Misterio jolasa, Gau beltza

AIDAU

Hemen duzue, Gau Beltzarako prestatu dugun egitasmoko lehen ekintza: misterio jolasa.

Urriaren 19 eta 26 (eguaztenak). LH 3, 4, 5 eta 6. mailakoentzat zuzendutako ekintza da. 18:30-19:30.

 

Ekintzetan izena emateko gerturatu zaitezte Oxirondo azokako lehen solairura.

GAU BELTZA BERGARAN

Herriko hainbat talderekin elkarlanean, aurten ere gau beltza izango da Bergaran. San Joxepe elkartea, Bergarako Musika Eskola, Bedelkar, Ndank-Ndank, Aindau, gaubeltza.eus, Ugutz eta Bergarako udalaren laguntzarekin, urriaren 19a eta 31 bitartean hainbat ekintza izan ditugu: Gau Beltzean girotutako tailerrak, Musika Eskolako talde instrumentala eta abesbatzak plazan, txokolatada, Bautista leprosuaren bisita gidatua, “xanguli manduli, kikirriki, eman goxokiak guri”….

GAU BELTZA BERGARAN

KARTELA

Beste urte batez, GAU BELTZA ospatuko da Bergaran.

Herriko elkarte, norbanako eta  eragile ezberdiñekin elkarlanean sortutako egitarau polita izango da.

Mugarik gabeko Musikarien elkartearekin elkarlanean, konexioa Guatemalakin

Bergarako Musika Eskolakook MUGARIK GABEKO MUSIKARIEN ELKARTEarekin elkarlanean, Guatemalako El RECUERDO Kultur Kooperatibako Musika Eskolarekin konexioa egin genuen urriaren 19an, arratsaldeko 19:00etan. Musika partekatzeaz gain, bi herrialdeetan GENERO INDARKERIAREN aurkako bizipenak eta iritziak partekatu genituen. Maite Aristegi Martxantera elkarteko kidea eta musika eskolako ikasleak, Euskal Herriko egoerari buruz hitz egin zuen. Konexioari bukaera emateko gure Big Band taldeak emanaldia egin zuen eta Guatemalako musika eskolako ikasleek irakasleek marinbekin agurtu zuten elkartrukea

ORGANO ERROMANTIKOAREN NAZIOARTEKO XXII.ZIKLOA

ORGANO ERROMANTIKOAREN NAZIOARTEKO XXIII. ZIKLOA hasi da. Bergarako Musika Eskolako Haurren abesbatza, Bergarako Orfeoia Gaztea eta AITOR OLEA organojoleak, datorren larunbatean, urriak 8, arratsaldeko 20:00etan, kontzertua eskainiko dute Sta.Marina Parrokian. Sarrera doan.