Iruña-Veleia epaiketaren lehen hastea: hedabideetan nekez aukitzen ditugun 10 berri

  1. Gilen defentsak epaiketa balio gabe uztea eskatu zuen hasieran, grafitoen zaintza-katerik ez delako egon, piezak kereila jartzailearen (Arabako Foru Aldundia) esku egon direlako  gaia judizializatu zenetik, eta hainbat eskutatik pasatu direlako. Baina epaileak ez du epaiketa deuseztatu nahi izan.
  2. 2007an aztarnategiko lana utzi eta 2009an Escribano eta Gil salatu zituzten hiru arkeologoek beren deklarazioetan esan dute grafitoak benetakoak zirela pentsatzen zutela lanean ibili ziren bitartean. Grafitoen aurkezpen publikoen ondoren,  Apellanizek eta Crespok elkarrizketak egin zituzten Arabako bi irrati ezberdinetan, non  aurkikuntzen ekarpen distiratsuak goraipatu zituzten. Berjonek esan zuen ez zela iritziz aldatzen hasi 2009an Batzordearen txostenak irakurri arte.
  3. Aste honetan deklaratu duten pertsonetarik inork ez du esan grafitoak faltsuak zirela susmatzen zuenik Lurmenentzat lan egiten zuten bitartean.
  4. 1.110 grafito inguru daude katalogatuak berezien eta arrunten artean (400 bat berezi eta 700 arrunt). Horietatik %20 in situ koordenatuak (berezien eta arrunten proportzioa berdintsua da). Arkeologoen adierazpen gehienek diote ez zituztela ikusi ez bereziak eta eta ez arruntak, banaka batzuk kenduta.
  5. Gehienek deklaratu dute piezak buztin itsaskorrez eta askotan kostraz inguratuak zeudela eta oso zaila zela inskripzioak ikustea.
  6. Gutxienez hiru grafito berezi ikusi dira lurretik irteten edo handik denbora gutxira, horietako bat euskarazkoa. 1.- Abecedario osoa, 15542,  (Henar Cebrián eta Daniel Valloren adierazpenak). K, Y eta Z letrak ditu, ezinezkotzat joak Batzordeko filologoen aldetik. 2.- Xabier Reparaz arkeologoak esan zuen Leonidas (Esparta-ko erregea) jartzen duen ostraka aurkitu zuela. 3.- Hilobiratze baten gainean zegoen platera, IAN / VAN ZVTA, 15565,  jartzen duena, goizean aurkitu zen eta eguerdian garbitu jende askoren aurrean.
  7. Andoni Tarriño arkeologo eta marrazkilariak, balizko Descartes marrazteko ardura zuenak, inskripzioa argi bereziaz ikuskatu ondoren NISCART jartzen duela deklaratu zuen eta ez Descart.
  8. Andoni Tarriño berak deklaratu zuen hainbat esku ezberdinek eginak direla grafitoak. Oso marrazki zehatzak daudela, emakume-aurpegien miniaturak adibidez, benetako artelanak, aurpegiko keinuak ere adierazten dituztenak. Badira, berriz, oso sinpleak eta baldar samarrak.
  9. Lurmeneko kanpo administrariak, Iker Filloyk, deklaratu zuen Lurmenek Euskotrenekin sinatutako hitzarmena ez zegoela inola ere emaitzen menpe. Lurmen solbentea zela ekonomikoki. Auditoriak egiten zitzaizkiola urtero enpresari bere borondatez. Euskotrenekin zuen hitzarmena ez zela bere diru-iturri bakarra. Baita deklaratu zuen Cerdani oso-osorik ordaindu zitzaiola fakturen kopurua (epaiketan erakutsi ziren fakturak). Beraz, ez zen dirurik geratu Lurmenen eskuetan, Aldunditik jaso zuena eta Cerdani ordaindu zitzaiona kopuru bera izan baitzen. Ondorioz, ez zen estafarik egon, Gili egozten zaion delituetariko bat. Bitxia da ez zela kazetaririk agertu egun horretan eta administrariaren agerraldia ez dela hedabideetan islatu, inportantzia handikoa izan arren.
  10. Bitxikeria gisa, hiru arkeologoetariko batek gogoratu zuen elefante baten marrazkia agertzen dela grafito batean (11415), eta hori ezinezkoa dela paraje hauetan. Kasualitatez, egun berean Pello Eizagire ikerleak Ama Ata blogean, 1886. urtean Iruña-Veleian eginiko aurkikuntza bati buruz diharduen agiri bat erakusten zuen, non elefante bat agertzen den txanpon batean, iruzkin honekin: “Anverso. CAESAR. Elefante comprimiendo con los pies una serpiente”.

