Jolas leku ibiltaria

JOlas leku kartela udaberria (1)

Datorren domekan, ekainaren 2an, goizeko 11:30etik 13:30era, denboraldiko azken Jolasleku Ibiltaria izango dugu Labegaraietan. Eguraldi paregabea iragarri dute astebururako beraz, igande goizerako plan ederra izan daiteke.

Animatu eta jolas dezagun guztiok batera!!

 

 

JOlas leku kartela udaberria (1)

IRRINTZI IKASTAROA

irrintzi ikastaroa

Ekainaren 4an Seminarixoan Erraiak dokumentala ikusi ostean aukera ezin hobea dugu irrintzia praktikan jartzeko. Edozein herriko jaietara hurbilduta entzun dezakegu oihu hau eta hainbat herrietan lehiaketak egiten dira, irrintzi onena eta luzeena zein den jakiteko. Bergaran ere San Martzial jaietan ere lehiaketa egiten da.

Honen harira, IRIINTZI IKASTAROA antolatu du Jardun euskara elkarteak, Euskal Herriko oihurik ezagunena botatzen ikasteko.

Ikastaroa ekainaren 5ean izango da eta 2 orduko iraupena izango du, 18:00etatik 20:00etara haiz zuzen ere.

Irakaslea Isabel Kirze arrasatearra izango da. Ikastaroa doanekoa da baina izena eman behar da; Jardun  euskara elkartean (Errotalde jauregia z/g), 943763661/605712469 telefono zenbakietara deituta edo jardunkultura@topagunea.com helbide elektronikora mezu bat idatziz.

 

Animatu, gure kultura gertutik ezagutzeko aukera paregabea izango dugu eta!!

irrintzi ikastaroa

Ekainaren 4an ERRAIAK dokumental emanaldia Seminarixoan

erraiak

Irrintzia Euskal Herriko bestelako adierazpen kulturalekin batera (bertsolaritza, pastoralak,…) herri honek duen altxor eta berezitasunetako bat da. Dokumental honek, gure altxor honi duen garrantzia eman eta gaiaren inguruan dagoen ezjakintasunari argia ematea du helburu.

Kobazuloetatik datorkigun oihua. Entzun, sentitu eta kantatu egiten duguna. Hitzik gabeko hizkuntza. Erraietatik ateratzen zaiguna. Arbasoen oihartzuna.

Baina noiztik dugu irrintzia gure artean? Bizirik jarraitzen al du XXI. mendean? Hauek eta beste hainbat galderen erantzuna bilatzen duen ariketa da Erraiak dokumentala. Euskal Herriko txoko ezberdinetan barrena murgilduz irrintziaren jatorria eta hedapenaren azterketa egin dugu. Ze eragin du irrintziak kostaldeko marinelen jardunean? Zer eragin barrualdeko bailaren egunerokoan?

Ekain Martinez de Lizarduy irakasleak eta Arteman Komunikazioak lankidetzan egindako dokumental honek Euskal Herri osoan zehar irrintziarekin zerikusi zuzena duten pertsonen testigantzak jasotzen ditu. Nondik dator irrintzia? Nola deitzen zaio Nafarroako mendietan, Gipuzkoako bailaretan edota Bizkaiko kostaldean? Zein da soinu miresgarri honen arrazoi zientifikoa?

Irrintzia ardatz izanda ekoiztu den dokumental bakarra dugu hau, euskara hutsean grabatutakoa. Euskal kulturaren sakontze ariketa paregabea. Goza ezazu!

EGUNA: Ekainak 4, astearte

ORDUA: 19:00

LEKUA: Seminarixoan

DOAN!!!

erraiak

ULU – ULU KLUBA #20 Sor2 Australian

Irratsaio honetan musika estilo ezberdinak izango dira entzungai, skate, graffiti, surf eta bizitza urbanoaren eragina izango dutenak. Artearen inguruan jardungo gara, eta artista ezberdinei elkarrizketak egingo dizkiegu noizean behin.   Gaurkuan @mr.sor2 ren esperientzia Australiako @bsafest street art jaialdian!!

HAUS OF BEATS #162

HAUS OF BEATS #162 Aste hontako aurrerapenetan… / This week promos… Telmo Trenor, Lorenzo BITW, Etch & Nico Lindsay, Eliphino, Finn, Special Request eta Cosmin TRG-ren hurrengo lanak… …eta askoz gehiago. / …and many more. Tracklist: Telmo Trenor – The Last Kiss (Proceed Mix) (HOB Diskak) out soon Telmo Trenor – Bel Air (Griffi Remix) […]