ahaleginduko gara.
Kultura, betikoa berrituz
Gure ohiturak zaindu eta indartuko genituela hitzeman genuen; horren adibidea dugu Txistularien Bandaren eraldaketa, nabarmen sendotu duguna. Beste mugarria Bergarak jaso duen nazioarteko izendapena dugu: Zientziaren Hiri Historikoarena, wolframioa aurkitu izanaren lorpen bikainari esker eta zientzia hedatzeko egiten den lanagatik; aldi berean, hor dago gure herriaren 750.urtehurrena dela-eta gauzatutako egitarau zabala. Izan zirelako gara!
Errege Seminarioan kokatua, Seminarixoa dugu atzetik datorren tradizio honen lekuko argienetako bat, etorkizunera begiratzen duena. Eraikina egokitzeko egitasmo bakar batekin egin genuen topo eta arkitektura- eta kultura-egitasmo handi baten bidez, maila handiko baliabide kulturala sortu dugu, eredu bat, Bergararen neurrikoa, XXI. mendeko bitartekoz hornitua. 2.800.000 euroko inbertsioa izan dugu, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitz egin eta ados jarririk (1.047.000 euro) eta Jaurlaritzarekin berdin (300.000 euro); hala, ia urtebetean bateko eta besteko 74 ekimen antolatu ditugu, Bergarako zazpi kultur taldek esku hartu dutelarik, eta 3.395 lagun bertaratu delarik.
Trebakuntza, benetako etorkizuna
Herriko hezkuntza eta trebakuntza zentro guztiekin elkarlan estuan ar igara. Azpimarratu beharrekoa da, joan den legealdian oposizioan ginela UNED Errege Seminarioan jarraitzea defendatu genuela, eta gogor lan eginez lortu dugula. UNED aipatu kokalekuan egonkortzea, bertako ondarea birgaitzea eta balorean jartzea lortu dugu, horretarako, euskal erakunde desberdinek egindako 3 milioitik gorako inbertsioa baliatuz.
Bergara beti izan da lanbide heziketaren erreferente. Testuinguru horretan, Udaletik haratagoko instituzioekin elkarlanean aritu gara, Miguel Altuna Lanbide Heziketa zentroak instalaziorik hoberenak izan ditzan eta era berean, egoitza berria Bergarako erdigunearekin lotzeko proiektua egin dugu.
San Martin Eskola Publikoarekin gertutik ari gara lanean, karpa bat eraikitzeko eta Mariaren Lagundian ematen diren gizarteratze eredu berriak sustatzeko laguntzen aritu gara, hauek ere oinarrizkoak bailarako lanbide heziketan
Pertsona helburu
Gu ere herritar izanik argi dugu norentzat ari garen lanean, berdintasunean eta aukera parekotasunean sinesten dugu. Gure haur, gazte, zaharrentzat hoberena nahi dugu… Eguneko zentroa errealitate bat da: zabalagoa, modernoagoa, eraginkorragoa. Etxez etxeko zerbitzua hobetu dugu, gure zaharrak bere sendiekin denbora luzeagoan egon ahal izan daitezen. Gazteei zuzendutako etxebizitza alokairurako laguntza gehiago jarri dugu eta Gaztelekuaren dinamizazioa espezializatu. Martxan da jada, genero arteko desberdintasuna gainditzeko Berdintasun Kontseilua. Udal baliabideak modernizatu eta egokitu ditugu, Bergararen alde modu eraginkorragoan aritzeko. Lanketa guzti honen emaitza, Bergararren Arreta Zerbitzua da, Udala herritarrei hurbiltzea du helburu, edonolako izapide edo erreklamazio egin ahal izatea erraztu eta bideratzen duena.
Landatar auzoak
Hiri erdigune eta landatar auzoen arteko kohesioa ahalik eta handiena izan zadin, Udalera iritsi orduko auzo bakoitza bisitatu eta partaidetza prozesu zabala jarri genuen martxan landa eremu osoan. Horri esker, landatar auzoetan kultur ekintzak sustatu genituen; onarpen zabala jaso duen auzo-taxi zerbitzua abian jarri genuen; berriki, Angiozar eta Osintxun bi wi-fi puntu ezarri ditugu: eta era berean, urbanizazio ekintzak burutu ditugu Uberan 241.000 euroko aurrekontuarekin eta Beheko Kalen Angiozarren 175.000 euroko aurrekontuarekin, zerbitzu hobekuntza eta bide egokitzapenarekin batera.