“Inoiz hartu behar ez zuen bidea hartu du Iruña-Veleia aferak”, Kontseiluaren adierazpen instituzionala

Kontseiluak, Euskararen Gizarte Erakundeak, adierazpen garrantzitsua egin du epaiketaz. Hona hemen:

2020-02-03 16:53

Epaiketa hasi den egunean, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak
bide egokira ekartzeko deia egin du.

Kontseiluaren arabera, luze, luzeegi doan afera da Iruña-Veleia izenez ezagutzen duguna, eta inoiz hartu behar ez zuen bidea hartu du azken urteetan, epaitegietako bidea.

Kontseiluaren iritziz, epai-bidez ez, baizik eta bide zientifikotik argitu beharrekoa da Iruña-Veleiaren afera. Gaur egun eztabaida behar ez den lekura bideratuta dago eta euskal herritarrek gai horrekin interes bakarra dute, bertan agertutakoak egiak diren edo ez jakitea. Hori ezin da epai bidez argitu, zientziaren bidea baliatu behar da horretarako eta gainerako bideak albo batera utzi

Horrexegatik, hain zuzen ere, Kontseiluak ez du egoki ikusten afera judizializatzea eta, une oro, herritarren errugabetasun-printzipioa ardatz izan behar dela uste du.

Horrela, Kontseiluaren iritziz oraindik garaiz egon gaitezke gauzak bide egokira ekartzeko, eta horretan saiatu beharko lukete alde guztiek.

Andoainen, 2020ko otsailean

Iruña-Veleian jeroglifiko egipziarra inposibleak omen. Eta Castejonen (Nafarroa) agertutakoak zer?

Epaiketako saioetan faltsistek behin eta berriz azpimarratzen dute jeroglifikoen ezintasuna, eta penintsula osoan ez dela horrelakorik agertu ere esan du norbaitek. Ez dituzte nonbait ezagutzen Castejonen agertutako eskarabeoak (labezomorro formako eraztunak) Tres escarabeos egipcios en la necrópolis de El Castillo (Castejón, Navarra), Olga Navarro ikerlearena. Pasarte bat kopiatzen dugu:

“La    base,   al   igual   que   el   anverso,   se   conserva   perfectamente,   conteniendo   en   la   superficie   una   inscripción    jeroglífica   en   la   que   de   forma   un   poco   tosca   y    burda   se   pueden   observar   inscritos,   en   primer   lugar,   el   disco   solar    Ra   ,   una   escobilla   WAH   y,   por   último,   un   corazón   ib .   Su   lectura   WAH-ib-Ra  18   (“Uaj ‐ ib ‐ Re”)   hace   referencia   al   nombre   de   Nesu ‐  bity 19   del   faraón   Psamético   I   o,   por   cronología   en   relación   con   el   yacimiento   de   la   Necrópolis   de   El   Castillo   de   Castejón,   que   es   su   contexto,   al   nombre   de   Sa   Re 20   del   faraón   posterior   Apries,   hijo   de   Psamético   II   y   con   un   reinado   entre   el   589   y   el   570   a.   C. 21 .   El   significado   de   los    jeroglíficos   es   el   siguiente   “Firme   es   el   corazón   de   Re”.   Se   trata   de   un   escarabeo   egipcio   que   quizás   perteneciera   a   la   factoría   de   Naukratis,   sita   en   el   delta   del   río   Nilo. ”

Iruña-Veleia

Andoni Tarriño arkeologoa asteazkeneko saioan: “Ez du ez Descartes eta ez RIP ipintzen”

Asteazkenean, hiru arkeologo salatarien ostean, Andoni Tarriñok, Lurmenekin arkeologo eta marrazkilari lanak egindakoak deklaratu zuen.  Arkeologo beteranoa, berrogei urte baino gehiago darama lanbidean. Bere esku egon zen grafitoen marrazketa. Oso trebea da horretan.

Haren adierazpenak ez dira inon ageri, batetik berandu deklaratu zuelako (arratsaldeko bostak aldera hasi zen), eta bestik esan zituen gehienak Lurmenen aldekoak direlako.

Hiru salatariek DESCARTES irakurtzen dute oraindik, edo behintzat horrekin ere eraso nahi izaten dute. Berak garbi esan zuen pieza hori marrazteko sakon begiratu zuela bitartekoa guztiak erabiliz, eta NISCART jartzen duela. Bestalde, balizko RIP hiru marra direla jatorriz, zalantzarik gabe, eta ilusio optikoan eragina dela  RIP irakurketa, gainazala zartatu delako zonalde horretan.

Aitagurearekin zerikusia duen grafito baten ildo garbi batean orratz-buruaren tamainako  konkrezioa aurkitu zuela ere esan zuen.