“IRUÑA-VELEIA, epaiketa noizko?”, Hernaniko Kronikan eta Noticias de Gipuzkoan

Gutun hau argitaratu da Hernaniko Kronikan eta Noticias de Gipuzkoan

“Urtebete baino gehiago da Iruña-Veleia aferako akusazio-idatziak ezagutu zirela: Arabako Aldundiak zazpi urte eta erdiko kartzela-zigorra eta 300.000 euroko isuna eskatzen ditu Eliseo Gilentzat, Oskar Escribanorentzat 5 urte eta antzeko isuna, Ruben Cerdanentzat bi urte eta erdi. Fiskaliak ere antzeko zigorrak eskatzen ditu. Baina epaileak ez du izendatu oraindik epaiketa-eguna, hamar urte baino gehiago luzatu den auzi honentzat.

Normalean, zigor-eskaerak ezagutu eta pare bat hilabetera-edo hasi ohi da epaiketa. Ba kasu honetan, ez dakigu zergatik, urtebete igaro da eta oraindik akusatuek ez dakite noiz epaituko dituzten. Akaso, epaiketaren mamian dago arrazoia: zer epaituko dute froga zientifiko formalik egin ez bada? Eta nor epaituko dute, Ertzantzak faltsutzailerik  aurkitu ez badu?

Bitartean, epai bidean daudenen eta ingurukoen sufrimendua luzatzen ari da eta pertsona askoren jakinmina eta euskal kulturarako garrantzitsuak izan daitezkeen gaiak zapuzten.

Ez dago eskubiderik! Hau ez da justizia!

Tomas Elorza Ugarte

Jexux M. Eizagirre Portillo

Juanjo Uria Zubiarrain

Beñi Agirre Oiartzabal “

HAUS OF BEATS 161 – Bergarako V. Elektronika Topaketa

HAUS OF BEATS #161 – Bergarako V. Elektronika Topaketa Aste hontako aurrerapenetan…/This week promos… Telmo Trenor,  Massimo Amato, Luke Sanger, Dj Nature, Crabsticks, Taka eta Dj Linus-en hurrengo lanak. Bigarren zatian, larunbatean ospatzen dan BET-ari buruz aritu gara. Tracklist: Telmo Trenor – In Touch (Lost Twin Remix) (Haus Of Beats Diskak) out soon Telmo Trenor […]

Erraiak dokumentala eta irrintzi ikastaroa

kartela erraiak eta irrintzi

2018an, Ekain Martinez de Lizarduy irakasleak eta Arteman Komunikazioak lankidetzan egindako dokumentala dugu Erraiak. Bertan irrintziaren nondik norakoak kontatzen dira: jatorria, zentzua eta eragina, besteak beste.

Ekainaren 4an, asteartea, arratsaldeko 19:00etan Seminarixoan proiektatuko dute dokumentala eta sarrera doan izango da.

Irrintziaren ildotik jarraituz, ekainaren 5ean, asteazkena, arratsaldeko 18:00etatik-20:00etara irrintzi ikastaroa antolatu dugu. Izena ematea: jardunkultura@topagunea.com, 943763661, 605712469; edo Jarduneko bulegoan bertan.

kartela erraiak eta irrintzi

BERGARAKO LUDOTEKA | Ikusi zer egin dugu maiatzean zehar!

IMG_8882

Ugariak eta anitzak izan dira azken asteetan zehar egin ditugun ekintzak, bai ludotekan eta baita ludotekatik kanpo ere.

Merienda goxo-goxoa prestatu genuen ogi zati batekin! Paniniak prestatzen ikasi genuen eta gustora jan genituen mahaiaren inguruan jarrita.

Futbolin txapelketari ere tartea egin diogu maiatzean. Bikoteka eskumuturrak berotzeko aukera izan genuen taldekideak animatzen zeuden bitartean!

Gipuzkoako Foru Aldundiak herriko plazan jarritako autobusean ere egon ginen. Teknologia berriak eta zibereskubideak aitzaki hartuta, programatzen ikasteko tailer txiki bat egin genuen!

