Domeketan familian gozatzen

Pasa den abenduak 20an Domekak familian gozatzen egitasmoa izan zen Oxirondo azokan. Familia asko gerturatu ziren, eta bertan, eskulanak medio, gabonetako apaingarriak egiteko aukera izan zuten.

Urte berri on!
HOB MIXeriak 14
ULU – ULU KLUBA #37 MARKEL EGUREN elkarrizketa
HAUS OF BEATS 187 – KUBEATS
Gabonetako jolas parkea

Aurten ere gabonetako jolas parkeak izango ditugu. Abenduaren 26 eta 27an Udal pilotalekuan eta urtarrilaren 2, 3 eta 4an, Labegaraietako polikiroldegian. Bi jolas parkeak 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara egongo dira zabalik.
Udalak antolatutako ekintza honetan, Jardun Euskara Elkarteko hezitzaileak egongo dira bertan lanean. Gerturatu eta gozatu!

Gurs Kontzentrazio Esparrua (Bideoa). Elkarrizketak: Iosu Chueca, Aitziber Etxaiz, Juan Ramon Garai
Gurs Kontzentrazio Esparrua (Bideoa). Elkarrizketak: Iosu Chueca, Aitziber Etxaiz, Juan Ramon Garai sarrera lehendabizi Intxorta 1937 Kultur Elkartea-ean publikatu da.
Gabon zoriontsuak!

Jardun Euskara Elkartearen izenean: Gabon zoriontsuak eta urte berri on!
Gaurtik, eta urtarrilaren 7ra bitartean, bulegoa itxita izango dugu gabonetako oporrak direla eta, beraz, bueltan ikusiko dugu elkar!
Ondo izan!

Osintxuko ludoteka

Gabonak gertu ditugula, Osintxuko ludotekako haur eta hezitzaileek gabonetako postalak egin dituzte, Olentzerori gutuna idatzi eta gabon kantekin ibili dira burubelarri.
Osintxuko ludotekako haur baten gurasoa bertara gerturatu eta abesti ezberdinak zeiñu hizkuntzan irakatsi eta haurrak esperientzia polit hau bizitzeko aukera izan dute.

