“Soria eta euskaldunak” iritzi-artikulua Argian

Ikusirik euskal hedabideek ez dutela Soriako erakusketaren berririk ematen, ondorengo iritzi-artikulua bidali dut hedabideetara. Argia izan da lehena ateratzen.

Soria eta euskaldunak

Uztailaren 17an zabaldu zen Santa Cruz de Yanguas-en (Tierras Altas, Soria) oso erakusketa garrantzitsu bat, Eduardo Alfaro Peña arkeologoa, Eduardo Aznar Martínez antropologoa eta probintziako agintariak bertan zirela: erromatar garaiko hilarrien erakusketa. Eskualdean aurkitutako 44 estelaren argazkiak eta traskripzioak ikus daitezke, eta horietako 12 fisikoki. Benetako altxorra euskararen historiarentzat, hilarri hauetan agertzen diren pertsona-izenengatik euskara arkaikotik baitatoz. Hau ikusita gero jarraituko ote dute ematen euskalduntze berantiarraren ipuin telebisatua?

Hurrengo egunean El Heraldo de Soriak orri osoko kronika zekarren. Zera irakurtzen dugu, besteak beste: “Tenemos un patrimonio excepcional, y dentro de este algunas piezas que están dando un nuevo giro a los estudios sobre el origen del euskera. La estela de Antestius Sesenco, datada entre los siglos I y II, y hallada en Villar del Río, es en este sentido el gran atractivo que de hecho ya está suscitando reserva de visitas desde el Pais Vasco (…) De alguna manera esto certifica que en Tierras Altas existía una nomenclatura indígena vascona o “vascoaquitana…”. Ezin da esan, nonbait, “hemen euskaraz egiten zen”, baina tira, zeharbidez esaten da, eta testuingurua ezagututa ez da gutxi.

Adiskide baten bidez erakusketaren berri izan nuelarik, harritu nintzen euskal hedabideetan ez zelako ezer agertzen. Pare bat egun itxoin ondoren, uztailaren 21ean mezua bidali nuen Euskal Herriko egunkari guztietara, Argiara eta EITBren irrati eta telebistera. Ezagunak ditudan kazetariei zuzenean horietako zenbait. Horrela zioen:

“Arratsaldeon: ez dira data onenak horrelako lanetarako, baina berri on batekin natorkizue. Azkenaldian hainbat estela interesgarri aurkitu dira Sorian (Tierras Altas) euskarazko hitzekin, eta agian esaldi osoekin, eta horiekin erakusketa inauguratu da berriki Santa Cruz de Yanguas-en. Tartean bada Haurce (haurke) Belsco eta euskarazko beste hitz batzuk dituena, I. mendekoa edo,  lehen aldiz aurkezten dena. Iruditzen zait notizia inportantea dela, haizatzea merezi duena. Aurkitu dituen arkeologoa Eduardo Alfaro Peña da, Eduardo Aznar Martínezek laguntzen dio euskara kontuetan. Harremanetarako: Eduardo Alfaro, tlf.: xxx, eposta: xxx. Bera oso interesatua dago. Soriako prentsan agertutako erreportaje bat bidaltzen dizuet, erakusketako kartelarekin batera. Izan ondo. ”

Hiru kazetarik bakarrik erantzun zidaten. Batek, egingo zutela zeozer, besteak, pasatuko zuela mezua zegokion sailera, eta horrela. Kontua da abuztua aurrera doala eta ez dela inon ezer agertu. Hitz bat ere ez. Orain arte euskal kazetariek dei bakar bat ere ez diote egin Alfarori. Abaltzisketan patata-tortilla lehiaketa egiten bada edo Azpeitian ingeles hutsez kantatzen duen rock taldea sortzen, hori notizia inportantea da, orrialde osoa eskaini dakioke, baina honi kasurik ez.

“¿Los euskaldunes aman realmente la historia de la lengua vasca?” titulatzen du sarrera Koen Van den Driessche geokimikari beljikarrak Ama Ata blogean; zenbait gogoetaren ondoren zera dio: “Pero todavía más fuerte me parece el completo desinterés por el trabajo de Eduardo Aznar y el dr. en Arqueología Eduardo Alfaro en La Rioja y las Tierras Altas en Soria. Los ‘Eduardoak’ están, cada uno en su campo, convirtiendo la Rioja y el norte de Soria poco a poco en un nuevo ‘Aquitania’ para el euskera de época romana, y la elite cultural vasca no parece enterarse”.