Azpimarratzekoa da, Goimendiko sarbidea hobetzeko urtetako aldarrikapenari irtenbidea eman diogula legealdi honetan, elizarekin hitzarmen bat sinatuz, hobetze lanak burutu ahal izateko lurzorua lagatzeko.
Aparkalekua
Emandako hitza bete dugu. Seminarioaren jolastokian eraikiko dugun aparkalekuarekin, herritarren aldarrikapen historikoa errealitate bihurtuko dugu. Horri esker, bergararren mugikortasuna hobetzeaz gain, merkataritza, kultura eta hezibidea suspertuko ditugu.
Lanak hasi ditugu jada, eta lehen fasean kolektorea lekuz aldatuko dugu 300.000 euro inguruko aurrekontuaz. Bigarren faseak 1.819.849 euroko aurrekontua izango du (BEZ barne) eta datorren urtean amaituko dugu.
Urtebete baino gehiago da akusazio-idatziak ezagutu zirela eta epaileak ez du oraindik epaiketa-egunik izendatu
2018ko apirilaren 18koa da epaitegiko jakinarazpena, nahiz eta ez zen publiko egin maiatzaren 9an Berriak argitaratu zuen arte: Arabako Aldundiak zazpi urte eta erdiko kartzela-zigorra eta 300.000 euroko isuna Eliseo Gilen aurka, Oskar Escribanorentzat 5 urte, eta antzeko isuna, Ruben Cerdanentzat bi urte eta erdi. Fiskaliak ere antzeko zigorrak eskatzen ditu.
Kontua da normalean zigor-eskaerak ezagutu eta pare bat hilabetera-edo hasi ohi dela epaiketa. Ba kasu honetan, ez dakigu zergatik, urtebete igaro eta oraindik akusatuek ez dakite noiz epaituko dituzten. Pentsa nolako tortura den hamar urte igaro eta gero horrela jarraitu beharra.
Ez dago eskubiderik!
Iruña-Veleiaz hurrengo hitzaldiak: maiatzak 9 Elorrion, maiatzak 10 Bermeon
Udaleku irekiak eta zaintza zerbitzua

Aurten ere Jardun Euskara Elkarteak zaintza zerbitzua eskeiniko du udaleku irekiek iraun bitartean (uztailaren 1etik 26ra). Zaintzak goizeko 8:30ean hasiko dira 10:00ak arte. Izena emateko epea maiatzaren 2tik 17ra egongo da zabalik eta horretarako esku orria beteta entregatu behar da edo zuzenean Jarduneko bulegoan bertan ere egin daiteke.
Asteburuko aisialdia. Txapligu.

Hemen gatoz maiatzerako ekintza ugarirekin. Animatu zapatu eta domeketan oxirondo azokara gerturatzen!
Ekonomian ere “pertsonetan zentratutako ekimenak” sustatzen jarraitzeko konpromisoa hartu du Elena Letek




Elena Lete eta Maite Peña hautagai jeltzaleek Gureak Taldeak Bergaran duen automozio dibisioko lantegi berrira bisita egin dute. Balioan jarri dituzte enpleguaren bidez garapen soziala eta pertsonala bermatzen duten politikak.
BERGARA. Joan den udazkenetik dago martxan Gureak Talsdearen automozio dibisioko lantegi berria. Gaur langile eta arduradunekin egon dira Elena Lete eta Maite Peña hautagai jeltzaleak eta, Gureak Taldearen industri dibisioko zuzendari Andoni Errekondorekin batzartu eta gero, instalazioetara bisita egin dute, gertutik ezagutzeko lantegiaren etorkizuneko apustuak eta proiektu soziala. Gureak Taldeak Candy zenaren Bergarako instalazio guztiak eskuratu zituen, Udalaren kolaborazio estuarekin, eta 2018ko uda ostean automozio alorrerako planta jarri zuten martxan. Desgaitasuna duten ia 115 pertsonari lan aukera egonkorrak sortu eta kudeatzen ditu Gureak-ek Bergaran lantegi berrian.
Letek eta Peñak estrategikotzat jo dute enpleguaren bidez integrazio aukerak sortzen dituen proiektu hau eta balioan jarri dute erakunde publiko eta entitate pribatuen arteko elkarlana. EAJ-PNVren Bergarako alkategaiak nabarmendu duenez, “Gureak Taldearen ereduarekin frogatzen den bezala, ekonomian ere egin daitezke pertsonetan zentratutako politikak”. Leteren esanetan, “ezin dugu inor atzean utzi eta denontzako herri bat eraikitzen jarraitu behar dugu, gure ardura politikoa da, beraz, aukerak eman eta baldintza berriak sortzea herritar guztientzako”.
