Jaietarako zapirako marrazki/lema lehiaketako irabazleak

Irabazleak 3

Maiatzaren 22an itxi genuen zuen proposamenak jasotzeko epea eta inoiz baino parte hartze handiagoa izan dugu urte honetan.

Oraingoan marrazkiak bi kategoriatan banatu ditugu (12 urtetik beherakoak eta 12 urtetik gorakoak) eta lema bakarrik bidaltzeko aukera izan dugu, baita ere.

 

Gauzak horrela izanik, hiru dira sarituak:

Umeen irudia: Noa Lezeta Iturralde (9 urte) – 60€

Helduen irudia: Nagore Aranburu Jimenez (36 urte) – 100€

Lema onena: Uxue Larrañaga Salaberria (8 urte) – 40€  – Lema: Hitz eta pitz gu euskaraz gabitz!

Jaietan, helduen 1.800 zapi eta umeen (tamaina txikiagokoak) 200 aterako dira. Hauek eskuratzeko bi egun izango dituzue eta hainbat lekutan salduko dira: Jardunen bertan, herriko zenbait tabernatan eta 6an Irizar kalean eta 7an San Martin plazan jarriko diren mahaietan.

Irabazleak 3

Noa, Uxue eta Nagore.

Bergarako Musika eskolako dantza taldeko kideak dantza jaialdian

Datorren igandean, ekainaren 2an,  San Martin plaza herriko dantza talde desberdinen emanaldia izango da:  Hiru zati izango ditu jaialdiak. Batetik, dantza taldeok eta erraldoiek bina dantza egingo ditugu, nor bere aldetik. Bigarren zatian, dantza herrikoi batzuk dantzatuko ditugu elkarrekin eta, bukatzeko, lehengo erromeria kutsu haiek gogoratuz, herri osoa jarriko dugu dantzan.

Siriara bidaltzeko istrumentu bilketa

Mugarik gabeko istrumentoak:

Siriara bidaltzeko instrumentuen bilketa egiten ari dira Debagoienean. Berriak, zaharrak, etxean eduki baina erabiltzen ez direnak… guztiak jasoko dituzte, ekaina bitartean, bailarako musika eskoletan eta gurean ere jaso ahalko dira. Beraz, Bergarako Musika eskolara gerturatu eta idazkaritzan laga dezakezue: musika instrumentuekin, gabonetan, tona bat bidaliko dutela aurreikusi dute.

Debagoieneko XV.Trikitixa eguna Soraluzen

Datorren larunbatean, Ekainaren 1ean , Soraluzen ospatuko den XV. Debagoieneko trikiti egunean, Bergarako Musika eskolako guraso, ikasle eta irakasleak hartuko dute parte. Guztira  Bergarako 65 izango dira trikiti eguneko jaialdian parte hartuko dutenak.

Primerako eguraldia , egun zoragarria ospatzeko!!

Egitaraua kartelean.

X.TRONBONEITOR, Tronboi topaketa Bergaran

115 tronboijole girotuko dute bihar gure herria.

Araba eta Gipuzkoako 14 Musika Eskolek hartuko dute parte X. TRONBONEITOR, Tronboien jaialdian.

BERGARA, ZIENTZIA eta MUSIKA… aurtengo TRONBONEITOR kartelaren irudia.

12:00etan KALEJIRA
12:30ean KONTZERTUA San Martin Plazan

Kontzertuari amaiera emateko, MIGUEL GZ. BASTIDAren HOR KONPON.

Gozatu!!!

No hay ninguna descripción de la foto disponible.

Aroztegi aretorako langile bila

images

Aroztegi aretoan harrera eta zaintza lanak egiteko langile bila gabiltza. Norbait interesatua badago bidali kurrikulum-a jardun@topagunea.com helbidera ekainaren 5a baino lehen. Informazio gehiago nahi izanez gero deitu 943763661/605712469 telefono zenbakietara.