Amillaga kaleko urbanizazioaren inguruko ekarpenak

Abendua amaieran Udal Gobernuak Amillaga kaleko zati bat birmoldatzeko eta berrurbanizatzeko proiektua onartu zuen, Ondartza zubitik Ernai kaleko sarrerako biribilguneraino. Proiektu horren esleipena aurreko legealdian egin zen, eta, jakina, EAJ/PNV udal-taldea erabat identifikatzen da, horregatik, aurreko legealdiko aurrekontuetan sartu genuen proiektua; industrialdeak berrurbanizatzeko lanekin jarraitzeko beharra, eta hori bultzatzearen aldeko apustua eginik.

Amillagako berurbanizazioan egokitasuna bilatzea ezinbestekoa da, eztabaidaezina iruditzen zaigu, saihesbidetik eta autopistatik herrirako sarrera zuzena da, horregatik itxura ona izatea eta baldintzak hobetzea garrantzitsua da industrialentzat, aktibitateen lehiorkotasuna sustatzeko eta bergararren bizi baldintza orokorrak hobetzeko; gainera obra horrek Bergararen irudi hobea sortuko du etortzen diren turista eta bisitariengan.

Amillagako berurbanizazio proiektuari ekarpenak egin nahi genizkion proiektua idazten ari zen bitartean edo bukatu berri zegoenean, baina EH Bilduko gobernuak proiektua onartzeko aukeratu duen moduak eta denborek ez dute horrela egiten utzi. EAJ/PNVren gobernuak maiatzean onartu zuen proiektua idaztea, baina Hirigintza Batzordera azaroaren 26an aurkeztu zen exekuzio proiektua, azaroaren 28an ogasun batzordean onartu zen gastua eta abenduaren 2an TGBk obra esleitzea onartu zuen gobernuak. Prozedurak horrela eramanda gobernuak ez zigun denborarik eman ekarpenik egiteko, ezta gure eskaerak aurkezteko ere, baina EAJ/PNVko udal taldeak herritarren ordezkaritza aurrera eraman nahi dugunez eta Bergararen aldeko lana egin nahi dugunez ezinbestekoa ikusten dugu gure ekarpenak luzatzea udal gobernuari.
Amillaga berurbanizazioaren proiektua aztertu ondoren gure ekarpenak gobernuari luzatzen diogu udal gobernuari idatzi honen bitartez eta bere eskuetan uzten dugu ekarpen horien azterketa, kudeaketa eta honen erantzunaren zain geratuko gara. Honako hauek dira mahaigaineratu nahi ditugu gaiak:

EH Bilduren udal gobernuarekin dugun ezinegona erakusteaz nahi dugu, oposizioaren parte-hartzea eragotzi izanagatik, Bergararako hain garrantzitsua den proiektu honetan. Aurreko legealdian EAJ/PNVk hasitako bidearen garrantzia azpimarratzen nahi izan dugu, industrialdeen urbanizazioak berritzearen aldeko apustua eginez, horregatik ondorengo ekarpenak helarazi nahi diogu Udal Gobernuari, azter ditzaten:

1.- Lehenik eta behin, proiektu honetan Eibar- Bergararako norabidean dagoen autobus-geltokia urrundu egiten da, saihesbiderantz, beraz, Arrasatera doan autobusa hartzen duten bergararrak urrunago joan beharko dira. Gure ustez, gai hau kontsultatu egin behar da, erabiltzaileei jakinarazi behar zaie proposamena, herritarrekin partekatu eta beraien beharretara egokitzen den edo ez aztertu, herritarrek parte hartzeko aukera eman behar zaie. Udal gobernuak ez du horrelakorik egin, eta, gainera, herritarrak kontuan izan gabe onartu du proiektua.

2.- Bigarrenik, autobus geltokiaren kokapenaren aldaketa oinarritzeko eta aurrera eramateko ezinbestekoa ikusten dugu Mugikortasun Planaren barruan aztertzea eta azterketa hori gauzatzea eskatzen diogu EH BILDUren udal gobernuari, berebiziko garrantzia du mugikortasun integrala eta jasangarriaren ikuspuntua kontuan hartzeak. Gobernuak aurkeztutako dokumentazio teknikoan ez dugu oinarri tekniko hori topatu, beraz gutxienez Mugikortasun Planaren gomendio bat izatea inportantea ikusten dugu.

3.- Gure ustez, gai garrantzitsua da mugikortasun integralaren ikuspuntua uztartzea bus geltokian, baita oinezkoen pasabideen ezaugarriak zehazterakoan ere; beraz, industri guneko pasabideko ezaugarriak aztertzea eta hausnartzea eskatzen diogu Udal Gobernuari. Obra honetan zebrabide guztiak altxatuak izango dira, gune horretako trafikoa intentsoa izango denez Mugikortasun arloko adituen esperientzia eta gomendioa ekarri behar dela uste dugu. Gobernuak publikoki egin du apostua Mugikortasun Planaren alde eta proiektu sendo batzuk horren zain daude, beraz gobernuari eskatzen diogu urbanizazioaren zehaztapenak oinarri horiekin garatzea.

