Azaroak 25 bergarako ludoteketan

IMG_0988

Oxirondo, Osintxu eta Angiozarko haur eta hezitzaileek ere, azaroaren 25aren harira, hainbat ekintza egin dituzte aste guztian zehar. Bideoak, txapak, esku moreekin panelak sortu…

IMG_0909 IMG_0942 IMG_0988 IMG_1037 (1) IMG_1037 3 (3)

Azaroa Bergarako ludotekan

IMG_0947

Kaixo familia:

Azaroan zehar gauza mordoa egin ditugu ludotekan.

Animalien astea egin dugu: animalien jolasak, papelezko animaliak  eta frutekin  animalien figurak. Hortaz aparte, erlaxazio tailerra, dantza latindarrak dantzatu ditugu, neo festa, txokolatezko browniak,… Azaroaren 25aren arira, nesken kontrako indarkeriaren aurkako eguna landu dugu.

Agur familia:

Egileak: Jefferson, Irati, Elena, Enaitz eta Wilmary

IMG_0647 IMG_0683 IMG_0721 IMG_0813 IMG_0856 IMG_0947 IMG_0959 IMG_0960 IMG_0972 IMG_0974 IMG_0980 IMG_0988 IMG_1038 IMG_1066 IMG_20191112_190950

mde

mde

mde

mde

sdr

sdr

dav

dav

mde

mde

dav

dav

mde

mde

mde

mde

IMG_1053 IMG_0669

Euskararen eguna eta Euskaraldia

Euskararen eguna (moldatuta)_001

Datorren asteartean, abenduaren 3an, ospatuko da Euskararen eguna. Horregatik, pare bat ekintza antolatu dira ospakizun honen inguruan:

Abenduak 1, igandea: Eguerdiko 12:30ean, Seminarixoan, Euskaraldiaren hurrengo edizioaren aurkezpena egingo da, Imanol Ituiño magoarekin. Amaiaeran salda eta txorixoa banatuko da nahi duten guztiontzat.

Abenduak 3, asteartea: Arratsaldeko 19:00etan, Seminarixoan, “Barrexerka” taldearen eskutik umorezko sketchak.

Euskararen eguna (moldatuta)_001

 

Klima aldaketa Euskadin

Larunbat honetan ” Klima Aldaketa Euskadin” izenburupean jardunaldia ospatuko dugu. Bertan Iñigo Ansola, Energiaren Euskal Erakundeko Zuzendari nagusia eta Alexander Boto, Ingurumen ekonomian aditua, parte hartuko dute besteak beste, ondoren mahai ingurua egongo dia.

Tokia: Bergara, UNEDeko aretoan
Ordua: 10:00tan
Eguna: Azaroak 30, larunbata

Bertan parte hartzera animatzen zaituztegu.

Izen ematea: 943 764700

Poza#32 “Egunean Behin”

bittor

Damianek ondo zekien Bittor Egunean Behin aplikazioarekin lanean ziharduela eta aurreko Kataian zenbait galdera egin zizkion honen inguruan. Bittorrek horrela erantzun dio:

Egunean Behin nondik nora sortu omen zen galdetu zidan bestean Damianek. Egia esan pentsatzekoa da, izan ere guk ere ez genuen espero horrenbesteko harrera ona izango zuenik.

Ez badakizue zertaz ari naizen, Egunean Behin euskarazko tribial motako joko bat da. Non honen mamia, egunean hamar galderako partida bakarra jokatzea den, beraz, erantzunak ondo aukeratzea oso garrantzitsua da, bestela lagunak irabaziko dizu. Bertan sailkapen orokor bat dago, non astero bi sari dauden, bata irabazleentzat eta bestea astean egunero jokatu dutenen arteko zozketa bidez. Taldeak ere sortu daitezke, eta bertan lagunak edo familiarekin jokatzeko aukera izan.

Nondik nora sortu den azaltzeko denboran atzera egin beharko dugu. Duela 4 urte, Tribual deituriko joko bat atera genuen. Bertan, nahi adina partida jokatu ahal ziren, baina handik gutxira aspergarria egiten zen zure buruarekin behin eta berriz partidak jokatzea.

Beraz, buruari buelta batzuk eman ostean proiektuaren freskotasunaren bila joan ginen, kultura eta ondo pasatzearen erlazioa bilatuz. Erabiltzaileen harrera ikusita, bide txukunetik doala dirudi.

