Tronpa, tronpeta eta tronboi ikasleek Bergarako kaleak alaitu dituzte

Bergarako musika eskolan tronpa, tronpeta eta tronboia ikasten diharduten zortzi ikasle (9 eta 13 urte bitartekoak) eta beraien irakasle Xabi Torres eta Jabi Arrondok, Bergarako kaleak alaitzen aritu dira gaur eguerdian (urtarrilak 11, larunbata). Herriko hiru gunetan aritu dira: Justo Garate plazan, frontoian eta Irala kalean:  Ekimen honen helburua da musika kalera ateratzea eta ikasleek urtean zehar musika eskolan ikasten dutena kalean erakustea da; eguraldiak lagun, giro polita sortu da eta herritarrak gertutatzea lagundu du.

TÚ-tikGU-ra Ongi etorri Bergarako Berbalagunon Mundura!

Bergara-MP-kartela_001

2020an euskaraz hasi nahi duzula? Ba, zatoz Berriketan taldera!!

Euskaltzale guztiei gonbidapena luzatu nahi dizuegu, euskaraz lagunartean, modu eraginkorrean eta giro ezin hobean aritzeko.

Mintzapraktika lasai egiteko 4-6 laguneko taldeak osatu ohi ditugu, astero ordubetez elkartu eta euskaraz egiteko konpromisoa hartuz.

Izena emateko:

Jardun euskara elkartean (Errotalde jauregia z/g), 943763661 telefono zenbakira deituz edo jardunkultura@topagunea.com helbide elektronikora idatziz.

Animatu eta segi euskara zabaltzen!!

Bergara-MP-kartela_001

Otsailaren 3an hasten den epaiketaren datu batzuk

Lekua: Arabako Justizia Jauregia

Egunak: 9 saio: otsailak 3-4-5, 10-11-12, 17-18-19

Epaile bakarra: Isabel María Díez-Pardo Hernández

Kereila jartzailea: Arabako Foru Aldundia

Akusatzaileak: Arabako Foru Aldundia eta Estatuko Fiskaltza

Akusatuak, egozten zaizkien delituak eta eskatzen zaizkien zigorrak:

ELISEO GIL ZUBILLAGA

DFA: 3 urte eta 9 hilabete “Ondarearen aurkako kalteaengatik”. 3 urte eta 9 hilabete “estafagati”k.  Denera 7 urte eta erdi. Fiskaltza: 3 urte “Ondarearen aurkako kalteaengatik”. 2 urte eta erdi “estafagatik”.  Denera 5 urte eta erdi.

OSCAR ESCRIBANO SANZ

DFA: 3 urte eta 9 hilabete “Ondarearen aurkako kalteaengatik”. Fiskaltza: 3 urte  “Ondarearen aurkako kalteaengatik”  

Bien artean ordaindu beharreko isuna: 286.000 € “Ondarearen aurkako kalteaengatik”.

RUBÉN MANUEL CERDÁN CASILARI

DFA: 3 urte eta 9 hilabete “estafagatik”. Fiskaltza: 2 urte eta erdi “estafagatik”. Eliseo Gilen eta Rubén Cerdánen artean 12.490 euroko  isuna ordaindu beharko dute “estafa” kontzeptuan.

***

Nahiz eta parteek eskatu, epaileak ez ditu epaiketara deitu ez kereila jarri zuen politikoa (DFAko Kultura Diputatu Lorena López de Lacalle) eta ezta benetakotasunaren aurkako txostenak egin zituzten unibertsitateko irakasleak ere: Gorrochategui, Lakarra, A. Azkarate, J. Nuñez, etab. Eta ezta kontratxostenak egin zituzten adituak ere: Harris, R. Colmenero, U. Fritz, Van den Driessche, etab.

