HAUS OF BEATS 185

HAUS OF BEATS #185 Aste hontako aurrerapenetan… / This week promos… Color Plus, E00, Bluematter, Makoto Holmberg, Tominori Hosoya, Andre Kronert, Julia Govor & Barbara Ford eta Pfirter-en hurrengo lanak… …eta askoz gehiago. / …and many more. Tracklist: Color Plus – Absolute (Towhead Recordings/Vanity Press) out 13 dec E00 – Yangzhou Tai-Chi Practice (Paradygme Records) […]

ALIZIA MUSIKALA KURSAALEN

2020ko urtarrilaren 4ean, arratsaldeko 19:30etan, Alizia Musikalari agur esango diogu Donostiako Kursaalen.

 

Dagoeneko sarrerak salgai daude https://www.kursaal.eus/es/agenda/alizia-musikala/ web orrian.

 

Kontuan izanik bi urte ondoren  azken antzezpena izango dela, Bergarako Udalak bat egin du ekimen honekin. Hori dela eta,  autobus bat jarriko du Bergaratik Donostiara musikala ikustera doazenentzat.

 

Autobusa doan izango da  59 plazak bete arte.  Ikuskizunerako sarrera dutenak aukera izango dute,  eta izen ematea Bergarako Musika eskolan izango da sarrera erakutsiz (telefonoz edo postaz ez da enkargurik hartuko).

 

Autobuserako izen ematea Bergarako Musika Eskolan: abenduaren 2tik aurrera (arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara).

 

Autobusaren irteera Bergaratik, 18:00 etan izango da eta Donostiatik vuelta 22:30etan.

HASIBERRIEN ABESBATZA AZKOITIAN

Abenduaren 22an, igandea, eguerdian, Azkoitiko Baztartxo aretoan Gabonetako kanten jaialdia ospatuko da eta Bergarako musika eskolako hasiberrien Abesbatzak, hainbat abesbatzen artean, parte hartuko du. Guztira 5 eta 9 urte bitarteko 32 haurrek parte hartuko dute.

HERRIKO TALDEEN GABONETAKO KONTZERTUA

Abenduaren 21ean, larunbata, arratsaldeko 20:30etan, Bergarako Udal pilotalekuan, herriko talde musikalen kontzertua izango da. Bergarako Orfeoiak, Aritzeta abesbatza, Bergarako Banda eta Bergarako Orkestra sinfonikoak, Bergarako Musika Eskolako antolaketa eta laguntzarekin, ohikoa den gabonetako kontzertua eskainiko dute.

Sarrerak abenduaren 12an jarriko dira salgai: internet bidez (kutxabank web orrian) eta Seminarixoa aretoan.

BERGARAKO MUSIKA ESKOLAKO GABONETAKO KONTZERTUA

Abenduaren 20n, ostirala, arratsaldeko 18:30ean, Bergarako udal pilotalekuan, ohiko gabonetako kontzertua eskainiko dugu: Suzuki eta musika tailerreko ikasleak, triki, perkusio, dantza, akordeoi, soka taldea,  hasiberrien eta haurren abesbatzak, gazte banda, orkestra sinfonikoa, txistu taldea, kantu ikasleak, koraleko ikasleak, hizkuntza musikala eta musikoterapia ikasleak….denetik izango dugu, guztira 300 ikaslek hartuko dute parte.

Kontzertu honetarako sarrerak musika eskolan daude salgai eta egunean bertan udal pilotalekuko lehiatilan ordubete lehenago: 12 urtetik beherakoentzat 2€tan  eta gainerakoentzat 4€tan.

 

ANTZUOLAKO MUSIKA IKASLEEN EMANALDIA

Gabonak datoz eta honekin batera kontzertuak. Oraingoan, abenduaren 16an, astelehena, arratsaldeko 18:30ean, Antzuolako ikasleek kontzertua eskainiko dute Torresoroa aretoan. Danetik izango dugu: piano, kitarra, tronboi, saxofoi, trikititi, klarinete, eta ahots teknikako ikasleak.

Ikasturteko 1.hiruhilabetean landutakoa gurasoei eta herritarrei erakusteko desiatzen daude.

Txibierroak Uluka #zuk nola entzuten duzu musika?

Asko aldatu dira musika entzuteko moduak. Espazio publikoan, garraioan zein etxean, musika entzuteko moduen inguruan gogoetatzea proposatzen dizuegu saio honen bidez. Eta zuk nola entzuten duzu musika? Posible al da sortzaile eta entzuleen arteko distantzia txikituko duen sistema justuagoa bat? Justuagoa bi aldeentzat? Analogiko-digital, SGAE, spotify, podcast, komunidadea, estimuloak, musika-zerrendak, FM, youtube… Zabaldu belarriak! Ipinitako […]