Zuhatzara irteera

18

Txapligu aisialdi taldeko haur eta hezitzaileak Zuhatzan izan dira asteburu pasa. Bertan hainbat ekintza eta askotariko jolasetan parte hartzeko aukera izan dute.  Eta primeran ibili dira!!

18 15 10 6 3 2 17

HAUS OF BEATS 160

HAUS OF BEATS #160 Aste hontako aurrerapenetan… / This week’s promos… Telmo Trenor, Social State, Com Truise, Local Suicide, Kid Fonque, John Swing eta PHON.O-ren hurrengo lanak… …eta askoz gehiago. / …and many more. Tracklist: Telmo Trenor – Extra Sauce (P3z Karramarro Mix) (Haus Of Beats Diskak) out soon Telmo Trenor – La Soireé (El_Txef_A […]

Debagoienako berbalagunak Gasteizera irteera

IMG-20190511-WA0075

Joan den Larunbatean Debagoienako mintzalaguna programatik Gasteizera irteera antolatu zuten. 11:00etan Landerrekin, martxoaren 3ko kidearekin, elkartu ziren martxoaren 3ko elkartean eta honen eskutik azalpen batzuk jaso zituzten. Ostean ibilbide gidatua egin zuten eta bertan martxoaren 3ko murala eta Iñigo Arregik egindako eskultura ikusteko  eta 1976an gertatutakoa gertutik ezagutzeko aukera izan zuten, besteak beste.

Beranduago, eta pare bat pote hartu ondoren, La Bilbaina jatetxean denok elkarrekin bazkaldu zuten, bapo jan eta mintzalagunen arteko harremana sendotuz.

Arratsaldean, irteerari amaiera emateko, Esti Vera artistaren eskutik alde zaharreko 13 muraletatik 11  ezagutu zituzten, beraien inguruko azalpen guztiak jaso bitartean.

Egun zoragarria pasa zuten!

 

IMG-20190511-WA0073 - Kopia

 

IMG-20190511-WA0048 - Kopia

 

sdr

 

IMG-20190511-WA0075

 

sdr

 

Osteguneroko elkarretaratzeekin jarraitzen du hiritar multzo batek bosgarren urtez

2015eko urtarrilean hasi zen hiritar multzo bat Arabako Diputazio Plazan ostegunero (20:00) elkarretaratzeak egiten eta eta harrezkero horretan jarraitzen du zintzo-zintzo. Hamabostean behin Justizia Jauregiaren aurrean gauza bera egiten da aspalditxotik.

Ikusi al du norbaitek horrelako argazkirik hedabideetan? Nik ez behintzat. Eta hori aurretik hainbat kazetari pasatzen dela erredakzioetatik etxerako bidean. Kolore guztietako kazetariak. Geuk ere bidali izan ditugu argazkiak, baina alferrik.

Aupa zuek!

2015, otsailak 5

2019, maiatzak 9

Nola aldatzen diren gauzak #138 nahikoa da

Gaur nere protesta. Gure irratia, gure irrati estudioa; zuekin komunikatzeko erabiltzen ditugun mikrofono, telefono, mahai tekniko, edota erabiltzen ari naizen teklatu hau, bortxatuak izan dira. Lapurrek irratiko atea apurtu eta irrati barruan luze izan zirela dirudi. Halako erasoek kolokan jartzen dituzte gure irrati xume honen moduko proiektuak, baina lanean jarraituz eta daukagun gogoarekin aurrera egingo […]