
Jantzi blusa, kamixeta, zapi, partxe, txapa, pegatinak… ETA GOZATU JAIXETAZ!!
Jantzi blusa, kamixeta, zapi, partxe, txapa, pegatinak… ETA GOZATU JAIXETAZ!!
Dagoeneko jaso ditugu jaietako zapiak. Bat eskuratu nahi duzula?
Ba pasa zaitez Jardun Euskara Elkarteko bulegotik, herriko Arrano, Ganbara, Bule, Pol-pol eta Kortazar tabernetatik; Irala kalean ostegunean (19:00-21:00) edota San Martin plazan ostiralean (18:00etatik aurrera) jarriko ditugun postuetatik.
*Haurren zapiak, soilik, Jardun Euskara Elkarteko bulegoan edo ostiralean San Martin plazan jarriko dugun postuan eskuratu ahal izango dira.
Bergarako jaixetan kanpora zoiazela? Ba, zoiazen lekura zoiazela, ez galdu aukera eta bidaliguzu postal bat!
Hemen informazio gehiago:
Joan den larunbatean, ekainaren 1ean, Euskal Herriko berbalagunen jaia, mintza eguna, ospatu zuten Lapuebla de Labarkan, Arabar Errioxan. Urtero bezala Euskal Herriko hamaika txokotako berbalagunak elkartu ziren bertan,denera gutxi gorabehera, 150 lagun.
Autobusean 11:30ak aldera heldu ziren Lapueblara eta bertako arduradunek ongi etorria egin ostean, bertako produktuekin egindako hamaiketakoa dastatzeko aukera paregabea izan zuten.
Tripa bete ostean, taldetan banatu zituzten. Lehen taldea, plazan geratu zen aditu baten azalpenak jarraituz, ardo eta olio dastaketa egiten. Bigarren taldea, COVILA upeltegira joan zen upategia ikusi eta bertako ardoa dastatzera eta hirugarren taldea ordea, “mahats tren turistikoa” hartu eta Poveda parke naturalera joan zen, bidean Arabar Errioxako paisaia zoragarriaz gozatuz, Amaia bertako herritar baten azalpenak jarraitzen zituzten bitartean.
Goizeko ekintzak behin amaituta, plazan bildu eta musikarien laguntzaz kalejiran Assa ikastolaruntz abiatu ziren, giro ederrean gainera!!!
15:00etan Assa ikastolako frontoian majo bazkaldu eta berbetan, dantzan eta kantuan aritu ostean 19:00ak aldea autobusa hartu eta penaz etxerantz abiatu ziren.
Benetan egun ederra pasa zuten Euskal Herriko herri eder honetan!!
sdr
Gogoratu gaur, arratsaldeko 19:00etan, Seminarixoan Erraiak dokumentalaren emanaldia izango dela. Bertan Ekain Martínez de Lizarduy Stürtze, zuzendari eta gidoigilea, egongo da dokumentalaren nondik norakoak azaltzen.
Hemen dokumentalaren aurrerapen txiki bat:
Akuarelekin sormena landu dugu; eguraldi ona lagun, ur jolasak eta ponpa erraldoiak egin ditugu; betiko jolasetan aritu gara… eta konturatu orduko maiatzari agur esateko ordua iritsi da!
Izenburua: Zer gertatzen da Iruña-Veleian?
Hizlaria: Juan Martin Elexpuru
Eguna eta ordua: ekainak 6, osteguna, 19:00
Lekua: Segurako Kulturetxea
Antolatzaileak: Erraztiolatza Erakustokia eta Plaza Zaharreko Lagunak