Ohiturari eutsita, maiatzean ere gustoko dugun musikaren erritmora gorputz guztia dantzan jarri dugu egun askotan!IMG_8889 IMG_8892 IMG_8853 IMG_8856 IMG_8858 IMG_8862 IMG_8874 IMG_8875 IMG_8906 IMG_8908 IMG_8910 IMG_8912 IMG_8914 IMG_8882 IMG_8894 IMG_8898 IMG_8899 IMG_8900 IMG_8902 IMG_8904 IMG_8905

 

 

ATE IREKIAK eta UDABERRIKO JAI-KONTZERTUA

Maiatzaren 18an: ATE IREKIAK eta XXX.UDABERRIKO JAI-KONTZERTUA

Eguna, gure eskolako ateak zabaltzen hasiko dugu. ATE IREKIAK, herritar guztientzat.

11:30etatik 13:30etara instalazioak, irakasleak, instrumentuak.. Ezagutzeko aukera izango duzue.

11:30etatik 12:15etara 5,6,7 urteko haurrentzat musika tailerra izango da.

12:00etatik aurrera, taldeen ensaioak ere izango dira: BIG-BAND, KONBOAK, DANTZA, TRIKITIAK…..

Arratsaldeko 19:00etan KONTZERTUA izango da BERGARAKO UDALPILOTALEKUAN,

kontzertu ostean AFARI POPULARRA, Seminarixoko karpan.

Eta eguna bukatzeko… III. TALDE LEHIAKETA

BERGARAKO MUSIKA ESKOLA, 35urte …

MUSIKAREKIN HAZI, HEZI ETA BIZI!!

XXX.UDABERRIKO JAI-KONTZERTUA

XXX.UDABERRIKO JAI-KONTZERTUA

Zorionak, Guraso, ikasle, irakasle!!!

Kontzertu Bikaina atzokoa!!!

Denetarik entzuteko aukera izan genuen. Suzuki ikasleak, txistu taldea, trikiti taldea eta dantza taldea, hasiberrien abesbatza, haurren abesbatza, orkestra, banda..

Berezia izan zen María Borislabova, gitarrajolea bakarlaria orkestrakin eskainitako Bercarissen ROMANZA .

Eskerrik asko gure aurkezle bikainei: Fran Martínez karlos Etxaniz

Kontzertuaren ostean guztiok afalatzera joan ginen eta afal ostean anbiente ederrajarri zuten III. TALDE LEHIAKETAN parte hartu zuten taldeak. 6. Talde izan zire guztira.

ZORIONAK Irabazleei:
1. Saria BALCK LEMON taldea
2. Saria SHARONA taldea

Gaztetxoentzat marraki lehiaketa izan genuen baita:

1. Saria Lia Ayerbe
2. Saria Manex Balenziaga
3. Saria Lander Mujika

Datorren urtean hamarkada berria hasteko prest!!!
MUSIKAREKIN HAZI HEZI eta …. BIZI

Mila esker Yon Suinaga argazkiengatik!!

Mintza Eguna Lapuebla de Labarkan, ekainaren 1ean

MintzaEguna300x300

Ekainaren 1ean, Euskal Herriko mintzalagunek beraien festa ospatuko dute Lapuebla de Labarkan. “TÚtik Gura! Ongietorri Mintzalagunon mundura” lelopean euskaltzale guztiak gonbidatu nahi dituzte bertara.

Urtean zehar herri zein auzoetan aritzen diren Mintza taldeak ez dira soilik euskara praktikatzeko taldeak, horretaz gain, emozio, ekimen, harreman eta bizipenak biltzen dituzten taldeak ere badira.

Euskara bakardadean gordetzeari utzi eta gozatzeko aurrerapausua ematen dutenen mundua da, eta beste askori aurrerapausu hori ematera animatzen dituztenena.

Ederto pasatzeko egitaraua antolatu dute eta euskaraz solasteko aukera paregabea izango da Lapuebla de Labarkakoa!!

 

MintzaEguna800x150

 

Euskal triviala

TRIVIALA 2019-1 kartela

Datorren astelehenean ekingo diogu Euskal trivialaren hurrengo edizioari. Dagoeneko banatu ditugu galderen orriak herriko zenbait tokitan (ikastetxeak, agorrosin, angiozar eta osintxuko ludotekak, etab). Esan bezala, astelehenean, maiatzaren 20an, irekiko dira kutxak eta ekainaren 6ra arte iraungo dute zabalik. Beraz, zuen kategoriako galdetegia aukeratu eta erantzun!!

Ondorengo irudian informazio gehiago:

TRIVIALA 2019-1 kartela