Gizarte integrazioa eta lan aukerak batzen dituen eredu honen alde ere egin du Maite Peña EAJ-PNVren hautagaiak ere, “desgaitasuna duten pertsonak berdintasun egoeran eta lehen mailako hiritar sentitzeko gakoetako bat lana delako eta garapen soziala eta pertsonala estuki daudelako lotuta enpleguarekin”. Peñak azaldu du estrategia horretan Gipuzkoan esperientzia asko dugula eta “gure lurraldea gizarte politiketan erreferente” dela, besteak beste, “elkarteak eta entitate publiko nahiz pribatuak artean gauzatzeko gai diren elkarlanarengatik”.
Proiektu industriala eta soziala
Halaber, arlo ekonomikoari ere eskaini diote arreta hautagai jeltzaleek, Gureak Taldearen aktibitateari esker bultzada berria jaso duen gune industrial batean aurkitzen baita gaur bisitatu duten lantegia. “Bergarako industriari babesa eta bultzada ematea eta kalitatezko enplegua bermatzeko baldintzak sortzea” izan dira, Elene Letek azaldu duenez, “agintaldi honen lehentasun nagusietako bi” eta, horretarako, “etengabea izan da herriko enpresa eta eragile ekonomikoekin izandako harremana”. Hain zuzen, “EAJ-PNVren apustu irmoenetakoa da hori”. “Bergaran buru-belarri aritu gara eta arituko gara; bereziki, aktibitate industrialari bultzada ematea eta gure herria ekintzaileentzako inguru onuragarria bilakatzea
direlako gure helburuak”. Hala, “Bergarako EAJ-PNVtik, erakundeekin lankidetzan, sinergiak sustatzen jarraitzeko eta enpresa eta ekintzaileei bermeak eta erraztasunak emateko konpromisoari eutsiko diogu, gaitasun hori aise frogatu baitugu gobernuan egon garenean ere”.
Horrekin batera, Letek, Gureak bezalako enpresekin lortutako aliantzek herriarentzat duen onura azpimarratu du: “gure ongizatearen bi zutabe nagusiei eragiten baitie, bete betean: ekonomia sendo baten aldeko apustua, gizarte kohesioaren eta guztiontzako aukeren berme gisa”. Hala, Candy zenaren instalazioak berriz martxan jarri eta enplegua eta gizarteratzea uztartzen dituen proiektu sozial bati bidea ematea, “legealdiko lorpen esanguratsuenen artean” kokatu du alkategai jeltzaleak. “Prozesu luze eta sakona landu eta gero, ez zaio soilik hutsik aurkitzen zen espazio industrial bati erabilera ekonomikoa eman, hain zuzen, nazioartean erreferentzia den proiektu sozial batek urrats berria eman du Bergaran eta Gureak-ek bere presentzia indartu ahal izan du gure eskualdean”, esan duenez.
Ekoizpen eta enplegu gehiago
2018ko udazkenean ekin zion produkzioari Gureak-eko lantegi berriak, kablea prozesatzeko aktibitateari eta produktu berrien prototipoera helduta. 91 langilerekin hasi ziren lanean eta egindako inbertsio teknologikoa handia izan da. Prototipoen alorrean aldiz, Candy zenaren planta berrian 24 langilek dihardute, CPE Akademi deituriko formazio dualeko ekimen berritzailean. Lantegi honek astero lau kamioi betetzen ditu kablez eta aurten 275 milioi kable fabrikatu nahi dituzte, eta datozen urteetan ekoizpenaren hazkundearekin jarraitu, 345 milioi kabletara iritsi arte.
Bergara, hiri integratzailea
Gureak Taldearen eta Bergarako Udalaren harremana ez da horretan geratu, joandako azaroan hitzarmena sinatu baitzuten 5. Area delakoa kudeatzeko (batetik, lehengo MAYC eta gaur egun Gureak kokatuta dagoena; eta, bestetik, Maderas Irizarren eremua) Hitzarmen honekin Gureak Taldeak beste erabilera batzuk ere martxan jarri ahal izango ditu eta “Bergarako herriak berriro lortu du erabilera industriala bultzatzea hutsik eta hondatzen zegoen eraikuntza industrial batzuetan”, esan du Letek. Gainera lankidetza horren bitartez, Gureak Taldeak Udalari 1.000 metro koadroko pabiloia emango dio eta egokituko egingo du aparkaleku publikoa.
