Bergarako ludotekak

bERGARAKO LUDOTEKAKabendua

Abenduan murgildu gara jada, eta hilabete honetarako ekintza mordoxka bat antolatu dituzte bergarako ludoteketan. Jarraian egitaraua:

 

Bergara abendua Osintxu abendua Angiozar abendua

Abenduak 3, Euskararen eguna

Kartela abenduak 3

Bihar, abenduak 3, euskararen eguna ospatzeko asmoz “Barrexerka” taldearen eskutik umorezko esketxak izango dira ikusgai Seminarixoan, arratsaldeko 19:00etan.

 

Kartela abenduak 3

Bost urte ostegunero Arabako Aldundiaren aurrean: hedabideek erakutsi nahi ez dituzten argazkiak

Bost urte daramate auzia argitzearen aldeko taldeek ostegunero elkarretaratzen Arabako Aldundiaren aurrean. Gutxienez berrehun bilkura egin dira, eta hauei gehitu behar zaizkie hamabostean behin Justizia Jauregiaren aurrean egiten direnak eta bere garaian Batzar Nagusien atarian egin zirenak. Kazetariak jakinean daude, argazkiak ere bidali zaizkie, baina ez dituzte ikusi nahi, nonbait. Oraindik ez da agertu argazkirik hedabideetan. Horietako argazki batzuk ipini ditugu. Urte bakoitzeko bana.

k r o m a #1

Lehenengo irratsaioa beyoncé, Carmen Mörsch, las bistecs eta Esther Ferrerren artean. APES**T- THE CARTERS CONTRADECIRSE A UNA MISMA: museos y mediación educativa crítica HISTORIA DEL ARTE - LAS BISTECS Esther Ferrer. En cuatro movimientos Artiumeko elkarrizketa.

“Iruña-Veleia, 11 urte!” Hernaniko Kronikan

Iruña-Veleia, 11 urte! tituluaz gutuna agertu da Hernaniko Kronikan. Herri-aldizkarietan gaia haizatzera animatu nahi genuke jendea.

IRUÑA-VELEIA, 11 URTE!

11 urte bete dira Eliseo Gil, Idoia Filloy eta lankideak Iruña-Veleiako indusketa gunetik bota zituztela. Aitzakia: batzorde batek erabaki zuen han aurkitutako grafitoak faltsuak zirela; euskaraz, latinez eta beste hizkuntza batzuetan idatzita nahiz marrazkiekin dauden grafitoak manipulatuta zeudela.  

11. urteurrenean ‘Iruña-Veleia Argitu’ taldeak agiri bat zabaldu du, esanez: “20 txosten daude grafito haiek benetakoak izan daitezkela” diotenak; auzi hau bide zientifikoetatik erabaki behar dela, ez bide judizialetik, eta horretarako froga arkeometrikoak egiteko prestatuta dauden Europako laborategietara eramatea proposatzen du. Euskal kultura eta politika munduko 140 lagunek gauza bera eskatu zuten 2018an, hala nola Garbiñe Biurrunek, Benito Lertxundik, Patxi Zabaletak, Fermin Muguruzak, Xabier Amurizak, Amets Arzallusek, Andoni Egañak, Unai Agirrek…

Baina ez, Arabako Aldundiak epaiketa bidea hartu zuen zigor gogorrak eskatuz, 300.000 euroko isuna eta zazpi urte eta erdiko kartzela Eliseorentzat: “oraindik zientifikoki frogatu gabe dagoelarik grafito bakar bat ere faltsua dela eta are gutxiago auzipetuak direla egileak”. Epaiketa datorren otsailaren 3an hasiko da: “dagoeneko asko sufritu duten pertsonek kartzelan buka dezakete eta grafitoek zabortegian”.

Gai honen inguruan hernaniar asko dago interesatuta, duela bi urteko hitzaldietan, erakusketan eta Iruña-Veleiara egin genuen bisitan ikusi bezala.

“Egia jakin nahi dugu, edozein delarik ere. Eskubide hori daukagu”.

Tomas Elorza Ugarte

 Jexux Eizagirre Portillo

Juanjo Uria Zubiarrain

Beñi Agirre Oiartzabal

Agiria osorik irakurri nahi izanez gero, ikus  kronika.eus