Udaleku irekiak

IMG-20190705-WA0003

Lehen asteari amaiera emateko apar festa izan dugu gaur.

Aste guztian zehar, udalekutako haur eta hezitzaileek, ekintza ugari egin dituzte.

Hemen argazki batzuk:

untitled 1 2 4 5 6 10 20 IMG-20190702-WA0006 IMG_4194IMG-20190705-WA0003 IMG-20190705-WA0004 IMG-20190705-WA0005

Porra Tour 2019

Kaixo PORRA TOUR zaletu guztioi. Larunbat honetan, uztailak 6, 2019ko TOURRA hasiko da belgikako Bruxelles hirian.

Jakinarazten dugu, urteroko legez, LOKATZA Txirrindulari Eskolakook hasiak garela PORRA TOUR-a antolatzen.

Azken urteetan bezala, 22 taldeetako 176 txirrindulariek osatutako tropela izango da Bruxelles-ko irteeran. 21 etapetan, Paris-eko helmugarainoko ibilbidea osatu beharko dute, amaiera, uztailaren 28an izango delarik.

Hasierako etapa eta taldekako erlojuaren kontrako frogak , ez dira PORRA-ko lehiaketan sartzen, beraz, lehenengo etapa puntuagarria, uztailak 8-ekoa (astelehena) izango da.

PORRA-ko baldintzak, hurrengoak izango dira:

Porrista bakoitzak, 15 txirrindulari aukeratu beharko ditu apostu bakoitzeko. “Apostu paperak”, uztailak 7-ean (igandea) eguerdiko 15:00-ak baino lehen entragatu beharko dira horretarako jarritako postuan.

TOURREKO DORTSALAK (Hemen klikatuz)

Aposturako informazio zehatzagoa, «apostu papera» jasotzerakoan bertan idatzita ikus ahal izango duzue.

Tourren bukaeran puntu gehien lortzen dituenak porraren irabazle izango da. Hala ere, lehenengo 10 sailkatuek saria izango dute.

NON jaso APOSTU PAPERAK??

ANTZUOLA>>

– Larunbata 7: 19:00-21:15 kalebarrenen
– Igandea 8: 10:00-14:30 Koxkor Okindegian

BERGARA>>

-Larunbata 7: 18:00-20:00 Irala kalean
-Igandea 8: 12:00-15:00 Irala kalean

Bergarako Irala kalean mahai bat jarriko dugu edozein informazio jaso edo apostuak bete ahal izateko.

Porrako sailkapenak eta gora beherak, www.lokatza.com -en jarraitu ahal izango duzue.

Astean zehar informazio geheiago ematen jarraituko dugu. ANIMO ta parte hartu!!

Laister arte

LOKATZA PORRA TOUR-eko ANTOLATZAILE TALDEA

HAUS OF BEATS 166

HAUS OF BEATS #166 Aste hontako aurrerapenetan… / This week promos… Dj Delish, Dan Soni & Espresso Del Mar, Hold The Sun, Moteka, Roll The Dice & Sophia Loizou, Reptant eta Fabio Monesi-ren hurrengo lanak… …eta askoz gehiago. / …and many more. Tracklist: 01. Dj Delish – Wasted (Sweat Equity) out 19 jul 02. Dan […]

Uztaileko euskararen bozgorailua

07.- UZTAILA 2019 (1)

Uztaileko euskararen bozgorailua:

“Ohean, zutik, eseria ala etzanda, bikotean zein lagunekin, azkar, astiro, ozen, baxu, goian, behean, berdin dio nola EUSKARAZ hitz egitea zoragarria da”

07.- UZTAILA 2019 (1)

Elgeta soinu jole handiaren omenaldia

Ekainaren 29an, Elgetako Ferixa Nagusiko jaietan,    herriak emandako soinu jole handi bat izan dute gogoan elgetarrek: Elgeta edo Intxuzabal izenez ezaguna den Jacinto Rivas.

Antzerki,dantza eta musikaz osatutako omenaldia izan da: Elgeta soinujolearen bizitza kontatu eta antzeztu da, bertan musika eskolako June Odriozolak eta Saioa Leturia parte hartu dutelarik.:  alboka eta txalapartaren bidez girotu dute emanaldia.

Omenaldi hau herriko plazan izan da eta jendez lepo egon da.

EUSKAL IKASLE GAZTE ORKESTRAREKIN BERGARAKO MUSIKA ESKOLAKO IKASLEAK

Gure ikasleak diren Maitane Suinaga eta Uxue Garitanok, bibolinjolea lehenengoa eta biolontxelojolea bigarrena, aste guztian lanean aritu eta gero, ostiralean eman zuten lehen kontzertua Euskal Ikasle Gazte orkestrakin Gasteizen.
Atzo, ekainaren 30a berriz, Getxoko antzokian eta gaur 12:30ean Musikeneko auditorioan eskainiko dute azken kontzertua, Txaber Fernandezen zuzendaritzapean.
Zorionak!!!

PERKUSIO TALDEA LAINON

Ekainaren 24an, Bergarako Musika Eskolako Perkusio taldeak Lainon emanaldia eskaini zuen.

Xabi gogoan, Azkaiter pelox and friends lagunekin batera, Hertzainak taldearen bertsioak entzuteko aukera izan genuen

MUSIKA ESKOLAKO HAURREN ABESBATZA, ALFREDO GZ.CHIRLAQUERI ESKAINITAKO AGUR KONTZERTUAN

Ekainaren 29an, Alfredo Gz. Chirlaqueri eskainitako agur kontzertuan ESKOLAKO HAURREN ABESBATZAREKIN izan giñen.

Bergarako Orkestra Sinfonikoa, Bergarako Banda, Aritzeta Abesbatza, Bergarako Orfeoia, Argiñe, Aitzol, María, Aitor, Ainara, Asier, Nagore, bakarlariak eta Manex Alberdi Dantzariarekin kontzertu hunkigarria eskaini genion Alfredori.

Mila esker eta gero arte Alfredo!!!

Uztaileko ordutegia

ver

Uztailan udako ordutegian egingo dugu lan Jardun Euskara Elkarteko bulegoan, eta harrera orduak honako hauek izango dira:

 

Goizez 

9:00 -13:00

 

Asteazkenetan

9:00 -13:00

15:00 -19:00