Bergarako hika lantzeko ikastaroa

2019_20_HIKA_ikastaroa_Euskaltegian_001

2012ko otsailean zehar hitanoa lantzeko ikastaroa antolatu dute Bergarako Udalak eta Bergarako Udal Euskaltegiak Jardunen lankidetzarekin. Ikastaroa 10 ordukoa da, 5 egunetan banatuta. Izen ematea urtarrilaren 24a baino lehen izango da eta 15€ ordaindu beharko ditu parte hartzaile bakoitzak. Ikastaroa euskaraz jakin eta Bergarako hitanoa iasi zein praktikatzeko interesa dutenentzat zuzendua izango da.

 

2019_20_HIKA_ikastaroa_Euskaltegian_001

Amodiozko esaldien lehiaketak

AmodiozkoGutunak2020_001

Urtarrilaren 6an amaitu zen zuen amodiozko gutunak jasotzeko epea baino, oraindik, badaukazue amodiozko esaldien lehiaketan parte hartzeko aukera. Urtarrilaren 17a baino lehen bidali beharko dituzue, whatsapp bidez edo mezuz, 605712469 telefono zenbakira.

Ez denborarik galdu eta animatu parte hartzera!

AmodiozkoGutunak2020_002

2019ko beste ikerketa batek sardiniarren eta euskaldunen arteko antz genetikoa berretsi du.

Azken urte hauetan hainbat ikerketa egin dira sardiniarren ADNaz, eta guztiak mintzatu dira sardiniarren eta euskaldunen geneen arteko antz harrigarriaz. Hemen horietako batzuen berri. Ezagutzen dugun azkenak Population history from the Neolithic to present on the Mediterranean island of Sardinia: An ancient DNA perspective (Marcus et al. 2019) du izenburua eta hainbat herrialdetako hogei genetistak sinatzen dute. Hemen eskuratu daiteke.

Pasarte bat kopiatu dugu:

“The history of gene flow into Sardinia is also relevant to understanding its relationship to the Basque populations of Iberia. Previous studies have suggested both present-day and ancient Basque individuals share a genetic connection with modern Sardinian individuals (Güntheret al., 2015; Chianget al., 2018). We detected a similar signal, with modern Basque having, of all modern samples, the largest pairwise outgroup-f3 with Sardinians in each of our time periods (Fig. 3). A plausible explanation arises from the observation that both Basque and Sardinians have remained relatively isolated since the Neolithic transition (e.g. see Olaldeet al., 2019, for novel aDNA evidence on the Basque). While both Basque and Sardinians have received some immigration, apparently from different sources, both populations also retained an exceptionally high fraction of EEF ancestry (e.g., Fig. 5). This shared ancestry component likely contributes to the high pairwise outgroup-f3 (Fig. 3) between Basque and Sardinians, and explains how both populations share a genetic affinity despite their geographic separation.”

Euskal trivialeko irabazleak

TRIVIALA 2019-2 kartela

Ospatu berri den Euskal trivialeko azken edizioan 189 pertsonak parte hartu dute. A kategorian (LH 4, 5, 6) 94 parte hartzaile, B kategorian (DBH eta batxilergoa) 72 parte hartzaile eta azkenik, D kategorian (18urtetik gora) 23 parte hartzaile.

Sarien zozketan sartzeko gutxienez 15 galderatik 12 zuzenak izan behar dira eta horrenbestez, 189 parte hartzailetik 133 sartu dira zozketan.

Sarituek elkar megadendan gastatzeko opari txartelak eskuratu dituzte eta hurrengo hauek izan dira:

A kategorian: Erik Lazkano, Telmo Balmori, Ekain Muruamendiaraz eta Paullo Elkoroberezibar

B kategorian: Oier Sanchez eta Mohamed Abdulah

C kategorian: Amaia Etxebarria Agirre

Jardun Euskara Elkarteak eskerrak eman nahi dizkizue parte hartzaile guztiei eta hurrengo edizioan parte hartzera animatu nahi zaituztegu!

Taldean Oier Amaia Etxebarria