ORGANO ERROMANTIKOAREN NAZIOARTE ZIKLOA

Organo erromantikoaren nazioarteko XX. Zikloaren barruan, bihar ikasleen txanda da.

AZPEITIKO JUAN DE ANTXIETA eta BERGARAKO MUSIKA ESKOLAKO IKASLEAK.

Anaitz Lizartza, Arantxa Sagarzazu, Elena Agirre, Leo Juaristi eta Elena Lakak Sta. Marinako partokian izango dira arratsaldeko 19:00etan.

Ez galdu aukera eta gozatu Lope Alberdi organoaren soinuaz!!

Domeketan familian gozatzen

urria

Ikasturte berriarekin, domeka hontan martxan jarriko dugu “Domeketan familian gozatzen egitasmoa”berriz ere. Oraingoan eguraldia lagun izanik, fruta brotxetak eta jaboi ponpak egingo ditugu.

 

Animatu eta gerturatu gozatzera familian!

 

urria

Berriketan aldizkaria

IMG-20190919-WA0001

Euskaraz bizitzen ikasi, saiatu, ausartu… nahi baduzu mintzalagunon munduan lekua dugu zuretzat. Animatu zaitez Berriketan egitasmoan izen ematera!

Hemen duzue Berriketan aldizkaria:

 

2019_20_MP_ALDIZKARIA - 1_001 2019_20_MP_ALDIZKARIA - 1_002 2019_20_MP_ALDIZKARIA - 1_003 2019_20_MP_ALDIZKARIA - 1_004

Madinabeitia#31

Damian_argazkixa_hdrdy

Oraingoan Damian Madinabeitiak erantzun du Monikaren galdera, jarraian bere hitzak:

Ia ze hizkuntzatan jolasten daben gaztiak galdetu dostan, Monika.

Egixa esan, 2017 eta 2018ko hainbat ikerketen arabera Espaiñiako Estatuan (1[https://es.statista.com/estadisticas/481369/jugadores-de-videojuegos-en-espana-por-edad-y-genero/], 2[https://www.researchgate.net/figure/Figura-2-Promedio-de-edad-de-jugadores-5-Los-videojuegos-ya-no-son-solo-las_fig2_322898963]), 6-24 urte arteko jokalari kopurua, 35-66 urte arteko jokalari kopuruaren oso antzerakua don (ez dittun joko berdiñak izango, ziurrenik). Orduan, ez jakiñat galderia gaztiendako bideratutakua izan biharko litzaken. Dana dala, gaztiek bideo-jokotan orokorrian eta gehixenbat gaztelaniaz jolasten jone. Batez be, ingelesez eta gazteleraz. Hala ta be, mundu mailan (eta jokuan arabera) bideojokutan gehixen erabili ohi dien hizkuntzak [https://www.brightlines.co.uk/top-10-popular-social-gaming-languages/] mandarina txinatarra, gaztelera, portugesa, errusiera, japoniera, alemana, koreera, frantsesa, italiera eta poloniera dittun. Baiña normalian jokuak garatzian kontuan izan ohi diren hizkuntzak ingelesa, japoniera, koreera, frantsesa, alemana eta gaztelera dittun.

 

Honek zerikusi zuzena jaukan euskaldunok jolasetan darabilguzen hizkuntzekin. Erabiltzailliek eskuragarri dittuen hizkuntzen artian ez don euskeria egoten. Youtuben daren bideojokuen inguruko bideuen portzentaia minimo bat besteik ez jaon euskaraz eta horrek zailtasun haundixa jakarn euskaldunak izan eta bideo-jokoetan jardun nahi daben gaztiengana iristeko.

 

Bideo-jokoak ez dittun gure artian urte askuan egon, baiña ezta beste inun be. Leku askotan, modu naturalago batian nahastu edo onartu jittune bideo-jolasak kultura eta egunerokotasunian. Nere ustia don, euskal gizartian arrotz sentidu dittugula bideo-jolasak, eta hein haundi batian ez ginuzelako geure hizkuntzan aurkitzen.