Bukatzeko, eta apustu hauek kontuan hartuta, Elena Letek esan du “Bergarak hiri integratzailea dela harro esan dezake”. Adibide moduan jarri ditu Goyeneche Fundazioak adimen urritasuna dute pertsonentzako Mintegi kalean aurki irekiko duen Garagunea ala Atzegiren Pauso Berriak izeneko lan-integraziorako programarekin Udalak duen kolaborazio estuaren ondorioz Udalean bertan langile berri bat hasi da lanean apirilean. “Gipuzkoan eta Bergaran arrakasta handiarekin eta naturaltasunez uztartzen dira elkarte, erakunde eta entitateak, gizarte ongizatea bilatzeko”, hala, “eredu horretan sakontzea eta apustu gehiago ematea da gure konpromisoa”, esan du alkategai jeltzaleak.
2019ko maiatzak 2.
Maiatzeko euskararen bozgorailua

Maiatzeko euskararen bozgorailua:
“Si ellos han podido, tú también podrás con el EUSKERA”
“Eurek euskararekin ahal izan badute, zuk ere ahal izango duzu”
Valentziako Segorbe eta Mislata herrietatik Bergarara elkartrukean
Valentziako Segorbe eta Mislata herrietatik Bergarara elkartrukean etorri dira 65 musikari: Gu martxoan joan ginen eta eurak bisita bueltatu digute.bisita
Egun borobila izan da: herrian bisita gidatua, alkatearen harrera, bazkaria eta arratsaldean kontzertu aparta eskaini dute gure eta Valentziako banda eta orkestra.
Bukaeran, danok elkarrekin Europaren ereserkia jo genuen.
2019-2020 ikasturerako matrikulazio epea zabalik!
2019-2020 ikasturterako Bergarako Musika Eskolak matrikulazio epea zabaldu du.
Eskolaren helburuak hauek dira:
- Musika kulturaren sustapena, bere aspektu guztietan, bereziki irakaskuntzaren bitartez.
- Bergarako musika taldeen harrobi izatea (Bergarako orfeoia, aritzeta abesbatza, udal musika banda, udal txistulari banda, bergarako orkestra sinfonikoa etb.)
Bergarako musika eskolak jorratzen dituen esparruak hauek dira: musika sinfonikoa, musika herrikoia eta gaur egungo musika (rock, pop…).
Musika ezenikoan lan handia egin du azkenengo urteetan, baita beste herri batzuekin ere elkarlana ….eta 2018-2019 ikasturtean ohiko klaseez gain, hainbat lan eta ekitalditan parte hartu du:
Alizia Herrialde Miresgarrian musikala Bilbon eta Iruñan, kontzertu didaktikoak, Kriskitin ametsaren bila ipuin musikatua, topaketak, elkartrukeak, kontzertuak, herriko kaleak animatu (gazte bandarekin, big band-arekin trikitilariekin, txisturariekin, dantzariekin), antzerki eta dantza tailerrak…….
2019-2020 ikasturteari begira ondorengo ikasketak eskainiko ditu:
- Suzuki Metodoa ( 3 urtetik aurrera)
- Musika eta Mugimendu tailerra (5 urtetik aurrera)
- Euskal Dantzak ( 6 urtetik aurrera)
- Hizkuntza Musikala (7 urtetik aurrera)
- Helduentzako Hizkuntza musikala
- Musikoterapia- Musika hezkuntza berezia
- Ahotsa: kantu bakarlaria, abesbatzak (5 urtetik aurrera)
- Istrumentu sinfonikoak: bibolina, biola, biolontxeloa, oboe, flauta, klarinetea, fagot, tronpeta, tronpa, tronboia, bonbardino, tuba, saxofoia, perkusioa
- Istrumentu polifonikoak: piano, akordeoia, kitarra, organoa
- Istrumentu herrikoiak: trikitia, panderoa, txistua, alboka, dultzaina eta txalaparta.
- Istrumentu modernoak: kitarra elektrikoa, baxu elektrikoa eta bateria
Bergarako musika eskolak ikasle guztiei taldeetan parte hartzeko aukera ematen die. Horretarako honako talde hauek eskaintzen ditu:
- Orkestra sinfonikoa
- Gazte Banda
- Big Band
- Konboak
- Abesbatzak
- Akordeoi taldea
- Gitarra taldea
- Trikiti taldea
- Txistu taldea
- Dantza taldea
Talde hauen helburu nagusia klaseetan ikasitakoa praktikan jartzea, beste ikasle batzuekin batera musika egitea, disfrutatzea eta kaleratzea da.
Matrikulatzeko epea: maiatzaren 2tik ekainaren 6ra.
Idazkaritzako ordutegia: 15:30etatik 19:30era
(943765780
idazkaritza@bme.e.telefonica.net