HAUS OF BEATS #186

HAUS OF BEATS #186 Aste hontako aurrerapenetan… / This week promos… TASE, Amberflame aka AN-2, Dead Man’s Chest, Silvestre, Sharda, Granary 12, CYRK eta Flug-en hurrengo lanak… …eta askoz gehiago. / …and many more. Tracklist: TASE – Paradise (FILM) out 31 jan Amberflame aka AN-2 – Hope (Theomatic) out dec 2019 Dead Man’s Chest – […]

Lau teilatu

Erabiltzailearen aurpegia

Haurren minbiziaren aurkako ikerketan laguntzeko antolatu du aurten EITBk maratoia eta sekulako arrakasta izan du, ia milioi euroko ekarpenak lortuz. Maratoi hauen historian sekulako marka. Ez dakit beste edozein abestik lortuko ote zuen hainbeste bertsio jasotzea. Kontua da Juan Carlos Perezen abestia klasiko bihurtu dela Euskal Herrian eta egunerokotasunean ikusten ez ditugun desberdinen arteko baturak eta ilusioa sortzeko gai izan dela.

Lau teilatu gainian, ilargia erdian, eta zu goruntz beira… Amodiozko kantu eder honen protagonista Bergarako neska bat dela ba al zenekiten? Orain, maitasun inspirazio horrek balio izan du gaixotasun latz hori jasaten duten umeen aldeko solidaritatea hizki larriz idazteko.

Ez dut sekula ahaztuko nire seme Beñat jaio zen egunean, Beñat izeneko beste mutiko bat hil zela minbiziaz Bergaran eta bere amak esan zuela: “Nirea hil da, baina beste Beñat bat jaio da”. Gogorra eta eskuzabala. Zorionez, ikerkuntzari esker, gaur egun %80tik gora umek gainditzen dute minbizia, eta ongietorria izan dadila musika ekimen hauen alde markak gainditu ditzagun.

Aintzane Oiarbide

Bergaran, 2019ko abenduaren 13an

(Goienako zutabea)

2020-ko lizentzien berriztea – Renovación licencias 2020


Agur t´erdi zikloturista,


Idatzi honen bitartez 2020ko lizentziak nola tramitatuko ditugun azalduko dizugu.


Aurten, lizentzia tramitazeko karnet neurriko argazki bat behar da derrigorrez, horrela exigitu bait du U.C.I.-k. Argazkia, e-mailez bidali ahalko da lokatza_ze@hotmail.com helbidera edo argazki originala (atzean zikloturistaren izen eta bi abizenekin), Lokatzak Agorrisenen duen buzoian laga beharko da abenduak 26 baino lehen.


Abenduaren 14ean.
Federazioak 2020-ko denboraldirako lizentziaren prezioa baieztatuko digu. Beraien hitzetan, aurreko urteko prezioa (120€) mantentzeko lanean ari dira aseguru etxearekin. Konfirmazioa jaso bezain pronto, e-mailez abixatuko dugu.


Gaurtik abenduaren 19a arte.
Epe horren barruan zure datu pertsonalak, kontu korrontea edota lizentzia mota aldatu nahi badituzu, horren berri eman beharko diguzu. Aldaketen berri ematen ez badiguzu, datuak ondo ditugula eta lizentzia ateratzeko interesa duzula ulertuko dugu, honen kobroa eta tramitazioa martxan jarriz.


Abenduaren 20ean.
Eman diguzun kontu korrontetik 2020ko lizentzia zikloturista kobratuko dizugu. 2020ko bazkide kuota (Gutxieneko kuota 15€), 2020-an kargatuko dugu beste bazkideekin batera.


Abenduaren 26ean.
Federazioan zure lizentzia tramitatuko dugu, urtarrilaren 1ean indarrean eta prest eduki dezazun.


Federazioak zure lizentzia entregatzen digun bezain pronto, posta arruntaren bidez bidaliko dizugu (Gutxi gora behera, otsaila hasiera).

Agur bero bat,
Lokatza Z.E.

_______________________________________

Estimado cicloturista,


A través de este escrito queremos explicar cómo será el proceso de renovación de la licencia para la temporada 2020.


Este año, para tramitar la licencia la U.C.I. ha exigido que se presente obligatoriamente una foto tipo carnet. La foto, se podrá enviar en formato digital por e-mail a la dirección lokatza_ze@hotmail.com ó dejar la foto original (con el nombre y dos apellidos del ciloturista escrito por detrás) en el buzón que tiene el club en Agorrosin antes del 26 de diciembre.


14 de diciembre.
La federación nos confirmará el precio de la licencia para la temporada 2020. Nos han informado que está trabajando con la aseguradora para mantener el precio de la temporada
anterior (120€). En cuanto sepamos la cifra exacta, os lo comunicaremos vía e-mail.


Desde hoy hasta el 19 de diciembre.
En este periodo, debes informar si has cambiado tus datos personales, número de cuenta corriente ó si deseas realizar algún cambio en los datos o en el tipo de licencia. Si no nos comunicas nada entenderemos que todos tus datos son correctos y que estas interesad@ en renovar la licencia, por lo que procederemos al cobro y a la tramitación de la misma.


20 de diciembre.
Cargaremos en la cuenta corriente que nos has facilitado el importe de la licencia cicloturistaLa cuota de persona asociada (Cuota mínima 15€), se cargara en el 2019 junto a los demás socios del club.


26 de diciembre.
Tramitaremos con la Federación tu licencia para que este en vigor y activa el 1 de enero.


En cuanto la federación nos haga llegar la licencia, te enviaremos por correo ordinario (Aprox, inicio febrero).


Un cordial saludo,
Lokatza Z.E.

Txapligu

4 (5)

Pasa dan larunbatean Txapliguko haur eta hezitzaileak, Agorrosingo igerilekuetara joan ziren arratsalde pasa.

Bertan jolas eta ekintza ezberdinak egin zituzten eta primerako arratsaldea pasa zuten!

6 (1) 2 (6) 4 (5)