Sorian interes handia dago gai honetan. Urte hauetan guztietan Alfarok botere publikoen babes osoa eduki du. Herri txikietako biztanleek ulertu dituzte hilarri hauen balioak eta atseginez kolaboratzen dute Alfarorekin pieza berriak aurkitzeko eta zaintzeko orduan. Hango intelektualak eta politikariak (bai eskuinekoak bai ezkerrekoak) harro daude patrimonio honetaz, eta haietako zenbait harritu egiten dira Ebro ibaiaren iparrean, hau da, gaur egungo Euskal Herrian, interes handiagoa ez dagoela ikusita.

Uste dut dena esanda dagoela. Etsigarria!

Gogoratu: erakusketa zabalik dago abuztuaren 25era arte. Ostegunetik igandera, 11:00-14:00, baina beste egun batzuetan ere bisitak itundu ahal dira. Pentsatu nahi dugu jende asko joango dela bisitan Euskal Herritik.

Juan Martin Elexpuru

“¿Los euskaldunes aman realmente la historia de su lengua?” Koenraad Van den Driessche-ren sarrera Ama Atan

Zer pentsatua eman beharko ligukeen artikulua idatzi du geokimikari beljikarrak Ama Atan:

” Estamos acostumbrados a un desinterés de las elites culturales por estos lares por el caso de Iruña de Veleia, con una reacción que consiste en un simple repetir de las versiones oficiales y periodísticas interesadas.

Todavía menos inteligibles es la falta de una sana actitud crítica y un buen escepticismo con las teorías sobre la evolución del euskera de Joseba Lakarra, quien es capaz de teoretizar sobre el proto-euskera sin mencionar a efectos prácticos los hallazgos de euskera antigua de época romana, y al mismo tiempo extrapolar hacia miles de años atrás. Todo esto como si fuese un idioma aislada sin ninguna relación con p. ej. el ibero. Como si el euskera se desarrolló en el archipielago de Tristan da Cunha situado a más de 2000 kms de cualquier vecino.

Pero todavía más fuerte me parece el completo desinterés por el trabajo de Eduardo Aznar y el Dr. en Arqueología Eduardo Alfaro en La Rioja y las Tierras Altas en Soria. Los ‘Erduardoak’ están, cada un en su campo convirtiendo la Rioja y el norte de Soria poco a poco en un nuevo ‘Aquitania’ para el euskera de época romana, y la elite cultural vasca no parece enterarse. (Jarraitzen du)

HAUS OF BEATS #170

HAUS OF BEATS #170 Gaurko programa, denboraldiko azkena izango da. Datorren hilabetean kaleratuko diren lanen aurrerapenekin osatu dugu. Azken minituak abuztu bukaeran ospatuko dan Dantz jaialdiari eskeini diogu. Tracklist: 01. Soundbwoy Killah – Under The Influence (Sneaker Social Club) out aug 2019 02. Sio – Retrospect (STY TRU BTS) out 16 aug 03. Rhytual – […]

Udaleku irekiak

IMG-20190729-WA0003

Aurreko ostiralean, beste urte batez, agur esan genien udaleku irekiei. Aurten ere primerako momentuetaz gozatzeko aukera izan dute haur, gazte zein hezitzaileek. Eta agur esateko, flashmob bikaina eskeini ziguten herriko plazan. Ederra izan zen!

Eskerrik asko guztioi eta udaz gozatu!

Irailean ikusiko dugu elkar!

20190723_103639

dav

dav

IMG-20190729-WA0001 IMG-20190729-WA0002 IMG-20190729-WA0000 IMG-20190729-WA0004 IMG-20190729-WA0003

Erakusketa interesgarria Santa Cruz de Yanguas-en (Soria) erromatar garaiko hilarriekin, tartean hainbat euskarazko izen eta hitz, abuztuaren 25era arte

Euskal hedabideetan ezer agertu ez bada ere, uztailaren 18an zabaldu zen Santa Cruz de Yanguasen (Soria) erakusketa oso interesgarri bat. Hamaika estela erakusten dira, baina argazkien bidez eta abar Tierras Altas eskualdean agertutako 44ren berri ematen da. Tartean SESENCO ezaguna, eta agertu berriak ere bai. Horietan izarra HAURCE, BELSCO eta beste hainbat euskal hitz dituena, lurretik atera berria.

Erakusketaren kartela eta El Heraldo de Sorian agertutako kronika eransten ditugu.

HAUS OF BEATS 169

HAUS OF BEATS #169 Aste hontako aurrerapenetan… / This week promos… Jesuslovesacid, Aldrich, Swarm Intelligence, Tender Games, Romain FX, Morris Cowan eta Ploom-en hurrengo lanak… …eta askoz gehiago. / …and many more. Tracklist: Jesuslovesacid – Something Good (Vitalik Recordings) out aug 2019 Aldrich – You Have To Talk (Super Hexagon) out 19 aug Swarm Intelligence […]