4.- Hirugarrena, EAJ/PNV udal-taldearen ustez garrantzitsua da mugikortasun integrala lortzeko autobus geltokiaren irisgarritasun-baldintzak hobetzea, kontu handiz aztertu beharko litzateke esaterako, autobus-geltokiarekin alboan, gutxienez, elbarrientzako aparkaleku irisgarri bat egoteko aukera posible den eta txirriduendako aparkalekua ere, garraioen arteko loturak hobetzeko nahiarekin. EAJ/PNVren ustez, funtsezkoa da udalerriaren irisgarritasuna hobetzea udalak egiten duen ekintza bakoitzean, eta ahaleginak egitea dibertsitate funtzionala duten pertsonak espazio publikoan baldintza berdinetan sartu ahal izatea; denok dakigu lan nekeza dela, baina ez dugu ahalegina alde batera utzi behar, eta saiatu behar gara. Hori dela eta, udal gobernuari eskatzen diogu guneak eskaintzen dituen aukerak azter ditzala eta era horretan laguntza eman diezaiela behar duten herritarrei.

2020an gaude, eta klima-aldaketak sortzen digun garrantzia eta kezka kontuan hartuta, uste dugu ahalegin berezia egin behar dela ingurumen jasangarrietako parametroetara egokitzeko; horregatik, EAJ/PNV udal-taldeak udal gobernuari eskatzen dio urbanizazio proiektu honetan eta gainontzakoetan birziklapenetik eratorritako materialak dituzten zoladuren alde egin dezan, eta, are gehiago, atmosferatik material kutsatzaileak ezabatzen aktiboki lagundu dezan, kutsaduraren kontrako eraginkortasuna arakatzeko asmoarekin.

Beraz, batetik oposizioarekiko EH BILDUren gardentasun eza eta herritarrekin eta oposizio politikoarekin partekatzeko bideak ez zabaltzea salatu nahi dugu eta bestetik Bergararren bizi-kalitatea hobetuko duen proiektu bati ekarpenak egin nahi dizkiogu kontuan har ditzan eta ahal den neurrian proiektuan uztar ditzaten..

Bergaran, 2019ko abenduaren 19an
EAJ PNV Udal taldea

ABENDUKO EKINTZAK BERGARAKO LUDOTEKAN

IMG_1552

Kaixo familia eta lagunak:

Ludotekan gauza asko egin ditugu abenduan zehar: azoka apaintzeko eskulanak egin ditugu, lagun eskutuarentzarentzat oparia, euskararen eguna ospatu dugu, marokoar festa, mahai jolasen eguna,…

Honekin urrengo urtera arte agurtzen gara! Ondo pasa oporrak!!

IMG_1251 IMG_1260 IMG_1263 IMG_1355 IMG_1375 IMG_1530 IMG_1552 IMG_1410 IMG_1415 IMG_1464 IMG_20191216_184130 IMG-20191216-WA0006

Kokoxa antzerki taldearen GU antzezlana seminarixoan

IMG-20191210-WA0004

Bihar, abenduak 19, Kokoxa antzerki taldearen GU antezlana izango duzue ikusgai bergarako Seminarixoan gaueko 22:00etan. Emanaldia doainekoa izango da baina sarrera hartzea komenigarria da, horretarako leihatila emanaldia baino ordubete lehenago irekiko dute.

Animatu zaitezte!

 

IMG-20191210-WA0004

Helduen antzerki eskola

helduen antzerki eskola
Azaroan jarri genuen martxan helduen antzerki eskola baina nahi duenak badu, oraindik, urtarriletik aurrea izena emateko aukera.
Eskolak asteartetan izaten dira, arratsaldeko 19:15etik 20:45era Zabalotegi aretoan.
 
Animatu zaitezte!!
helduen antzerki eskola

JAI MAROKOARRA OSPATU DUGU BERGARAKO LUDOTEKAN

IMG_20191216_184130

Sallam alaikum familia:

Atzo, abenduak 17 astelehena, oso egun berezia bizi izan genuen bergarako oxirondoko ludotekan. Guraso batzuk ludotekan marokoar festa berezi bat antolatu zuten ludotekako erabiltzaile guztientzat.

Denetarik egiteko aukera izan genuen, Marokoko jantzi tradizionalak probatu, bertako pasta goxo batzuk egin, hennarekin eskuak margotu, tea eta pasta ezberdinak probatu genituen,…

Eskerrik asko bihotzez lan guzti hau aurrera eraman zenuten guraso eta familia-kide guztiei. Baita ere parte hartu zenuten gainerako guraso eta tutore guztiei. Eskerrik asko guztioi.

 

Sallan alaikum familia:

Ayer, lunes 17 de diciembre, celebramos un día muy especial en la ludoteca de Bergara. Algunas madres organizaron una fiesta marroquí para todos los miembros de la ludoteca.

Hicimos todo tipo de actividades: probarnos trajes tradicionales, hicimos pastas típicas de marruecos, nos pintaron las manos con henna, probamos te y comimos diferentes pastas,…

Muchísimas gracias por llevar acabo esta actividad  a todas las madres y familiares. También a todos los padres y tutores que participasteis en este día. Muchas gracias a todos/as.

 

 

IMG_1438 IMG_1460 IMG_1465 IMG_1491 IMG_1492 IMG_1501 IMG_1502 IMG_20191216_184130 IMG_20191216_184144 IMG-20191216-WA0006 IMG-20191216-WA0007 IMG-20191216-WA0009 IMG-20191217-WA0000 IMG-20191217-WA0009

Domeketan familian gozatzen

abendua (1)

Abenduaren 22an, “Domeketan familian gozatzen” izango dugu goizeko 11:30etik 13:30era bitartean Oxirondoko gune librean. Bertan sukaldatzeko eta gabonetako apaingarriak egiteko aukera izango dute familiek.

Animatu zaitezte!!

abendua (1)