Azken asteetan, ezin sinetsi gaude izan duen gorakadarekin, 36.000 lagun inguru egunero partida jokatzen. Horrek proiektuarekin bizirik mantentzeko indarra ematen digu. Hori gutxi izango balitz, erabiltzaile asko etengabe gauza berriak eskatzen ari dira, eta horri esker, hobetzeko aukera dugu, jokoa jokozaleen beharretara egokituz.

Esan bezala, erabiltzaileak dira jokoaren norabidea markatzen joan direnak. Hasieran, sailkapen orokorrean asko oinarritzen ginen, baina orain, taldeetan bizi asko dago eta orain hori hobetzeko ahaleginetan gabiltza. Azken asteetan komunitate txikiak hasi dira sortzen, adibidez Bergarako taldea (orain 113 parte hartzaile gara), baita Antzuolakoa, Eibarkoa, Lekeitiokoa, Baleikekoa eta ULMAkoa ere.

Honek euskarari dagokionez sortu dezakeen eragina izugarria da. Berri oso ona da egunero 36.000 euskaldun batzea eta tartetxo batez euskararekin kontaktuan jartzea.

Idazten diguten pertsonei aipamen berezia egiteko beharra sentitzen dut. Batzuk euskara ikasten ari direla esanez, hitz berriak ikasi eta hemengo kulturaz zerbait gehiago jakiteko aukera dutela. Beste batzuk ere kanpoan daudenak, erasmus edo lana dela. Adibidez, badira Txile, Polonia, Holanda, Ukraina, Islandia, Paraguai, Kolonbia, Thailandia, Israel, Austria edo Marokotik egunero jokatzen dutenak. Munduan zehar gabiltzan seinale.

Bakoitzak Egunean Behinekin duen harremana kontatzeak poztasun handia sortzen digu. Adibidez, bestean kontatu zigutena: Familia bat, ama, aita eta bi seme-alabak goizetan gosaltzen ari direla, denak batera eguneko partida jokatzen dute, eta ondoren, emaitzekin goizeko eztabaidatxoa sortzen da, istorio hori zoragarria iruditu zitzaigun. Beste batzuk bestalde, etxea partekatzen daudenen artean “fregaua” jokatzen dute. Badaude koadrilarekin, eskolako klasekoekin eta familiarekin sortzen diren pike sanoak.

Kultura eta euskara sustatzea da gure oinarria, baina ondo pasatzea helburu gisa izanik. Horrelako istorioak zoriontsu egiten gaituzte.

Bideari dagokionez, etengabe galdera mota berriak sortzea eta aplikazioa txukuntzen jardutea garrantzitsua dela uste dugu. Horrez gain, bigarren denboraldi honetarako, indar gehiena zuzenekoa presatzen inbertitu dugu. Orain dela hilabete batzuk iragarri genuen bezala, 2019ko Abenduaren 14an azpeitiako San Agustinen zuzeneko finala jokatuko dugu. Aste bakoitzeko lehenengo hamarrak zuzeneko finalean jokatzeko pasea irabaziko dute, eta noski, besteok ikustera joateko gonbidatuta gaude. Mekanika antzekoa da, baina kasu honetan 200 bat lagun aldi berean partida multzo bat jokatzen, galdera berdinekin, erabat parekatuta arituko dira.

Bukatzeko, izan duen harrera eskertzeko beharra daukat, publizitate gabe izandako zabalkuntzagatik, dena ahoz-ahokoa. Honezkero, probatu ez baduzu, jaistera eta probatzera gonbidatzen zaitut. Eta gustuko baduzu, egunean behin elkartuko gara, euskararekin tartetxo batez gozatzeko.

Azkenik, hurrengo Kataian jarraitzeko asmoz, Elvis Caino Bergarako musika kultur sustatzaileari galdera batzuk egitea gustatuko litzaidake.

Galderak hauek dira:

-Nola ikusten duzu Euskal musikaren/rock´n´rollaren momentuko panorama?

-Zer iruditzen zaizu gaur egungo taldeek ingelesez edo beste erderazko hizkuntza baten abesteko duten joera/moda?

 

 

bittor

“Euskalduna den orok altxa beza burua”, Jose Luis Erdozia Mauleonen artikulua Garan

Azaroaren 23ko Garak Erdoziaren artikulu zorrotza ekarri zuen. Euskaltzaindiaren eta Jaurlaritzaren inplikazioa ekatzen du Iruña-Veleiako korapiloa askatzeko.

Euskalduna den orok altxa beza burua

Jose Luis Erdozia Mauleon Euskaltzain urgazlea Euskaldun den orok altxa beza burua!