 

Baiña ez neuken esango bideo-jokua moda bat danik. Bere garaian instinto imaginariuak asetzeko garatu zittunan beste arte alorrak bezela (ipuin-kontalaritza, musikia, liburuak, zinia, etab.), bideo-jokoek gure alde humanua elikatzen jone.

 

Beti eduki jone fama txarra, eta azken boladan bogan daguan kontua don komunikabide askotan. Hau izan jeikenan euskal kulturan sartzeko izan zeban -eta daukan- traba haundixenetako bat. Baiña beste edozein arte modu bezela, gauza onak edo txarrak egitteko erabili leiken. Hor jaon koskia, ze bideo-joku esperimentatzen dogun; eta batez be: zela.

 

Bigarren galderiari helduaz, badaguala euskal komunitatia esango dostanat. Eta komunitate horren zati eder bat “Game Erauntsia” izeneko elkarte batian alkartu gaittun. Game Erauntsian bideo-jokoen eta euskeriaren arteko uztarketan sinisten jonau. Euskeria bultzatzen jonau eta bideo-jokoen esparruan euskerazko tituluen aukeria zabaldu, elkarbanatu eta irisgarri egittia don gure helburua. Hortarako, danerako jentia bildu gaittun eta bakoitzak gauza ezberdiñak egitten jittunau: bajaren programatzailliak, itzultzailliak, jokalarixak, youtuberrak eta beste edozertan lagunduko leukenik be bajaon.

 

Bideojokuek hainbat onura badakartela jiñone, bestiak beste: hizkuntzak ikasteko, musikia edo instrumentuetan trebatzeko, irudimena lantzeko, historia ikasteko, kooperaziñua eta kolaboraziñua lantzeko eta baitta be ofiziuekin zerikusixa dauzken ezagutzak hartzeko (hegazkin simulatzailliak, negozio kudeaketa…). Hala ba, noizbait saiakera bat egittera animatzen haut: Game Erauntsian web orrixan [https://gamerauntsia.eus/] sartu eta “Jokoak” atalian “Euskarazko bideo-jokoak” orrixan [https://gamerauntsia.eus/jokoak/euskarazko-bideojokoak/] ikusgarri jaren euskeraz jolastu leizken joko batzuk. Azken finian: “Txapela buruan… BAINA ibili hadi munduan!”

 

Kataia jarraitzeko, Bittor Poza bertatik bertara ezagutzen ez doten arren, bajakiñat Egunean Behin izeneko aplikaziñuakin zelabaitt lanian jarduten dabela. Horri helduta, hurrengo kataibegixa Bittorri luzatzen jotzanat.

 

Bittor, hik nahi bezela erantzun; edo hire modura kontaik. Baina galdera sortatxo bat egingo dostat nundik hasi izan deizun: nundik nora sortu zuan Egunean Behin?, daguaneko milioi bat erabiltzaile batu diela entzun najuan. Egixa al dok? Bergaran erabiltzen al dok aplikaziñua?, zer eragin eduki leikek honek euskeriai dagokixonian?

Damian_argazkixa_hdrdy

Urriko ekintzak bergarako ludotekan

IMG_0180

Aupa ekipo! Bueltan gaude bergarako ludotekariak!

Ate irekiak amaitu ostean, martxan jarri gara ikasturte berriarekin. Aurten berrikuntza ugarirekin gatoz. Hemendik aurrera, blog-ak igotzeaz haurrak arduratuko gara, ilusio handiarekin hartu dugu erronka hau.

Urriko hilbetea aurrera doa eta ludotekan ekintza ugari gauzatu ditugu: eskulanak, sukaldaritza, futbolin txapelketa, zentzumen jolasak, landaketak, marokoko festa,… Guztiok batera oso ondo pasatu dugu!!!!

Hemendik aurrera hemen izango duzue gure berri! Ondo segi!

Egileak: Doha, Enaitz, Fatima, Adam, eta Jefferson.

IMG_0186 IMG_0168 IMG_0094 IMG_9937 IMG_9980 IMG_0172 IMG_0050 IMG_0037 IMG_0016 IMG_0180