Noizko euskal gramatikaren arabera erabaki du zenbait adituk ezinezkoa zela horrela idaztea halako hitza orduan? Gainera, Iruña-Veleiako grafitoak ez daude pergaminoan, papiroan edota hilarrietan idatzirik. 23/11/2019

Atxagari entzun nion lehengo batean, Euskadi Irratian, jaso berri duen sariaren eta Etxepareren lanaren arteko paralelismoa egiten. «Heuskaldun den (gizon) orok altxa beza buruia» aipatu zuen, haren argitalpenaren kasuan bezala, sariak eskuratzea, euskaldunen konplexuak uxatzeko arrazoi dela ondorioztatuz.

«Debile principium, melior fortuna sequatur» esanda, harekin eta ondorengoekin euskara hizkuntzen champions-era igoko zela erantsi zuen. Baina ez dakit euskarak ordukotik “melior fortuna” izan duen, ezta izanen duen ere, ahozko komunikazioan sekula santan.

Eta zergatik horren ezkor euskararen etorkizunarekin? Bada, gehienbat, ez dudalako ikusten euskal gizartea konplexuak alde batera uzteko tenorean eta benetako apustua egiten euskara Euskal Herriko komunikazio hizkuntza nagusi bihurtzeko. Ez hizkuntza nagusi bezala aldarrikatzeko, ez hizkuntzaren beraren historian sakontzeko, objektibotasunez.

Aditu batzuek esandakoak irakurri eta gizartearen gehiengoak buruia altxa beharrean, burumakur. Nola esanen zaie aditu horiei haiek esandakoak baino berme gehiago eskaintzen duela zientziaren bidez aztertzeak aztergaia? Pentsatu ere ez! Gizarte uzkur, herabetia! Konplexua duena aditu horien aurrean. Eta konplexu horretan, bereziki, dago murgilduta klase politikoa, arlo akademikoa, hezkuntza, kazetaritza, kultura… Zein, hori ez bada, beste alde batera begiratzeko arrazoia? Nola ulertu, bestela, Akademiak, esate baterako, euskararen historiako garrantzitsuenetarikoa izan daitekeen aurkikuntzaren aurrean, ezer esan ez izana oraindik? Akademikoek iritzi kontrajarriak dituztela? Aizue! Akademiatik kanpo ere, beste aditu batzuek aurreko adituek esandakoak ez duela oinarri zientifikorik esan dute.

Noizko euskal gramatikaren arabera erabaki du zenbait adituk ezinezkoa zela horrela idaztea halako hitza orduan? Gainera, Iruña-Veleiako grafitoak ez daude pergaminoan, papiroan edota hilarrietan idatzirik. Ostraketan daude idatzita gehienak; beraz, ez zituen idatziko garaiko idazle, idazkari edo eskribau batek. Idazten ikasten ari ziren batzuek idatziko zituzten seguruenera, benetakoak badira, horretarako Iruña-Veleian orduko hartan izanen zuten tailer, akademia edo pedagogium batean, irudimenaren hegoak gehiegi astindu gabe.

Orduan, adituen arteko talka hori, nola konpon daiteke? Laster eginen omen den epaiketak bederen, ez du konponduko grafitoen benetakotasunaren auzia, ez baita horretaraino ausartuko arkeologian edo epigrafian tutik ere ez dakien epailea, eta, horregatik, berriz ere, errepikatuko dut hainbestetan erabilitako leloa: ¡Contra facta, non valent argumenta! Froga arkeometrikoak egitera bidaliz gero grafitoak, afera konpontzeko bidean izanen da. Ezin da utzi Altamirako margoen kasuan bezala beste hamarkada batean enkistatzen. Lehenago edo beranduago era zientifikoan eman beharko zaio erantzuna, Arabako Aldundiak grafitoak behar bezala zaindu baditu behintzat.

Eta, nire ustean, froga horiek egiteko ardura, Euskaltzaindiak eta Eusko Jaurlaritzak hartu beharko lukete. Batak, ardura intelektuala, euskara arloko mailarik goreneko instituzioa delako; eta, besteak, ardura ekonomikoa, gaur egun bederen (ez dago Nafarroa unerik gozoenean horretarako), euskaldun guztien ondarearen zaintzaile beharko lukeelako. Horrela, Euskaltzaindiak gainera, mendeurren arrakastatsuari amaiera ederrena emanen lioke eta, horretarako, afera argitu nahia baino ez da behar.

Goitik buruok!